Italiako Giroa
2025/12/01 - 20:00
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2025/08/06 - 19:56
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
2025/07/13 - 17:38
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
2025/07/12 - 19:27
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
2025/07/11 - 20:47
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
2025/07/10 - 17:52
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
2025/07/08 - 17:39
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
2025/07/07 - 17:34
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
2025/07/06 - 21:19
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
2025/07/01 - 22:18
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.
2025/06/05 - 12:35
Garate: ''Carapazek ez zuen ezer galtzekorik, irabazteko jokatu genuen, ez 2. postua defendatzeko''
Juanma Garate EF Education-EasyPost taldearen zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko Italiako Giroko 20. etapan gertatu zenaz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/06/05 - 11:46
Pello Bilbaok, Juanma Garatek eta Leire Olaberriak 2025eko Italiako Giroaren analisia egin dute
Pello Bilbao Bahrain Victoriouseko txirrindulariak, Juanma Garate EF Education-EasyPost taldearen zuzendariak eta Leire Olaberria ziklista ohiak 2025eko Italiako Giroaz hitz egin dute EITB Mediarekin, Real Sociedad Fundazioak antolatutako Korner Festibalean.
2025/06/01 - 23:06
Vismaren garaipen osoa: Yatesek irabazi du Giroa eta Kooijek azken etapa
Britainiarrak 2025eko Italiako Giroa irabazi du, azken etapa ezer jokoan egon gabe igaro ondoren. Bere taldekideak azken etapa garaipena lortu du.
2025/06/01 - 21:31
Italiako Giroko 21. etapako azken kilometroa: Kooijek irabazi du azken etapa, esprintean
Herbeheretarra nagusitu da azken etapan, esprintean, eta Simon Yates britainiarrak eskuratu du 2025eko Italiako Giroa, Erroman.
2025/05/31 - 22:46
Yates: ''Orain arte ez dut aukerarik izan eman dezakedana erakusteko''
Simon Yates Visma taldeko txirrindulariak izugarrizko erakustaldia eman du Italiako Giroko 20. etapan eta lidergoa eskuratu du, igande honetan Giroko garaile bihurtzeko.
2025/05/31 - 21:40
Carapaz, Del Torori buruz: ''Giroa galdu du, inteligenteenak irabazi du''
Del Toro lidergoan izan da gaur arte, baina ezin izan du sailkapen nagusiko garaipena ziurtatu, eta, azkenean, Simon Yatesek jantzi du maglia arrosa. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/05/31 - 19:19
Yatesen erakustaldia eta Del Tororen eta Carapazen arteko azken lehia
Simon Yates (Visma) britainiarrak erakustaldia eman du Italiako Giroko 20. etapan. Del Toro eta Carapaz atzean utzita egin du ihes, bien artean lehian ari zirela ikusita, eta aurrera egin du, Giroa eskuratzeko.
2025/05/31 - 19:03
Simon Yatesek Giroa erabakita utzi du, Del Toro eta Caparaz Finestren birrinduta
Colle delle Finestreko igoeran, britainiarrak erasoa jo du, eta etapa ez ezik, sailkapen nagusia ere astindu du. Chris Harper australiarra nagusitu da gaurko etapan.
2025/05/30 - 21:58
Plater bakarra eta aldagailu automatikoa atzeko abatzean: zeintzuk dira abantailak?
Gero eta txirrindulari gehiagok erabiltzen dute plater bakarra eta aldagailu automatikoa atzeko abatzean. Xabier Usabiagak azaldu digu, besteak beste, sistema horren abantailak zeintzuk diren eta sistema hori babesten duten txirrindulariak nortzuk diren.
2025/05/30 - 21:50
2025eko Italiako Giroko 20. etaparen profila: Verres-Sestriere (205 kilometro)
Azken-aurreko etapa. Profil menditsua du eta txirrindulariek 4 mendate igo beharko dituzte: 4. mailako bat, 3. mailako bat, 2. mailako bat eta maila bereziko beste bat. Giroaren 108. edizioa erabakita geratuko da.