Joan Bouk Euskaltel-Euskadin jarraituko du 2024ra arte
Joan Bouk (1997) Euskaltel-Euskadin jarraituko du 2024ra arte, taldeak ostegun honetan iragarri duenaren arabera. Horrenbestez, bost urteko zikloa beteko du txirrindulari valentziarrak talde laranjarekin. Jorge Azanza kirol arduradunaren konfiantzazko gizonetako bat da Bou.
2020az geroztik taldean, Bou Euskaltel-Euskadiko erreferentziazko txirrindulari bihurtu da egutegiko hitzordu nagusietan. Izan ere, Espainiako Itzuliko 2021eko eta 2022ko ekitaldietan lehiatu zen, eta protagonista izan zen hainbat ihesekin. Azken hilabeteetan, hamargarren postu bikaina lortu zuen Burgosko Itzulian eta laugarren sailkatu da orain dela gutxi Langkawiko Tourrean. Aurten ere 11. izan zen Qinghai Lakeko Tourrean eta 12. Asturiasko Itzulian.
Txirrindulari osoa da, igotzailea batez ere, eta ahalik eta sailkapen onena lortzeko dohainak ditu, baita mailako ihesaldietan harrapatzeko ere. 2024an berritu izanak aurrerapauso horri jarraipena ematen dio eta txirrindulariaren eta taldearen arteko konfiantza berresten du. Beraz, Mikel Bizkarra, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martin taldekideekin bat egiten du Bouk, horiek ere berritu dute-eta Euskaltel-Euskadi taldearekin.
Joan Bou oso pozik agertu da berritzearekin: "Euskaltel-Euskadirekin kontratua berritzea aurreko lau urteetan taldean jarraitzea da. Oso gustura egon naiz eta nago. Ikasi dut, lasterketa asko egin ditut, eta urtez urte hobera egin dut. Hain zuzen ere, 2023 honetan izan dut, ziurrenik, inoizko emaitzarik onena".
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunaern iritziz, "Bouk urte batzuk eman ditu taldean, eta nik neuk oso gustuko dudan txirrindularia da. Uste dut gehiago emateko gai dela, eta horrela izango dela datorren urtean".
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako lider berria da laugarren etapan bakarrik helmugaratu ondoren. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de 'Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen bezalako faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da bere erasoa goizegi abiatuta.
Bi kulotekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kulotekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, beste xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.