Azken etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alejandro Valverdek irabazi du Euskal Herriko Itzulia

Erlojupekoa Primoz Roglicek irabazi du, baina Valverde bigarren izan da eta Itzuliaren 57. edizioaren garaile izendatu da. Contador izan da bigarren sailkapen nagusian eta Ion Izagirre, hirugarren.
valverde_
18:00 - 20:00
Roglicentzat erlojupekoa eta Valverdek irabazi du Itzulia

Alejandro Valverdek (Movistar) bere lehen Euskal Herriko Itzulia irabazi du larunbat honetan. Alberto Contadorrek (Trek-Segafredo) zail jarri dizkio gauzak azken etapan, baina murtziarrak ez du kale egin.

Primoz Roglicek (LottoNL-Jumbo) irabazi du azken etapa, Eibarren hasi eta bukatu den 27 kilometroko erlojupekoa. Valverde bigarren izan da erlojupekoan eta Ion Izagirre (Bahrain Merida), hirugarren.

Podiumeko lehen postua Alejandro Valverderentzat izan da, Alberto Contador izan da bigarren eta Ion Izagirrek amaitu du sailkapen nagusiko hirugarren postuan.

bcef">

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X