2022ko Frantziako Tourreko 10. etaparen profila eta ibilbidea: Morzine les Portes du Soleil – Megeve (148,1km)
Atseden egunaren ondoren, txirrindulariak paisaia menditsuetara itzuliko dira uztailaren 12an, Frantziako Tourraren hamargarren etapa lehiatzeko. Leman lakua inguratuko duten tarte bat barne hartzen duen ibilbide birakariak txirrindulariek egun librea indarberritzeko aprobetxatu duten egiaztatuko du.
Asteartean Morzine les Portes du Soleilen hasiko da etapa. Bertan, laugarren mailako bi mendate gainditu beharko dituzte, hirugarren mailako beste bat eta bigarren mailako bat azken kilometroetan, Megevera iritsi eta 148,1 kilometro egin ondoren.
Azken igoera (Montée de L 'altiport de Megève) luzea izango da (19,2 km), baina ez gogorregia (% 4,1eko batez besteko maldak). Hala ere, tarte batzuetan % 6ra iritsiko dira, eta, batez ere, azken kilometroan izango dute igoeraren zatirik gogorrena, % 7,1eko azken arrapala batekin.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB1en 15:00etatik aurrera izango da ikusgai emisioa, jardunaldia amaitu arte.
Ikusi 9. etaparen profila | Ikusi 11. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 10. etapa (uztailak 12)
Ibilbidea: Soleil Morzine les portes du soleil - Megève
Distantzia: 148,1 km
Hasiera-ordua: 13:40.
Amaiera-ordua: 16:57 (45 km/h) | 17:07 (43 km/h) | 17:17 (41 km/h).
Mendiko saria: Côte de Chevenoz (4. mailakoa), 24,1. kilometroan; Col de Jambaz (3. mailakoa), 69,2. kilometroan; Côte de Châtillon-Sur-Cluses (4. mailakoa), 97,3. kilometroan; Montée de L'altiport de Megève (2. mailakoa), 145,9. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.