Demi Volleringek irabazi du Rotterdameko erlojupekoa, eta Frantziako Tourreko lider jarri da
SD Worx-Protime taldeko Demi Vollering txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko hirugarren etapa, Rotterdamen jokatu den 6,3 kilometroko erlojupekoa, astearte arratsaldean, eta, horrenbestez, lasterketako lider berria da eta maillot horia jantzi du; hirugarren etapa amaitu arte, DSMko Charlotte Koolek zuen maillot horia, kontuan izanik astelehenean lehenengo etapa bereganatu zuela, eta astearte goizean bigarrena ere bai.
2023ko Frantziako Tourrean erdietsitako garaipena berrestea du helburu Volleringek. Erlojupekoan, bost segundoko aldea lortu du Canyon taldeko Chloe Dygertekiko (egungo munduko txapelduna da Dygert), eta FDJko Loes Adegeestekiko; sailkapen nagusian, SD Worx taldeko ziklistak Lorena Wiebes taldekidea du atzetik, bigarren postuan, hiru segundora, eta Dygert bost segundora dabil.
Frantziako Tourrean lehenengo aldiz dabilen Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak mendiko sailkapeneko maillota duela jarraitzen du, Cristina Tonettiri esker. Erlojupekoan, Usoa Ostolazak Volleringek baino 39 segundo gehiago baliatu ditu, eta Ane Santestebanek 51.
Asteazkenean, 2024ko Frantziako Tourreko laugarren etapa izango da jokoan. Jardunaldiak 122,7 kilometro izango ditu, Valkenburgen hasiko da, eta Liejan amaitu.
Etapako sailkapena
1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 7:25
2 - DYGERT Chloe (Canyon) + 0:05
3 - ADEGEEST Loes (FDJ) d. b.
4 - KERBAOL Cedrine (CERATIZIT) m. t.
5 - FAULKNER Kristen (EF) + 0:06
6 - VAN DIJK Ellen (Lidl) d. b.
7 - WIEBES Lorena (SD Worx) + 0:09
8 - BREDEWOLD Mischa (SD Worx) d. b.
9 - NORSGAARD Emma (Movistar) + 0:10
10 - HENDERSON Anna (Visma) + 0:11
Sailkapen nagusia
1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 4:27:54
2 - WIEBES Lorena (SD Worx) + 0:03
3 - DYGERT Chloe (Canyon) + 0:05
4 - ADEGEEST Loes (FDJ) d. b.
5 - KOOL Charlotte (DSM) d. b.
6 - KERBAOL Cedrine (CERATIZIT) d. b.
7 - FAULKNER Kristen (EF) + 0:06
8 - VAN DIJK Ellen (Lidl) d. b.
9 - BREDEWOLD Mischa (SD Worx) + 0:09
10 - NORSGAARD Emma (Movistar) + 0:10
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.