Pello Bilbao, Ion Izagirre, Kuss, Martinez, Almeida eta Mas, 2025eko Itzuliko izen nabarmenen artean
Pello Bilbao, Ion Izagirre, Sepp Kuss, Daniel Felipe Martinez, Joao Almeida eta Enric Mas izango dira 2025eko Itzulia-Basque Country lasterketan parte hartuko duten izen nabarmenenak. Martxoaren 26an egin dute probaren aurkezpen ofiziala, Gasteizen.
Lasterketa apirilaren 7an hasi eta hilaren 12an bukatuko da. Antolatzaileek parte hartuko duten txirrindulari garrantzitsuenen berri eman dute, bai eta Itzuliaren gaineko jakingarriak aletu.
Iragan asteanĀ abesti ofiziala aurkeztu zuten, eta martxoaren 25eanĀ kartel ofiziala aurkeztu zuten. Kontsultatu, hemen, parte hartuko duten txirrindularien behin-behineko zerrenda.
Ibilbidea
Urtero legez, Itzuliaren ibilbidea gogorra izango da. Sei etapari egin beharko diete aurre txirrindulariek; luzeenak 199,8 kilometroko ibilbidea du.
Estreinako etapa Gasteizen hasi eta bukatuko den erlojupekoa izango da. Bigarrena, luzeena, IruƱea eta Lodosa artean jokatuko da. Hirugarren etapa Zarautzen hasi eta Beasainen amaituko da, ibilbide gorabeheratsuarekin. Laugarren etapa, Beasain eta Markina-Xemein artekoa, maldan gora amaituko den lehena izango da. Bosgarrenak UrduƱa eta Gernika-Lumo batuko ditu eta seigarren etapak Eibarren izango du hasiera zein amaiera.
24 talde
Itzuliaren 64. Edizioan 24 taldek parte hartuko dute, eta hauexek dira: Alpecin-Deceunick, Arkea-B & B Hotels, Bahrain Victorious, Cofidis, Decathlon AG2R La Mondiale, EF Education-Easy Post, Groupama-FDJ, INEOS Grenadiers, IntermarchƩ-Wanty, Jayco AlUla, Lidl-Trek, Movistar, Oicnis-Post NL, RedBull-Bora-Hansgrohe, Soudal Quick-Step, Visma-Lease a Bike, UAE Emirates, XDS Astana, Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma, Caja Rural-Seguros RGA, Burgos-Burpellet-BH, Tudor eta TotalEnergies.
Etapa guztiak, zuzenean, EITB Median
Apirilaren 7an hasi eta hilaren 12ra artean Itzuliko etapa guztiak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Horrez gain, etapak Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraituko ahalko dituzu.
Zure interesekoa izan daiteke
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)