Remco Evenepoelek irabazi du erlojupekoa, Caenen, eta Tadej Pogacar Frantziako Tourreko lider berria da
Soudal Quick-Step taldeko Remco Evenepoel txirrindulari flandriarrak 2025eko Frantziako Tourreko bosgarren etapa irabazi du, Caenen jokatu duten 33 kilometroko banakako erlojupekoa, asteazkenean; sailkapen nagusian, ordea, UAE taldeko Tadej Pogacar ziklista esloveniarra lehen postuan jarri da, eta, hortaz, maillot horia bereganatu du. Evenepoelek, erlojupekoan egungo munduko txapelduna bera, 16 segundoko aldea lortu du Pogacarrekiko, eta 1:21 Jonas Vingegaardekiko; Visma-Lease a Bikeko danimarkarrak 1:05 galdu du Pogacarrekiko, eta, hala, galtzaile atera da erlojuaren kontrako saioan.
Evenepoelek garaipen bikaina eskuratu du. Txirrindulari flandriarra, gaur egun, munduko onena da erlojupekoetan; iragarpenek faboritotzat jotzen zuten, eta bete egin ditu iragarpen horiek. Pogacar ere ibili da oso ondo, beste behin; asteartean erdietsitako garaipen bikainaren ostean, soilik Evenepoel gailendu zaio lider berriari, etapan. Esloveniarrak Mathieu van der Poeli kendu dio maillot horia; Alpecin-Deceuninck taldeko ziklistak igandean lortu zuen horiz janztea.
Arestian esan bezala, Jonas Vingegaard, aldiz, ez da ondo aritu. Frantziako Tourra irabazteko beste hautagai nagusiak ez du eman espero zen maila. Vismako ziklista hamahirugarren sailkatu da erlojupekoan, eta uste baino denbora gehiago galdu du, gainera. Sailkapen nagusian, Vingegaard laugarren tokian dabil, eta Pogacar minutu bat eta 13 segundora du; Evenepoel eta Kevin Vauquelin (Arkea-B&B Hotels) ere aurretik ditu, oraingoz.
Ostegunean, 2025eko Frantziako Tourreko seigarren etapa jokatuko dute. Lasterketa Bayeuxen hasi eta, 201,5 kilometro eginda, Vire Normandien amaituko da. Zaleok EITBren bidez gozatu ahalko dugu mendi ertaineko etapa honetaz; eitb.eus 14:00etan hasiko da ematen, eta ETB1 15:00etan.
Etapako sailkapena
1 - Remco Evenepoel (Soudal) 36:42
2 - Tadej Pogacar (UAE) + 0:16
3 - Edoardo Affini (Visma) + 0:33
4 - Bruno Armirail (Decathlon) + 0:35
5 - Kevin Vauquelin (Arkea) + 0:49
6 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 0:58
7 - Ivan Romeo (Movistar) + 1:02
8 - Joao Almeida (UAE) + 1:14
9 - Luke Plapp (Jayco) + 1:17
10 - Pablo Castrillo (Movistar) + 1:18
Sailkapen nagusia
1 - Tadej Pogacar (UAE) 17:22:58
2 - Remco Evenepoel (Soudal) + 0:42
3 - Kevin Vauquelin (Arkea) + 0:59
4 - Jonas Vingegaard (Visma) + 1:13
5 - Matteo Jorgenson (Visma) + 1:22
6 - Mathieu van der Poel (Alpecin) + 1:28
7 - Joao Almeida (UAE) + 1:53
8 - Primoz Roglic (Red Bull) + 2:30
9 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 2:31
10 - Mattias Skjelmose (Lidl) + 2:32
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.