Thymen Arensman bigarrenez gailendu da 2025eko Frantziako Tourrean, La Plagnen
INEOS Grenadiers taldeko Thymen Arensman txirrindulari herbeheretarrak 2025eko Frantziako Tourreko hemeretzigarren etapa irabazi du, La Plagnen, ostiralean; sailkapen nagusiari dagokionez, UAE taldeko Tadej Pogacar ziklista esloveniarrak ez du arazorik izan maillot horiari eusteko. Arensmanek Superbagneresen ere lortu zuen garaipena, hamalaugarren etapan, eta orain, La Plagnen, bakarka egin du igoera, Pogacarren eta Vingegaarden multzoa atzean utzita, eta ahalegin bikaina eginda, aldeari eutsi dio. Jonas Vingegaard (Visma-Lease a Bike) eta Pogacar bigarren eta hirugarren postuetan helmugaratu dira.
Alpeetako bigarren etapa handi honetan, ibilbidea murriztu egin dute; txirrindulariek, agian hori baliatuta, gogo handiz ekin diote lanari. Col du Pre gogorra atzean utzita, Cormet de Roselenderako igoera hasi aurretik, hiru gizon zebiltzan ihes eginda, Roglic, Paret-Peintre eta Lenny Martinez, eta Campenaerts, Foss, Rubio eta Armirail 35 segundora zihoazen; indartsuenen multzoak minutu batera baino gutxiagora zuen lasterketa burua.
Amaierarako 30 kilometro falta zirela, Primoz Roglic soilik zebilen lasterketa buruan, baina Red Bull-BORA taldeko esloveniarrak abantaila txikia zuen tropelarekiko, hogei bat segundo hain zuzen ere. Horrenbestez, La Plagnerako igoerari ekin diotenean, hogei bat txirrindulari zebiltzan multzoan, denak batera, eta sailkapen nagusiko denak zihoazen bertan, Vauquelin izan ezik; normandiarra bi minutu inguru ari zen galtzen. Roglic ere zebilen atzetik, egindako ahaleginaren ondorioz.
Hamalau kilometro gelditzen zirela, Arensmanek aurrera egin du, eta Pogacar eta Vingegaard haren parean jarri dira. Hiru gizonak gelditu dira lasterketa buruan, Gall apur bat atzerago zetorrela. INEOSeko herbeheretarrak eraso gehiago jo ditu, eta, azkenean, segundo batzuetako abantaila lortu du Tourreko bi gizon indartsuenekiko; mugimendu hori giltzarria izan da etapan, azen finean.
Helmugarako hamar kilometrora, Arensmanek minutu erdiko aldea zuen Pogacar, Vingegaard, Lipowitz Onley, Gall, Johannessen eta Healy zebiltzan multzoarekiko. Liderrak beste behin aurrera egin duenez, soilik Vingegaard, Lipowitz eta Onley gelditu dira berarekin, jazarpenean. Azken kilometroetan, emozio handia izan da; izan ere, ez zegoen bat ere argi Arensmanen ausardiak eta indarrak garaipenaren saria jasoko zuen; hala gertatu da, eta herbeheretarrak Tour honetako bere bigarren etapa eskuratu du.
Larunbatean, hilaren 26an, 2025eko Frantziako Tourrak hogeigarren etapa izango du jokoan, alegia, lasterketako 112. ekitaldiko azken-aurrekoa. Jardunaldia Nantuan hasi eta Pontarlierren amaituko da, eta 184,2 kilometroko ibilbidea izango du. Ikusi ahalko dugu, zuzenean, 14:15etik aurrera, ordu horretan hasiko baitira eitb.eus eta ETB4 etapa ematen; ETB1eko emanaldia 15:00etan hasiko da.
Etapako sailkapena
1 - Thymen Arensman (INEOS) 2:46:06
2 - Jonas Vingegaard (Visma) + 0:02
3 - Tadej Pogacar (UAE) d. b.
4 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 0:06
5 - Oscar Onley (Picnic) + 0:47
6 - Felix Gall (Decathlon) + 1:34
7 - Tobias Halland Johannessen (Uno-X) + 1:41
8 - Ben Healy (EF) + 2:19
9 - Valentin Paret-Peintre (Soudal) + 3:47
10 - Simon Yates (Visma) + 3:54
Sailkapen nagusia
1 - Tadej Pogacar (UAE) 69:41:46
2 - Jonas Vingegaard (Visma) + 4:24
3 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 11:09
4- Oscar Onley (Picnic) + 12:12
5 - Felix Gall (Decathlon) + 17:12
6 - Tobias Halland Johannessen (Uno-X) + 20:14
7 - Kevin Vauquelin (Arkea) + 22:35
8 - Primoz Roglic (Red Bull) + 25:30
9 - Ben Healy (EF Education) + 28:02
10 - Ben O'Connor (Jayco) + 34:34
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.