Frantziako Tourraren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Belfort-Le Markstein Fellering (133,5 km)
2023ko Frantziako Tourraren hogeigarren eta azken-aurreko etapa 2023ko uztailaren 22an jokatuko dute, larunbatean; Belforten hasi eta Le Markstein Felleringen amaituko da, eta 133,5 kilometroko ibilbidea du. Mendiko sailkapenerako sei mendate puntuagarri ditu, eta horietako bi, azken biak hain zuzen ere, 1. mailakoak dira. Etapa handia da, eta, ustekabe handirik ez bada, sailkapen nagusiarekin lotutako zalantza guztiak argituko ditu horrek.
Lasterketa Vosgeetan izango da. Ez da jardunaldi luzea, baina txirrindulariek zati oso laburrak izango dituzte atseden apur bat hartzeko, eta, gainera, oso nekatuta daude dagoeneko, ia Tour osoa eginda. 24. kilometroan, Ballon d'Alsace mitikoaren gaina dago, eta 56. eta 64. kilometroetan Croix des Moinats eta Grosse Pierre mendateetako gainak izango dira, hurrenez hurren. Hiru horiek 2. mailakoak dira, eta Col de La Schulucht, aldiz, 3. mailakoa; amaiera da gogorrena, 1. mailako Petit Ballon eta Platzerwasel igo beharko dituztelako, lasterketako azken 30 kilometroetan.
Petit Ballonek 9,3 kilometroko igoera du, eta malda, batez beste, % 8,1ekoa da; Platzerwasel pixka bat gogorragoa da, % 8,4ko malda baitu, baina laburragoa ere: 7,1 kilometro ditu, zehazki.
Arestian esan bezala, sailkapen nagusia guztiz erabakita geratuko da 20. etapan; izan ere, azken eguna, Parisen amaituko dena, esprinterrentzakoa izan beharko litzateke. Urteko garaipenik ospetsuenetakoa eskuratzen saiatuko dira gizon azkarrak Tourraren azken egunean.
Jarraitu etapa zuzenean EITBn, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 15:00etatik aurrera.
Ikusi 19. etaparen profila | Ikusi 21. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
------------------------------------------
PETIT BALLON ETA COL DU PLATZERWASEL
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 20. etapa (larunbata, uztailak 22)
Ibilbidea: Belfort-Le Markstein Fellering
Distantzia: 133,5 km
Irteera ordutegia: 13:30
Iritsiera ordutegia: 16:54 (42 km/h) | 17:05 (40 km/h) | 17:17 (38 km/h).
Mendiko saria: Ballon d'Alsace (2. maila), 24,1. kilometroan; Col de La Croix des Moinats (2. maila), 56,5. kilometroan; Col de Grosse Pierre (2. maila), 64,9. kilometroan; Col de La Schlucht (3. maila), 79,4. kilometroan; Petit Ballon (1. maila), 108,2. kilometroan; Col du Platzerwasel (1. maila), 125,3. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.