Nielsen daniarrak irabazi du Megeven, eta Pogacarrek lidergoari eutsi dio
Magnus Cort Nielsen (EF) daniarrak irabazi du Megeven amaitu den Frantziako Tourreko hamargarren etapa, Nicholas Schultz (BikeExchange) zeelandaberritarraren aurretik.
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak elastiko horiari eutsi dio. 11 segundoko abantaila du Lennard Kämna (BORA) alemaniarrarekiko, zeinak eguneko ihesaldian parte hartu duen eta tropel nagusiarekiko ia 9 minutuko aldearekin iritsi den helmugara.
Etaparen amaiera emozioz beteta egon da, izan ere, erasoak etengabeak izan dira ihesaldian azken unera arte iraun duten kideen artean. Azkenik, Schultzen eta Nielsenen arteko esprint itxi-itxi batean erabaki da garaipena, Nielsenek bereganatu duena. Daniarra aurtengo edizioko parte-hartzaile aktiboenetako bat izaten ari da, besteak beste, mendiko erregearen maillota eraman zuen lehen jardunaldietan.
Kämnak irabazlearengandik 22 segundora igaro du helmuga (10. tokian), eta horri esker bigarren jarri da sailkapen nagusian, Pogacarren atzetik 11 segundora. Esloveniarrak azken metroetan esprintatu egin du eta horrek lidergoari eustea ekarri dio. Tropel nagusiko buru zela igaro du helmuga UAEko taldeburuak.
Iaz bigarren sailkatu zen Joanes Vingegaard (Jumbo-Visma) sailkapen nagusiko hirugarren postuan dago orain, 39 segundora. Atzetik du Geraint Thomas (INEOS) britainiarra, 2018ko irabazlea, 1:17ra.
Errepidea moztuta
Lasterketa geratu egin behar izan dute minutu batzuez errepidea moztu duen klima aldaketaren aurkako protesta baten ondorioz. Ihes egindako txirrindulariek hura saihestu ahal izan badute ere, antolatzaileek lasterketa neutralizatzea erabaki dute, tropelaren zati handienak manifestazioarekin topo ez egiteko.
Asteazkenean goi mendiekin hitzordua
Asteazken honetan txirrindulariek jardunaldi zailenetako bati aurre egin beharko diote. Goi mendiko etapa bat izango da eta Col des Lacets de Montvernier (2. mailakoa, 3,4 km eta % 8,2ko batez besteko maldak), Telegraphe (1. mailakoa, 11,9 km eta % 7,1eko batez besteko maldak), Galibier (berezia, 17,7 km eta % 6,9ko batez besteko maldak) eta Col du Granon (berezia, 11,3 km eta % 9,2ko batez besteko maldak) igo beharko dituzte. Galibier izango da txirrindulariek aurtengo Tourrean igoko duten mendaterik garaiena, 2.642 metrokoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.