Euskadi Murias taldeak ez du jarraituko
Euskadi-Murias taldeak 2020ko denboraldian ez duela jarraituko iragarri du gaur agiri baten bitartez.
Orain bost urte abian jarri zen proiektua amaitu egin da, lehen hiru urteak kontinental mailan eta azken biak kontinental-profesionaletan egin eta gero Euskadi Muriasek ez duela jarraituko baieztatu du babeslerik aurkitu ez dutelako.
Lortu dituzten azken emaitza onek ez diote jarraitzea bermatu Jon Odriozola kirol-zuzendariaren taldeari eta orain txirrindulariek euren etorkizuna beste nonbaiten aurkitu beharko dute.
Euskadi Muriasen agiri ofiziala:
'Duela 5 urte Euskadi – Murias taldea sortu zen, euskal txirrindularitza berpiztearen helburuarekin, aurreneko hiru urteetan kontinental mailan eta azken biak kontinental profesionaletan.
Hasiera-hasieratik kirol eta antolakuntza bikaintasunean oinarritutako harrobi proiektua garatu nahi izan genuen. Gure desira euskal neska-mutilei nazioarteko mailarik gorenean lehiatzeko aukera ematea izan da beti.
Lortutako arrakastak etengabe haztera behartu gaitu eta gure baliabideekin hazten jarraitzea ezinezkoa denez, une honetan alde batera egitera behartuta gaude.
Gaur ofizialki berretsi dezakegu Euskadi – Murias taldeak ez duela datorren denboraldiak jarraituko. Azken urteen balantzea oso pozgarria da. Lortutako kirol emaitzengatik eta taldean sortutako giroarengatik, bai gurekin ibili diren kirolarien eta staff teknikoaren aldetik, ohorezko matrikula jarriko genioke gure ibilbideari.
Euskal zein munduko zaleek beti ilusio handiz jaso dute gure taldea, parte hartu dugun edozein herrialdetan, eta bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu. Uste dugu Euskadiren izena munduko errepide guztietara eraman dugula eta ziur gaude euskaldun guztiontzat onuragarria izan dela'.
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacar eta Vollering gailendu dira Flandriako Tourrean
Tadej Pogacarrek historia egiten jarraitzen du. Hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra, eta laugarren monumentua bereganatu du jarraian. Demi Vollering, berriz, lehen aldiz nagusitu da Flandrian.
Koefiziente aerodinamikoa: txirrindularien benetako amesgaiztoa, erlojupekoetan
2026ko Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapa erlojupekoa da; 13,9 kilometro ditu, eta Bilbon hasi eta amaituko da. Koefiziente aerodinamikoa zer den azaldu digu Xabier Usabiagak; horren bidez, ziklisten asmoa da, euren tamaina eta bizikletaren gainean duten postura kontua izanik, aireari ahalik eta oztoporik txikiena ezartzea.
Hau da Pogacar eta Evenepoelen deskalifikazioa eragiteko zorian egon den unea Flandriako Tourrean
Hainbat txirrindularik trenbide pasagune batean aurrera egitea erabaki dute, hesiak jaisten hasi arren, eta araudiak zigortu egiten du hori.
Zer ekarriko digu 2026ko Itzuliak? Xabier Usabiagak etapa guztietako gakoak helaraziko dizkigu
Bilboko erlojupekoa, Aralarretik Lekunberriraino eramango duen jaitsiera, Basauriko eta Galdakaoko jardunaldiak, Eibarreko etapa oso gogorra (Krabelin igo beharko dute), eta azken eguna, Bergarakoa; Xabier Usabiagak probako jardunaldi bakoitzean oso garrantzitsuak izan ahal diren hainbat kontu zehaztuko dizkigu.
Ion Izagirre, garaile Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, profesional gisa lehiatuko duen azken denboraldian. Ormaiztegiko txirrindularia bakarka helmugaratu da, bukaerarako bi kilometroren faltan eraso erabakigarria jota.
Izagirre: “Badirudi ongi datorkidan lasterketa dela"
Ion Izagirre (Cofidis) pozik azaldu da Miguel Indurain Sari Nagusia hirugarrenez irabazi ondoren. Ia hiru urte zeramatzan garaipenik gabe, eta etxean irabaztea beti dela berezia azpimarratu du, erretiroa hertuko duen urtean.
Ihesaldia jo eta erakustaldia eman du Ion Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirre (Cofidis) erakustaldia emanez gailendu da 2026ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Ormaiztegiko txirrindulariak ihesaldia jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta inor ez da bere gurpila jarraitzeko gai izan. Hirugarrenez bereganatu du lasterketa, bere lehen garaipena 2023ko Tourretik.
Brustenga nagusi Adelie de Vitre Klasikoan, Gautherat deskalifikatu ostean
Gautherat deskalifikatu egin dute azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik, eta, horrela, Kern Pharma taldeko txirrindulariak eskuratu du garaipena.
Mikel Landa izango da Soudal Quick-Step taldearen liderra Itzulian
Kevin Hulsmans Soudal Quick-Step taldeko kirol zuzendariak adierazi duenez, "etxean korritzeak aparteko motibazioa" emango dio txirrindulari arabarrari.
Itzulia, hastear! Zenbat pisatzen du bizikleta batek? Zenbat balio du guztira?
2026ko Euskal Herriko Itzulia astelehenean hasiko da, Bilbon. Xabier Usabiagak, bideo honetan, azaldu digu zenbat pisatzen duen eta zenbat balio duen lasterketan izango diren txirrindulariek erabiliko dituzten bizikletek.