Roglicek Itzulia sartu du Tourrerako bere bidean
Primoz Roglicek (Jumbo Visma) esloveniarrak baieztatu du Itzulia sartu duela Frantziako Tourrerako bere bidean. Bertan parte hartzeko azken erabakia, baina, denboraldia nola daraman aztertu ondoren hartuko du.
32 urteko txirrindulariak Tourra izango du helburu nagusi, eta 2021eko egutegiaren antzekoa egitea erabaki du, uztailaren 1ean Kopenhageko irteerara sasoi betean iristeko. Debuta, beraz, nahikoa berandu egingo du, martxoaren 6a eta 13a bitartean, Paris-Nizan.
Eguzkiaren lasterketaren ostean, Milan-San Remo korrituko du martxoaren 19an, Euskal Herriko Itzulia apirilaren 4tik 9ra, Flèche Vallone apirilaren 20an eta Liege-Bastogne apirilaren 24an.
Itzuliko iazko irabazleak oraindik ez du zehaztu Frantziako Tourrera joan aurretik beste zein probatan arituko den; beraz, Dauphiné Kriteriuma edo Suitzako Itzulia, esate baterako, oraindik ez dira ageri erlojupeko txapeldun olinpikoaren programan.
Vueltan parte hartuko duen ere ez dago argi oraindik (irabaztekotan, laugarren aldiz jarraian egingo luke), eta denboraldian ordura arte izandako emaitza eta sasoi puntuaren arabera hartuko du azken erabakia. Abuztuaren 19an Utrechten irteera hartuz gero, Roglicek Tadej Pogacar herrikidearekin bat egingo du, eta horrek maila handiko lehia ekarriko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)
Izuako igoerako momentu onenak eta Itzuliaren 4. etapako azken kilometroa
2025eko Itzulia txanpa erabakigarrian sartu da, laugarren etapa atzean utzita. Bideo honetan dituzu ikusgai helmugatik 10 kilometrora kokatuta egon den Izuako igoerako mementu onenak eta etapako azken kilometroa.
Aranburu: ''Arratsalde txarra pasa genuen, pozik nago, baina arratsalde osoa izorratu zidaten''
Alex Aranburuk 2025ko Itzuliko 3. etapa irabazi zuen. Garaipena bereganatu zuen arren, epaileek deskalifikatu egin zuten, biribilgune bat okerreko lekutik hartu omen zuelako. Gero, ordea, epaileek erabakia zuzendu eta garaipena eman zioten Aranbururi.
Alex Aranburu Itzuliko podiumera igo da, 3. etapa irabazi eta hurrengo egunean
Alex Aranburu da 2025eko Itzuliko 3. etapako irabazlea. Hala ere, saria biharamunean jaso du. Lehena izan zen helmuga gurutzatzen, hasiera baten epaileek deskalifikatu egin zuten biribilgune bat ustez txarto hartzeagatik, baina, azkenean, berriz Aranbururi eman zioten garaipena.
Gregoire, hirugarren etapako irabazle bi orduz
Groupama taldeko txirrindulari frantziarra bigarren izan da Beasaingo helmugan. Hala ere, Alex Aranburu behin-behinean deskalifikatu dute, eta hasiera batean garaipena eman dio.
Bingen Fernandez Cofidisen zuzendaria, ''oso haserre'', epaileek Aranburu deskalifikatu dutenean
Epaileek Alex Aranburu deskalifikatu egin dute Itzuliko 3. etapa amaituta. Euskal txirrindularia lehena izan da Beasaingo helmugan, baina epaileen ustez okerreko bidetik hartu du azken biribilgunea. Une horretan Bingen Fernandez Cofidisen zuzendara haserre agertu da epaileen erabakia dela eta.
Armirailek ikuskizuna eman du Gaintzan gora zalditxoarena egiten, Itzuliko 3. etapan
Bruno Armirailek ikuskizun bikaina eman du 2025eko Itzuliaren 3. etapan. Gaintza mendatean gora zaldiarena egin du, han zeuden zaleen gozamenerako.