Alaphilippe aise nagusitu da esprintean eta bigarren etapa bereganatu du
Julian Alaphilippek (Quick Step- Alpha Vinyl) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, Leitza eta Viana artean egin dena, eta 207,6 kilometroko ibilbidea izan duena. Primoz Roglicek (Jmbo Visma) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Etapa hasi eta ia jarraian sortu da eguneko ihesaldia. Lau euskal txirrindulari ibili dira lasterketaren buruan: Okamika (Burgos-BH), Amezqueta (Caja Rural ā Seguros RGA), Azurmendi (Euskaltel Euskadi) eta Ibon Ruiz (Kern Pharma). Azurmendirentzat etapa berezia izan da, Leitzan hasi delako, eta bera bertakoa baita. Bost minutu baino gehiagoko abantaila izan dute, eta tropelarekiko bi minutuko errentarekin iritsi dira azken 15 kilometroetara.
Etapa amaitzeko 12 kilometro falta zirenean erasoa jo du Ibon Ruizek eta abantaila hartu du ihesaldian kide izan dituen beste hiru txirrindulariekiko. Amezqueta, Azurmendi eta Okamika ez dira gai izan Ruizen erritmoa jarraitzeko. Tropelak erritmoa bizitu du azken zortzi kilometroetan, eta lasterketa buruarekiko desabantaila murrizten hasi da. Etapa amaitzeko bi kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak Amezqueta, Azurmendi eta Okamika; 500 metro falta zirenean, aldiz, amaitu da Ibon Ruizen saiakera.
Esprintean erabaki da garaipena, eta Alaphilippe aise nagusitu da. Fabien Doubey (TotalEnergies) izan da bigarren, eta Quinten Hermans (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) hirugarren.
Sailkapen nagusian, Primoz Roglic da liderra. Esloveniarrak bost segundo ateratzen dizkio Remco Evenepoeli (Quick Step- Alpha Vinyl) eta 16 segundo Remi Cavagnari (Quick Step- Alpha Vinyl).
Zure interesekoa izan daiteke
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)