Etapa amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kern Pharmak talde nafarraren babesle nagusia izateari utziko dio zazpi denboraldiren ondoren

Kern Pharma taldearen proiektua 2020an hasi zen, Galbier Kirol Elkartean garatutako talentu gaztearengan apustua eginez. Denbora honen zehar Kern Pharmak baliabideak eman dizkio proiektuari.

Kern Pharma txirrindularitza taldea
Kern Pharmako txirrindulariak; Argazkia: Kern Pharma

Kern Pharmak talde nafarraren babesle nagusia izateari utziko dio zazpi denboraldiren ondoren, taldeak bere web orrialdean iragarri duen bezala. Kern Pharma taldearen proiektua 2020an hasi zen, Galbier Kirol Elkartean garatutako talentu gaztearengan apustua eginez. Denbora honen zehar Kern Pharmak baliabideak eman dizkio proiektuari.

Talde nafarraren garaipenik handiena 2024ko Espainiako Vueltan izan zen, bertan gonbidatu moduan lehiatu arren, lasterketako protagonista nagusietako bat bilakatau baitzen. Kern Pharma errebelazio taldea izan zen jarraian hiru etapa garaipen poltsikoratuta, 2012tik garaipen gehien lortu dituen gonbidatutako taldea.

“Kern Pharmarendako, txirrindularitza taldearen babesletza, kirol apustu bat baino askoz gehiago izan da; printzipioen adierazpen bat izan da. Proiektuaren egungo egoera, sendotua eta Vueltan parte hartze berri batekin, beste enpresek parte hartzeko ezin hobea da”, azaldu du Raul Diaz-Varela Kern Pharmako zuzendaria.

Bere aldetik, Juanjo Oroz Azcoro Sporteko jabekideak, hitz egin du baita ere, “Gure amets asko errealitate bihurtzea ahalbidetu digun laguntza eta ekarpenarengatik oso eskertuta gaude Kern Pharmarekin”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X