Espainiako Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ane Santestebanek erorikoa izan du Espainiako Txapelketako lasterketan

Laboral Kutxako txirrindularia lurrera joan da, helmugarako 15 kilometroren faltan, lasterketaren burua zihoanean eta garaipena eskuratzeko moduan zela ematen zuenean.
20250629134432_ane-santesteban_
18:00 - 20:00
Ane Santestebanen erorikoa, lasterketaren buruan zihoanean

Ane Santesteban (Laboral Kutxa) txirrindulari gipuzkoarra lasterketaren buruan zihoanean erori da, Granadan lehiatu den Espainiako Txapelketako errepideko proban.

Helmugarako 15 kilometroren faltan, Laboral Kutxako txirrindularia lurrera joan da, mendate baten jaitsieran, eta handik gutxira gainditu du faboritoen taldeak.

Edonola ere, altxatu egin da, eta bizikleta gainean jarraitu du, indar erakustaldia eginda aurretik zituenak harrapatu arte. Azkenean, bosgarren postuan amaitu du proba, Sara Martin (urrea), Mavi Garcia (zilarra), Usoa Ostolaza (brontzea) eta Mireia Benitoren atzetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X