Etapa eta lidergoa, Luis Leon Sanchezentzat
Luis Leon Sanchezek (Astana) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko 56. edizioaren lehen etapa eta Espainiako txirrindularia da lasterketako lehen liderra. Itzuliari hasiera eman dion etapa Etxebarria eta Markina-Xemein artean egin da, eta 144 kilometroko ibilbidea izan du. Garaipena lortzeko faboritoek protagonismoa izan dute helmugatik hamar kilometrora egon den azken igoeran, baina ez da euren artean alderik egon.
Dani Navarrorekin (Cofidis) batera iritsi da ihes eginda Luis Leon Sanchez azken metroetara, tropelak ia harrapatu egin ditu, baina bien arteko esprintean erabaki da etapa. Sanchez nagusitu da azken metroetan. Navarro bigarren izan da, eta Simon Gerrans (Orica GreenEDGE) izan da hirugarren.
Jonathan Lastra (Caja Rural) euskal txirrindularia ere protagonista izan da lehen etapan. Eguneko ihesaldian sartu da, baina tropelak harrapatu egin du helmugara iritsi baino kilometro batzuk lehenago. Hala ere, Lastrak mendiko liderraren elastikoa jantzi du etapa amaieran.
Etaparen laburpena
Lehen etapan ihesladi luze bat ikusi ahal izan dugu. 17. kilometroan Gianluca Brambilla (Cannondale) eta Marcel Wyss (IAM) txirrindulariek ihesaldiari ekin diote. Ondoren, Jonathan Lastra (Caja Rural) eta Nicolas Edet (Cofidis) batu zaizkie.
Hasieran, Tinkoff jarri da tropelean lan egiten eta Orica taldea ere ibili da tropelaren buruan. 112. kilometroan Dario Cataldok (Astana) ihes eginda zihoazen txirrindulariak harrapatu egin ditu, eta bera ibili da lasterketaren buruan, bakarrean. Italiarraren saiakerak, ordea, ez du arrakastarik izan, eta tropelak harrapatu egin du helmugarako 10 kilometro falta izan direnean.
Azken kilometroetan Dani Navarrok (Cofidis) erasoa jo du, eta Luis Leon Sanchzezek berarekin bat egin du helmugarako 5 kilometro falta izan direnean. Bi txirrindulari hauek bat eginda iritsi dira azken metroetara eta esprintean Luis Leon atera da irabazle. Tropelak ez ditu harrapatu oso gutxigatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.