Nairo Quintanak txirrindularitza utziko du denboraldi amaieran
36 urteko kolonbiarrak Vuelta irabazi zuen 2016an eta Italiako Girokoa, 2014an.
Nairo Quintana Movistar taldeko 36 urteko txirrindulari kolonbiarrak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran, igande honetan iragarri zuenez. "Bidaia ederra eta gorabeheratsua" izan dela azpimarratu zuen "txirrindularitzan" gertatzen den moduan.
Quintana, Espainiako Vueltako (2016) eta Italiako Giroko (2014) txapelduna, bigarren izan zen 2013ko eta 2015eko Frantziako Tourrean. S'Agaron, Kataluniako Voltaren hasieraren atarian emandako prentsaurreko batean gaineratu zuenez, denboraldi honetako lasterketa bakoitza "festa handia" eta "azken dantza handia" izatea nahi du.
Txirrindulari kolonbiarra "pozik" eta "lasai" agertu zen, "zoragarria" izan den bidea amaitzeagatik.
Quintanak eskerrak eman zizkion Movistar taldeari, eskainitako aukera guztiengatik. Ziklo hau bihotza "nostalgiaz beteta" eta "harrotasun handiz" itxiko duela adierazi zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Axel van der Tuukek denboraldiko lehen garaipena eman dio Euskaltel-Euskadiri, eta Iker Mintegik bigarren egin du
Eguneko ihesaldian sartu ostean, bi txirrindulariak eskutik helduta helmugaratu dira, garaipena ospatzeko.
Pogacar eta Kopecky gailendu dira Milan-San Remo Klasikoan
Alex Aranburuk hamabigarren bukatu du klasikoa, eta Usoa Ostolaza hamahirugarren izan da. Bestalde, Debora Silvestri Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindularia ospitaleratu egin dute eroriko izugarria izan ondoren.
Kern Pharmak talde nafarraren babesle nagusia izateari utziko dio zazpi denboraldiren ondoren
Kern Pharma taldearen proiektua 2020an hasi zen, Galbier Kirol Elkartean garatutako talentu gaztearengan apustua eginez. Denbora honetan zehar, Kern Pharmak baliabideak eman dizkio proiektuari.
Matxin: "Del Toro, Ayuso eta Seixás Itzulian elkarren aurka ikustea aurtengo erronka politenetako bat izan daiteke"
Joxean Fernandez "Matxin", UAEko kirol zuzendaria, EiTBn izan da. Pogacarrek 5 monumentuetara iristeko dituen aukerei buruz hitz egin digu, Nino Seixasen fitxaketaren inguruko zurrumuruei buruz, baita Itzuliari buruz ere. (Bideoa gazteleraz)
8. etapako garailea esprint estuan erabaki da
Lenny Martinezek eta Jonas Vingegaardek batera egin dituzte Paris-Nizako 8. etapako azken kilometroak, baina biek nahi izan dute garaipena eskuratu. Azken esprintean, frantziarra nagusitu da.
Del Torok Tirreno-Adriaticoko hiruhortza irabazi du
'Bi Itsasoen arteko lasterketa" irabazi duen lehen mexikarra da. Zazpigarren eta azken etapa, berriz, Jonathan Milanek eskuratu du.
Jonas Vingegaardek irabazi du Paris-Niza, eta Lenny Martinezek azken etapa
Vingeggardek bere 45. garaipena lortu du, denboraldiko hirugarrena.
Del Toro nagusitu da Camerinoko igoeran, eta lidertza sendotu du
Mexikarrak (UAE) erasoa jo du Muro della Madonna delle Carceriren azken igoeran, eta Jorgenson (Visma) eta Pellizzari (BORA) txirrindulariekiko aldea handitu du.
Dorian Godon frantziarra nagusitu da Isolako minietapan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Etapa 47 kilometrora murriztu dute eguraldi txarragatik, eta Pont Louis Nucera eta Isola artean jokatu dute.