Italiako Giroa
2023/07/03 - 22:39
Elisa Longok irabazi du Italiako Giroko etapa, eta Van Vleutenek lidergoa sendotu du
Veronica Ewers bigarren izan da, eta Van Vleuten, hirugarren. Ane Santesteban 40 segundora sartu da.
2023/07/02 - 22:28
Wiebesek irabazi du bigarren etapa eta Van Vleutenek lider jarraitzen du
Etapa lauak txirrindulariek sailkapen nagusian zeuzkaten postuak mantentzea ahalbidetu du.
2023/07/01 - 22:35
Van Vleuten, 2023ko Donne Giroko lehen liderra
Herbeheretarrak garaipena lortu du Italiako lasterketari hasiera eman dion bigarren etapan, ekainaren 30ean euriteengatik bertan behera geratu baitzen lehengo etapa.
2023/06/30 - 19:47
Giro Donneko lehen etapa bertan behera geratu da euriteengatik
Emakumeen mailako 2023ko Italiako Giroko estreinako etapa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek Chianciano izandako euriteengatik.
2023/05/29 - 16:39
Cavendishek irabazi du Erromako esprinta, Giroak Primoz Roglic txapelduna omendu duen egunean
Astanako txirrindulari britainiarrak 2023ko Giroaren azken etapan izandako esprinta irabazi du; erorikoa izan da, eta horrek azken metroak markatu ditu. Cavendish hamazazpigarren aldiz gailendu da Giroaren etapa batean, eta Roglicek Italiako Giroa irabazi du lehen aldiz.
2023/05/28 - 21:19
Primoz Roglic, Geraint Thomas eta Joao Almeida, 2023ko Italiako Giroko podiumean
Primoz Roglic, Geraint Thomas eta Joao Almeida dira 2023ko Italiako Giroko hiru txirrindularirik onenak.
2023/05/28 - 20:48
2023ko Italiako Giroko 21.etapa: Mark Cavendishen garaipena eta helmugako erorikoa
Mark Cavendishek irabazi du 2023ko Italiako Giroko 21. eta azken etapa, esprintean, bere agurra iragarri eta egun batzuetara.
2023/05/28 - 20:47
2023ko Italiako Giroko sailkapenak
Primoz Roglic da sailkapen nagusiko lider berria, 21. etapa jokatu ostean.
2023/05/28 - 19:01
Jumbo-Visma taldea, Primoz Roglicek maglia arrosa soinean duela, elkarrekin Giroaren azken etapan
Erromatik abiatu da 2023ko Giroaren azken etapa, eta Erroman ere amaituko da. Primoz Roglic izango da irabazlea, azken-aurreko egunean lider jarri ostean, eta, ohi bezala, txapeldunaren taldeak liderrarekin ospatu du.
2023/05/27 - 20:31
Italiako Giroaren 21. etaparen profila eta ibilbidea: Erroma - Erroma (135 kilometro)
2023ko Italiako Giroko azken etapa Erroman hasi eta bukatuko da. Ibilbidea laua du, eta esprintean erabakiko da garailea. Sailkapen nagusiari dagokionez dena erabakita egongo da.
2023/05/27 - 20:21
Primoz Roglicek irabazi du Monte Lussarin, Geraint Thomasi maglia arrosa kendu dio eta Giroa poltsikoan du
Jumboko txirrindulari esloveniarrak UAEko galestarrak baino 40 segundo gutxiago baliatu ditu kronoigoera egiteko, eta, hortaz, 14 segundoren aldea du sailkapen nagusian. 2023ko Italiako Giroaren irabazlea izango da; izan ere, lasterketari azken etapa soilik geratzen zaio, Erroman.
2023/05/27 - 20:18
Italiako Giroko 20. etapako lau txirrindulari azkarrenen erlojupekoak
Primoz Roglic izan da azkarrena Monte Lussarin bukatu den erlojupekoan, eta sailkapen nagusiko lidertza lortu du. Atzetik geratu dira Geraint Thomas, Joao Almeida eta Damiano Caruso.
2023/05/27 - 20:04
Primoz Roglici katea atera zaio erlojuaren kontrako saioaren azken kilometroetan
Esloveniarra etapa eta Giroa irabazteko lehian sartuta dago eta zorigaiztoko gertaera izan du erlojupeko jokatzen ari zela.
2023/05/26 - 20:59
Italiako Giroaren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Tarvisio-Monte Lussari (18,6 km, erlojupekoa)
Azken-aurreko etapa denez, litekeena da lasterketako irabazle berria azken erlojupekoan erabakita geratzea; beraz, txirrindulariek indarrak gorde beharko dituzte hasieran, igoeran onena eman ahal izateko.
2023/05/26 - 19:55
Buitrago nagusitu da Giroko 19. etapan, eta Roglicek hiru segundo jan dizkio Thomas liderrari
Santiago Buitragok irabazi du Tre Cime Di Lavaredo mendatean bukatutako etapa. Derek Gee izan da bigarren eta Cort Nielsen hirugarren. Primoz Roglic helmugaratu da laugarren eta Geraint Thomas liderra bosgarren, esloveniarrarekiko hiru segundora.
2023/05/26 - 19:50
Giroko 19. etapako unerik esanguratsuenak eta Thomas, Roglic eta Almeidaren arteko lehia estua
Santiago Buitrago kolonbiarrak bereganatu du 2023ko Italiko Giroko 19. etapa. Bestalde, Thomas, Roglic eta Almeida sailkapen nagusiko liderrek lehia estua mantendu dute podiumean gailentzen saiatzeko.
2023/05/25 - 19:50
Italiako Giroaren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Longarone-Tre Cime Di Lavaredo (183 km)
Dolomitetako mendiko etapa. Txitrrindulariek bost mendate gainditu beharko dituzte bata bestearen atzean. Helmuga lehen mailako Tre Cime Di Lavaredoko aterpean dago.
2023/05/25 - 19:32
Roglicek sailkapenean Almeida aurreratu duen Italiako Giroko 18. etapako unerik esanguratsuenak
Primoz Roglicek Joao Almeida aurreratzea lortu du sailkapen nagusian Giroko 18. etapan, eta bigarren jarri da, Geraint Thomas liderraren atzetik. Etapa Filippo Zanak bereganatu du. Ikusi hemen etapako unerik esanguratsuenak.
2023/05/25 - 19:29
Filippo Zanak Dolomitetako lehen etapa irabazi du, Pinot menderatuta, eta Thomasek ondo eutsi dio Roglici
Jumboko esloveniarrak Almeida aurreratu du, eta, hala, sailkapen nagusiko bigarren postuan jarri da. Zana, Italiako txapelduna, eguneko ihesaldiko indartsuena izan da, eta Thibaut Pinotekin batera iritsi da helmugara; esprintean hartu du mendean frantziarra.
2023/05/25 - 13:05
Italiako Giroaren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Oderzo-Val di Zoldo (161 kilometro)
Mendiko etapa, bost mendaterekin, azken biak, bigarren mailakoak, ibilbideko azken 15 kilometroetan.