Xavier Cañellas fitxatu du Euskaltel-Euskadik
Xabier Cañellasek denboraldi baterako (2024) sinatu du Euskaltel-Euskadirekin. Euskal egutegian amateur gisa hezia, Bidasoako Itzulian etapa bat irabazi zuen, eta badaki zer den profesionaletan irabaztea. Iaz bere kalitatea erakutsi zuen, bigarren izan baitzen Paris-Troyes lasterketan eta hirugarren Ordiziako klasikoan. 2023 honetan, bestade, hiru bigarren postu pilatu ditu Portugalen, eta badaki zer den Espainiako, Frantziako eta Portugalgo egutegietan lehiatzea. Halaber, pistatik dator, eta dozenaka Espainiako Txapelketa ditu.
"Oso pozik nago Euskaltel-Euskadirekin fitxatzeagatik, nire kirol ibilbidean pauso bat gehiago ematea baita, eta aukera bikaina da niretzat. Harrotasunez jantziko dut laranja kolorea euskal errepideetan. Niretzat, Euskaltel-Euskadi talde handia izan da beti, eta aukera jaso nuenetik ez nuen bi aldiz pentsatu, behar dudan guztia baitu. Gainera, Euskadiko jende ezagun askorekin bat egingo dut" adierazi du balearretako txirrindulariak.
Bestalde, Cañellaseko talde profesionalak honako hauek izan dira: Caja Rural (2019-2020), Gios (2021), Java Kiwi Atlantico (2022) eta Electro Hiper Europa (2023).
Orain elitera itzuliko da Euskaltel-Euskadiren eskutik. Besteak beste, Jon Aberasturi (Lidl-Trek), Víctor de la Parte (TotalEnergies) eta Nicolás Alustiza, Iker Mintegi, Unai Zubeldia (LABORAL Kutxa), 2024ko denboraldiari begira Euskaltelek egindako fitxaketak, izango ditu taldekide Cañellasek.
Bien bitartean, Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunak honako hau adierazi du: "Cañellas taldean behar dugun profila da, txirrindulari azkarra, klasikoetan lehen hamarren artean egoteko aukera ematen diguna, batez ere Frantzian. Gaituta dagoela erakutsi du eta, hazten jarraitu ahal izateko, Euskaltelen bere mailarik onena emateko aukera izango du".
Zure interesekoa izan daiteke
Yuliia Biriukovak (Laboral Kutxa) bigarren postu bikaina lortu du San Salvadorko Sari Nagusian
Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) britainiarra nagusitu da azken igoeran, baina Laboral Kutxako txirrindulariak erritmo altuari eutsi dio bigarren postua lortzeko, segundo gutxi batzuk geroago helmugaratuta.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourra
Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa, eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du txirrindulari kolonbiarraren bidez.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak ilusioz aurkeztu du denboraldi berria
Nafarroako taldea 25 talde onenen artean geratu zen iaz eta horrek jauzi handia egiteko aukera eman dio denboraldia planifikatzerako orduan. Pro team mailako lasterketa guztietan parte hartzeko aukera izanen du.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Euskaltel Euskadik denboraldiko proiektua aurkeztu du
Talde laranja gogotsu ageri da deboraldi berriari begira. Harrobiaren aldeko apustua egin dute, eta lehen 30en artean sartzea dute helburu. Hogei txirrindulariko taldeak, ostiralean jokatuko du lehen proba, Morvedre Sari Nagusia, Castellón.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Laboral Kutxa, denboraldi berriari heltzeko gogoz
Laboral Kutxa txirrindularitza taldea Altean egon da egunotan. Laster hasiko dute aurtengo denboraldia, eta iaz burututakoaren ondoren, gogotsu daude aurtengorako.