Igor Arrietak Iruñea-Mendukillo etaparen ibilbidea aztertu du: “Gogorra da hasieratik"
San Migel "30 minutuko" mendate bat dela azpimarratu du, eta azken bi kilometroak gogorrenak direla. Era berean, Medukilloko etapa amaiera "oso gogorra" dela nabarmendu du. "Jendea binaka edo banaka" helmugaratuko dela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Landa, Itzuliko erlojupekoaz: “Sentsazio onak izan ditut; beraz, pozik”
Soudal Quick-Step taldeko euskal txirrindulariak hamazortzigarren postua eskuratu du etapan, eta 55 segundo galdu ditu Paul Seixas irabazlearekiko.
Decomble kulota urratuta eta ubelduta iritsi da helmugara, Bilboko erlojupekoan erorikoa izan ondoren
Groupama taldeko txirrindulari frantziarra erori egin da, eta majo kostata helmugaratu da. Paul Seixas (Decathlon) frantziarrak irabazi du etapa, erlojupekoan erakustaldia emanda.
Paul Seixasek Itzuliko lehenengo etapako erlojupekoa irabazi du; Del Torok 51 segundo galdu ditu, eta Ayusok 1:16
Decathlon taldeko txirrindulari gaztea, horrenbestez, 2026ko Euskal Herriko Itzuliko lehen liderra da. Pello Bilbao eta Mikel Landa izan dira euskal ziklistarik onenak, hurrenez hurren 53 eta 55 segundo galduta.
Paul Seixasek erakustaldia eman du Bilboko erlojupekoan eta Itzuliko lehen liderra da
19 urteko txirrindulari gazteak lehen garaipena du World Tourrean. Decathlon CMA CGM Team taldeko txirrindulari frantziarrak 17 minutu, 9 segundo eta 38 ehuneneko denbora egin du helmugan.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 1. etapa: Bilbo-Bilbo (13,8 km)
Ikusi zuzenean Bilbon hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren lehen etaparen emanaldia. 14:30etatik hasi, lehendabiziko txirrindulariaren irteerarekin batera, eta 18:30ak arte iraungo duen saioan, lasterketako hastapeneko jardunaldiak emango dituen nondik norako guztien berri izango duzu.
2026ko Euskal Herriko Itzulia: txirrindularien behin betiko zerrenda
Joao Almeida iazko irabazlea ez da Itzuliaren 65. ekitaldian izango. Aurten, Isaac del Toro, Juan Ayuso, Primoz Roglic, Mikel Landa, Pello Bilbao edo Ion Izagirre dira, besteak beste, txapela bereganatzeko faborito nagusiak.
Hauek dira 2026ko Itzuliko izarrak!
2026ko Itzulia hastear denean, parte-hartzaileen aurkezpena egin dute gaur. 22 taldek hartuko dute parte aurten euskal errepideetatik 810 kilometro egingo dituen lasterketan, eta, besteak beste, Mikel Landa, Ion Izagirre, Alex Aranburu eta Pello Bilbao izango dira horien artean.
Koefiziente aerodinamikoa: txirrindularien benetako amesgaiztoa, erlojupekoetan
2026ko Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapa erlojupekoa da; 13,9 kilometro ditu, eta Bilbon hasi eta amaituko da. Koefiziente aerodinamikoa zer den azaldu digu Xabier Usabiagak; horren bidez, ziklisten asmoa da, euren tamaina eta bizikletaren gainean duten postura kontua izanik, aireari ahalik eta oztoporik txikiena ezartzea.
Badator 2026ko Itzulia, luxuzko kartel batekin, eta mendia protagonista nagusi duela
Del Toro, Ayuso, Lipowitz, Roglic, Mikel Landa eta Ion Izagirre txirrindulariek, besteak beste, 809 kilometroko ibilbidea, 29 mendate puntuagarri eta 16.000 metroko desnibela gainditu beharko dituzte.