Euskal Herriko Itzuliaren azken etapa, gaur, zuzenean, EITBn
Apirilaren 5etik 10era egingo da Itzulia Basque Country 2021 txirrindularitza lasterketa, eta etapa guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en, eitb.eus-en, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian.
Arratsaldero, lasterketaren kontakizuna egingo dute, 15:00etan hasita, Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak, eta errepidean gertatzen denaren berri emango du Alfontso Arroiok motorretik. ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da emanaldia.
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian emango dute lasterketaren berri. Hala, Radio Euskadin Alberto Negro, Cesar Perez, Dani EgaƱa, Joseba Beloki, Edu Garcia eta Asier Kareaga arituko dira mikrofonoan, eta Juan Gurrutxaga izango da moto-gidaria. Euskadi Irratian, berriz, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar, Mikel Astarloza, Jon Altuna eta Eugenio Goikoetxea esatarien ahotsean jarraituko dugu lasterketa, eta Edu Arana izango da motoan gidari.
eitb.eus-ek, streaming bidezko emankizuna eskaintzeaz gain, Itzuliaren inguruko atari berezia dauka, lasterketaren inguruko informazio zabalarekin. Gainera, telebistako eta irratiko eduki guztiak erabiltzailearen eskura jarriko ditu. Leire Etxazarra kazetaria izango da horren arduraduna.
Bilbon abiatuko da Itzulia, eta hilaren 10ean, berriz, Arraten bukatu, 797,6 km bete ostean. Hala, aurtengo edizioa hasteko, erlojupekoa izango da Bilbon, 13,9 kilometrokoa. Bigarren etapak (154,8 km) Zallan izango du abiapuntu eta Sestaon bukaera. Hirugarren jardunaldian iazko proposamenari helduko diote, Amurrion hasi eta Laudioko Ermualde mendatean bukatuko baita.
Etaparik luzeenak, 189,1 kilometrokoak, Gasteiz eta Hondarribia lotuko ditu.
Hondarribian hasiko da bosgarren etapa, eta Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko du Ondarroara heltzeko. Txirrindulariek hiru mendate gaindituko beharko dituzte helmugara heldu baino lehen.Ā
Seigarren eta azken etapak Ondarroa eta Arrate lotuko ditu, 111,9 kilometroko ibilbidearekin, eta zazpi mendate puntuagarri izango ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)