Pogacarrek irabazi du Rouenen, ikusgarria izan den etapan, eta Van der Poelek maillot horiari eutsi dio
Tadej Pogacar UAE taldeko txirrindulari esloveniarrak 2025eko Frantziako Tourreko laugarren etapa irabazi du, Rouenen, asteartean, amaiera ikusgarria izan duen jardunaldian, eta Alpecin-Deceuninck taldeko Mathieu van der Poel ziklista herbeheretarrak, etapan bigarren tokia bereganatuta, maillot horiari eutsi dio, sailkapen nagusiko lider jarraitzen baitu, Pogacarren denbora berean. Tadej Pogacarrek, horrenbestez, profesionaletan lortzen duen ehungarren garaipena eskuratu du, Visma-Lease a Bikeko Jonas Vingegaard hirugarren helmugaratu da, eta Tourra irabazteko hautagai nagusiek emozioz betetako amaiera eman diote jardunaldiari.
Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step) zazpigarren postuan helmugaratu da, Pogacar hiru segundora zuela; Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) bederatzigarren sartu da, zazpi segundora; Primoz Roglicek (Red Bull-BORA) denbora gehiago galdu du, 32 segundo. UAEk eta Vismak lehia estu-estua izan dute lasterketako azken kilometroetan, eta liderrak, alegia, Van der Poelek, berriro ere maila oso ona eman du; herbeheretarrak oso gertu izan du bigarren etapa garaipena, eta Pogacarrek soilik aurreratu dio.
Kasper Asgreen (EF Education), Lenny Martinez (Bahrain-Victorious), Thomas Gachignard (TotalEnergies) eta Jonas Abrahamsen (Uno-X) sartu dira eguneko ihesaldian; helmugarako 70 bat kilometro gelditzen zirela, bi minutuko aldea zuten tropelarekiko. Horietan, Lenny Martinez iritsi da urrutien; amaierarako hogei kilometro falta zirela harrapatu dute frantziarra. Azpimarragarria da nola Bahraineko ziklistak sortu zuen ihesaldia, etapa hasi bezain laster.
Côte de la Grand'Mare mendate labur eta gogorrean, etapa bukatzeko hamar bat kilometro gelditzen zirenean, UAE eta Visma izan dira tropelaren buruan, lasterketan erritmo bizi-bizia zegoela. Jonas Vingegaarden taldea gogor ari zen, lasterketa Rampe Saint-Hilairera gerturatzen ari zela; hor, Pogacarrek erasoa jo du, baina Vingegaardek erantzun ona eman du, bai eta, apur bat geroago, Remco Evenepoelek ere.
Rouenen sartuta, Tourra irabazteko lehian dabiltzan gizonen arteko lehiak bere horretan jarraitu du, eta etapa garaipena zen jokoan zegoen saria. Indartsuenen esprintean, Van der Poelek jo du aurrena, baina herbeheretarrak Pogacarrekin egin du topo; esloveniarrak profesional gisa eskuratzen duen ehungarren garaipena erdietsi du.
2025eko Frantziako Tourreko bosgarren etapa asteazkenean jokatuko dute, eta egun garrantzitsua da, lasterketako 112. ekitaldiko lehenengo erlojupekoa izango baita. Caenen egingo dute, eta 33 kilometroko ibilbidea izango du, eta pentsatzeko modukoa da espezialistek izango dutela garaipena eskuratzeko aukera, laua baita. EITBk zuzenean emango du; eitb.eus-ek 14:25ean egingo du bat etaparekin, eta ETB1ek ordea, 15:00etan.
Etapako sailkapena
1 - Tadej Pogacar (UAE) 3:50:29
2 - Mathieu van der Poel (Alpecin) d. b.
3 - Jonas Vingegaard (Visma) d. b.
4 - Oscar Onley (Picnic) d. b.
5 - Romain Gregoire (Groupama) d. b.
6 - Joao Almeida (UAE) d. b.
7 - Remco Evenepoel (Soudal) + 0:03
8 - Matteo Jorgenson (Visma) d. b.
9 - Mattias Skjelmose (Lidl) + 0:07
10 - Kevin Vauquelin (Arkea) + 0:10
Sailkapen nagusia
1 - Mathieu van der Poel (Alpecin) 16:46:00
2 - Tadej Pogacar (UAE) d. b.
3 - Jonas Vingegaard (Visma) + 0:08
4 - Matteo Jorgenson (Visma) + 0:19
5 - Kevin Vauquelin (Arkea) + 0:26
6 – Enric Mas (Movistar) + 0:48
7 - Oscar Onley (Picnic) + 0:55
8 - Joao Almeida (UAE) d. b.
9 - Remco Evenepoel (Soudal) + 0:58
10 - Mattias Skjelmose (Lidl) + 1:02
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.