Italiako Giroa
2022/05/28 - 20:36
Giroko 20. etaparen osteko bertsoa, Aitor Tatiegik eskainia
Aitor Tatiegi bertsolariak 2022ko Giroko 20. etaparen bukaeran botatako bertsoa, "Ez Da Giro!" saioaren barruan.
2022/05/28 - 20:26
Pello Bilbao: ''Ez Landa, ez beste taldekideok ez geunden ehuneko ehunean''
Pello Bilbaoren esanetan, ez Mikel Landak ez Bahrain taldeak ez du egunik onena izan, baina hala ere Landaren podiumeko hirugarren postua nabarmendu nahi izan du, eta atsekabetuta agertu da Domen Novak taldekideak etapa garaipena ez lortzeagatik
2022/05/28 - 19:43
Mikel Landa: ''Penarekin nago, Carapazi ez diot denbora gehiegi atera''
Arabarrak sailkapeneko hirugarren postuari eutsi dio Marmoladan amaitu den etapa gogorrean. Richard Carapazek lehen postua galdu du eta Jai Hindley da orain Giroko sailkapeneko liderra.
2022/05/28 - 19:23
Alessandro Covi gailendu da Marmoladan Giroko azken-aurreko etapan
Sailkapen nagusian, Hindleyk Carapazen aurretik jartzea lortu du azken kilometroetan, maglia arrosa bereganatuz. Mikel Landak hirugarren postuan jarraitzen du, azken etaparen faltan.
2022/05/28 - 15:10
Mikel Landa: ''Sentsazio onak dauzkat, ez dut galtzeko ezer''
Mikel Landa hirugarren da Italiako Giroko sailkapen nagusian. Larunbat honetan Marmoladan amaitzen den etapa handia korrituko dute.
2022/05/28 - 02:12
2022ko Italiako Giroko 20. etaparen profila eta ibilbidea: Belluno – Marmolada (168 km)
Giroa irabazteko faboritoen arteko lehia aurreikusten da, aproposa baita abantaila handiak lortu eta azken etapako erlojupekoari lasaiago ekiteko.
2022/05/27 - 21:46
Lombardiako Giroan bizitako egoera kaskarraren berri digu Haimar Zubeldiak
Haimar Zubeldiak Lombardiako Giroan pairatu zuen hipotermia egoera izan du mintzagai "Ez da Giro!" saioko "Oroitzapenen txokoa" atalean. Usurbilgo txirrindulariak ez zuen batere egoera gozoa bizi izan.
2022/05/27 - 21:26
Giroko 19. etaparen osteko bertsoa, Julio Sotok eskainia
Julio Soto bertsolariak 2022ko Giroko 19. etaparen bukaeran botatako bertsoa, "Ez Da Giro!" saioaren barruan.
2022/05/27 - 20:01
Pello Bilbao: ''Egun erabakigarria biharkoa izango da, lasterketa polita ikusiko dugu''
Italiako Giroko 19. etapak ez du aldaketarik eragin sailkapen nagusian, ibilbidean mendate gogorrk izan diren arren. Pello Bilbaok bosgarren jarraitzen du sailkapen nagusian.
2022/05/27 - 19:47
Mikel Landa: ''Oso ondo sentitu naiz eta biharko gogotsu nago''
Arabarrak eraso egin du azken kilometroan baina ezin izan ditu Richard Carapaz eta Jay Hindley sailkapeneko liderra eta bigarren atzean utzi. Landak hirugarren jarraitzen du.
2022/05/27 - 19:31
Bouwmanek bigarren etapa garaipena erdietsi du eta Carapazek lider jarraitzen du
Jumbo taldeko herbeheretarrak bere bigarren etapa irabazi du aurtengo Giroan, lasterketako igotzaile onenaren elastiko urdina ziurtatzeaz gain. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, nahiz eta Mikel Landa mugitzen saiatu den jardunaldiaren amaieran.
2022/05/27 - 15:14
Pello Bilbao: ''Gaur lasterketa apurtzeko aukera dago, aprobetxatzeko moduko etapa da''
Mikel Landa taldekideak podiuma ia ziurtatuta dauka, eta Pello Bilbao etapa garaipenen bat lortzen saiatuko da mendiko etapetan.
2022/05/26 - 20:09
Giroko 18. etaparen osteko bertsoa, Aitor Sarriegiren eskutik
Aitor Sarriegi bertsolariak 2022ko Giroko 18. etaparen bukaeran botatako bertsoa, "Ez Da Giro!" saioaren barruan.
2022/05/26 - 19:52
De Bondtek eskuratu du etapa garaipena, ihesaldiko laukotearen arteko esprintean nagusituta
Dries de Bondtek irabazi du Italiako Giroko 18. etapa. Ihes eginda iritsi dira lau txirrindulari, eta esprintean nagusi izan da belgikarra. Affini izan da bigarren, eta Court hirugarren. Carapazek jarraitzen du lider, Hindleyk bigarren, eta Landak hirugarren.
2022/05/26 - 19:35
Mikel Nievek 2011ko Giroan lortutako etapa garaipenarekin lotutako anekdota kontatu digu
Etapa hura berak sekula korritutako gogorrena dela azpimarratu du Nievek, eta horren ostean, RAI Italiako telebistak egindako oparia kontatu digu "Ez Da Giro!" saioko 'Oroitzapenen txokoa' atalean.
2022/05/26 - 19:35
Pablo Urtasunen esprinta, ''Ez da Giro!'' saioan
Ken Pharma taldeko zuzendariak hamar galdera erantzun behar izan ditu, ahalik eta denborarik laburrenean, 'Ez Da Giro!' saioko 'Esprintean' atalerako.
2022/05/26 - 15:17
Mikel Landa, Almeidaren erretiroaz galdetuta: ''Oraindik lasterketa gelditzen da''
Arabarrak gertuago dauka aurtengo Italiako Giroan podiuma lortzea Joao Almeida sailkapeneko laugarrenak lasterketa covic-19an positibo emateagatik utzi ostean.
2022/05/26 - 14:43
Joao Almeidak Italiako Giroa utzi du, covid-19an positibo emateagatik
Portugaldarra laugarren zegoen sailkapen nagusian eta bera zen Mikel Landak hirugarren postuari eusteko zuen mehatxu nagusia.
2022/05/25 - 21:22
Giroko 17. etaparen osteko bertsoa, June Aiestaranen eskutik
June Aiestaran bertsolariak 2022ko Giroko 17. etaparen bukaeran botatako bertsoa, "Ez Da Giro!" saioaren barruan.
2022/05/25 - 20:40
Pello Bilbao: ''Mendiko bi etapa geratzen dira oraindik, eta edozer gerta daiteke''
Pello Bilbao pozik azaldu da Giroko 17. etaparen ostean. Santiago Buitrago taldekideak irabazi du etapa, eta Mikel Landa podiumeko hirugarren tokira igo da.