2022ko Frantziako Tourreko 9. etaparen profila eta ibilbidea: Aigle – Chatel les Portes du Soleil (192,9 km)
Astelehenean lehen atseden egunera iritsi aurretik, txirrindulariek 2022ko Frantziako Tourreko etaparik luzeenetako bat gainditu beharko dute astea amaitzeko. Mendiko etapa izango da, eta Alpeetako sarrera markatuko du, etapa amaieran Frantziako lurretara itzuliz.
Suitzako Aigle komunatik abiatuta, 192,9 kilometro egingo dituzte txirrindulariek Chatel les Portes du Soleilera iritsi arte. Aurretik lau mendate izango dituzte, bat 4. mailakoa, beste bat bigarren mailakoa eta beste bi lehen mailakoak. Lehen mailako azken mendatearen gailurra (Pas de Morgins, 15,4 kilometro eta % 6,1eko batez besteko maldak) 183. kilometroan egongo da kokatuta, hau da, helmugatik bederatzi kilometrora baino ez. Hortik aurrera, parte-hartzaileek 5 kilometro inguruko jaitsierari egingo diote aurre, eta azken 4 kilometroak, berriz, gorako joerarekin gainditu beharko dituzte, % 7rainoko batez besteko aldapekin.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:05etik aurrera egingo dute bat etaparen emisioarekin. Ondoren, 15:00etatik hasi eta etapa amaitu arte, eitb.eus-en ETB1en ikusteko aukera izango da.
Ikusi 8. etaparen profila | Ikusi 10. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 9. etapa (uztailak 10)
Ibilbidea: Aigle - Châtel les Portes du Soleil
Distantzia: 192,9 km
Hasiera-ordua: 12:45.
Amaiera-ordua: 17:28 (41 km/h) | 17:44 (39 km/h) | 18:02 (37 km/h).
Mendiko saria: Côte de Bellevue (4. mailakoa), 37,1. kilometroan; Col des Mosses (2. mailakoa), 108,5. kilometroan; Col de la Croix (1. mailakoa), 131,8. kilometroan; Pas de Morgins (1. mailakoa), 183,1. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.