2025eko Tour de France Femmes lasterketa Bretainiatik irtengo da
2025eko Tour de France Femmes avec Zwift lasterketa Bretainiatik irtengo da, astelehenean lasterketako antolatzaileek iragarri duenez. Bederatzi etapa izango dira proba horretan, eta 2025eko uztailaren amaieran jokatuko dute.
Testuinguru horretan, 2025eko Tour de France Femmeseko aurreneko etapa Morbihan departamenduan egingo dute, Vannesetik abiatuko da, eta Plumelecen amaitu; bigarren etapa, ordea, Finistère departamenduan jokatuko dute, eta irteera Bresten izango du. Bretainiak tradizio handia du, Frantziako Tourrarekin eta txirrindularitzarekin lotuta; antolatzaileek, ildo horretan, gogora ekarri dute Paris-Brest-Paris lasterketa historikoa, bai eta Frantziako Tourra irabaztea lortu zuten bi bretoi ere: Petit Breton eta Bernard Hinault, hain zuzen ere.
Tour de France Femmes avec Zwift lasterketako zuzendari Marion Roussek adierazi du "harro" dagoela, irteera hori lortu izateagatik: "Maite dut Bretainia, eskualde bikaina da. Ametsa da niretzat Bretainiatik irtetea, txapeldunen lurrerantz. Egon naizen munduko toki guztietan, Bretainiako banderak ikusi ditut, eta horrek erakusten du zein harro gauden bretoiak izateagatik. Orain, Frantzia etorriko da Bretainiara, eta eskualdi eder hau ikusiko du berriro. Etapak ikusgarriak izango dira, hasieratik, hainbat zailtasun izango dituzte. Festa handia izango da", aurreratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.