1. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Michael Matthews nagusitu da Bilboko esprintean

Australiarrak Kwiatkowski eta Zakarin gainditu ditu. Omar Fraile izan da jardunaldiko ihesaldiaren protagonista.
18:00 - 20:00
Matthewsek erdietsi du lehen garaipena

Michael Matthews (Orica GreenEdge) australiarrak irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa eta, ondorioz, bera da probako aurreneko liderra. Jardunaldiak Bilbon izan ditu irteera eta helmuga eta hiru mendate puntuagarri egon dira.

Esprintean Michal Kwiatkovski poloniarra (Etixx-Quick Step) eta Ilnur Zakarin errusiarra gainditu ditu Matthewsek. Helmugara heltzeko kilometro gutxiren faltan erorikoa izan dute hainbat txirrindularik.

Omar Fraile (Caja Rural) izan da ihelsadiko protagonista nagusia. Bulgac eta Turgis txirrindulariekin batera, erasora jo du etapako 3. kilometroan, baina amaitzeko 17 bat kilometro geratzen zirenean tropelak harrapatu du.

2. etapa

Astearte honetan bigarren etapa jokatuko da (175,4 kilometro, Bilbo eta Gasteiz artean). Tropelak lehen mailako OrduƱa mendatea gainditu beharko du eta hirugarren mailako bost. Azkena, Zaldiarangoa helmugarako 10 kilometroren faltan kokatuta dago.

1. etaparen sailkapena:

1. Matthews (Orica-GreenEdge)

2. Kwiatkowski (Etixx-Quick Step)

3. Zakarin (Katusha)

4. Reza (FDJ)

5. Gallopin (Lotto-Soudal)

6. Simon (Cofidis)

7. Felline (Trek)

8. Agnoli (Astana)

9. Vakoc (Etixx-Quick Step)

10. Moreno (Katusha)

oreno (Katusha)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X