Frantziako Tourra
2023/07/22 - 22:45
Tadej Pogacarrek irabazi du Tourreko azken mendiko etapa handia
Tadej Pogacarrek irabazi du Tourreko azken aurreneko etapa. Sprintean Gall, Vingegaard eta Yates anaien aurretik helmugaratu da. Sailkapen nagusian Adam Yatesek Carlos rodriguez aurreratu eta hirugarren postua bermatu du. Pello Bilbaok, berriz, seigarren postua erdietsi du.
2023/07/22 - 21:34
Jon Izagirre: ''Indarrak ez ditut lagun izan, baina gaur ere saiatu gara aurrean egoten''
Cofidis taldeko ormaiztegiarrak Tourraren azken-aurreko etapa amaituta hitz egin du. Jon Izagirre beste behin izan da ihesaldian, eta lasterketa buruan ikusi egin zaio.
2023/07/22 - 21:30
Pello Bilbao: ''Tourreko sailkapen nagusiko seigarren postua meritu handiko lana da''
Gernika-Lumoko txirrindularia pozik azaldu da Tourraren 20. etapa amaituta. Bahrain-Victorious taldeko ziklista saiatu egin da aurrera egiten, baina, azkenean, seigarren amaituko du lasterketa.
2023/07/22 - 19:54
Frantziako Tourreko 20. etapako azken kilometroa, Pogacarren garaipenarekin
Tadej Pogacarrek aurtengo ekitaldiko bere bigarren garaipena lortu du, 2023ko Frantziako Tourreko 20. etapan gailenduta.
2023/07/22 - 19:24
Tadej Pogacarrek irabazi du Tourreko azken mendiko etapa handia, Le Markstein Felleringen
UAEko esloveniarra Gall, Vingegaard eta Yates anaiak baino azkarrago ibili da azken metroetan. Simon Yatesek Carlos Rodriguez aurreratu du sailkapen nagusian; Pello Bilbaok seigarren postuan amaituko du lasterketa.
2023/07/22 - 18:11
Cicconek 2023ko Frantziako Tourraren mendiko sailkapena irabazi du: horrela ospatu du
Lidl-Trek taldeko italiarra Tour osoan ibili da lehian ospe handiko sailkapen hori irabazi nahirik, eta azken-aurreko etapan bermatu du aurreneko postu hori. Pozarren ospatu du Cicconek hori.
2023/07/21 - 22:45
Matej Mohoric Kasper Asgreeni gailendu zaio esprintean
Tourreko 19garren etaparen garailea erabakitzeko photo finisha behar izan da. Matej Mohoric esprint estu-estuaren ondoren, Kasper Asgreeni nagusitu zaio.
2023/07/21 - 21:19
Frantziako Tourraren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Belfort-Le Markstein Fellering (133,5 km)
110. Tourreko azken mendiko etapa handia izango da, eta sailkapen nagusiarekin lotutako zalantza guztiak erabat argituko ditu. Txirrindulariek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte, eta horietako bi 1. mailakoak izango dira.
2023/07/21 - 20:34
Matej Mohoric, emozionatuta Frantziako Tourreko etaparen irabazlea dela jakitean
Matej Mohoric, Bahrain taldeko txirrindulari esloveniarra, hunkitu egin da Frantziako Tourreko 19. etapa irabazi duela jakitean. Mohoricek eta Kasper Asgreenek garaipenaren bila borrokatu dute helmugan, eta ia berdinduta sartu dira.
2023/07/21 - 19:31
2023ko Frantziako Tourreko 19. etapako azken kilometroa
Matej Mohoric Kasper Asgreeni gailendu zaio esprintean 19.etapan, helmugako argazkian erabaki den lehian. Bideo honetan bi gizonen arteko borroka nolako izan den ikus daiteke.
2023/07/21 - 19:15
Mohoric Kasper Asgreeni gailendu zaio esprintean, helmugako argazkian erabaki den lehian
Bahraingo esloveniarrak hirugarren etapa garaipena eman dio bere taldeari Tourrean, Pello Bilbaok eta Wout Poelsek irabazitakoen ostean.
2023/07/21 - 18:14
Nils Politti bizikletako katea apurtu zaion unea 19. etapan
Frantziako Tourreko 19. etapan Nils Polittek bizikleta aldatu behar izan du, helmugatik 90 kilometrora katea apurtu zaiolako ihesaldian zegoenean.
2023/07/21 - 08:43
Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Moirans-en-Montagne - Poligny (172,8 km)
Etapa laua, bi mendate txikirekin, eta garaipena esprintean erabakitzeko oso aproposa; azken 8 kilometroak zuzen-zuzenak dira helmugara arte.
2023/07/21 - 00:51
Asgreenek ezustean harrapatu du tropela, eta etapa bereganatu du
Soudal Quick-Step taldeko danimarkarrak ihesaldiko indartsuena izan da, eta garaipen bikaina lortu du. Azkenean, kontrakoa zirudien arren, ez da esprint handirik izan.
2023/07/20 - 21:34
2023ko Frantziako Tourreko 18. etapako azken hiru kilometroak
Frantziako Tourreko 18. etapa esprintean erabaki da. Bideo honetan ihesaldiko gizonen arteko borroka nolako izan den ikus daiteke.
2023/07/20 - 20:00
Kasper Asgreenek ezustean harrapatu ditu tropeleko esprinterrak ihesalditik
Soudaleko danimarkarra eguneko ihesaldiko lau kideen arteko azkarrena izan da, eta esprinterren taldeen jazarpen-lana ezerezean utzi du.
2023/07/20 - 13:50
Tourrak "ohartarazpen ofiziala" egin dio Pello Bilbaori "portaera desegokiagatik"
Bahrain taldeko euskal txirrindulariak bere ibilbidean gurutzatu zitzaion ikusle bat kolpatu zuen hamazazpigarren etapan, La Loze mendateko igoeran.
2023/07/20 - 13:33
Van Aertek Tourra utzi du, alabaren jaiotzan egoteko
Erabakia astearte gauean hartu zuen, 16. etapako erlojupekoan hirugarren geratu ondoren. Halaber, Vingegaard taldekideak lidergoari eusteko abantaila esanguratsua lortu zuen.
2023/07/20 - 12:55
Bere ibilbidea oztopatzen zuen ikusle bat kolpatu du Pello Bilbaok La Lozeko igoeran
Frantziako Tourreko 17. etapako azken kilometroetan, La Loze mendate gogorraren igoeran, ikusle bat bere ibilbidean gurutzatzen ikusi du Pello Bilbaok, eta Bahraingo txirrindulariak kolpatu egin du hura bazterrarazteko
2023/07/20 - 12:13
Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Moûtiers – Bourg-en-Bresse (184,9 km)
Aurtengo ekitaldiko esprint jendetsu bat ikusteko azken aukeretako bat izango da, Courchevelen amaitutako etapa nagusiaren biharamunean.