Unai Laso
2024/04/03 - 16:24
2024ko Buruz Burukoa ostiral honetan abiatuko da, Urrutikoetxea-Zabala partidarekin
Aspek Peio Etxeberria, Binakako txapelduna eta Lau t'erdiko txapeldunordea, txapelketatik kanpo uztea erabaki du; Jose Javier Zabaletak, berriz, parte hartuko du Buruz Burukoan.
2024/02/18 - 21:31
Elordi eta Rezusta play-offetara sailkatu dira, gorriak ikusita (22-19)
Lasori eta Arangureni gailendu zaizkie Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 14. jardunaldiko partidan.
2024/02/15 - 21:31
Play-offetarako azken txartela jokoan, Laso-Aranguren eta Elordi-Rezusta artean
Donostiako Atano III pilotalekuan igandean indarrak neurtuko dituzte Aspeko bikoteak eta Baikokoak. Goizen materiala aukeratu dute eta Elordik "arerioen pilotak motelegiak direla" adierazi du.
2024/02/11 - 21:34
Lasok eta Arangurenek bizirik jarraitzen dute; Ezkurdia eta Tolosa, aldiz, kanpoan geratu dira (10-22)
Lau pilotariek partida gogorra baina distirarik gabekoa jokatu dute Tafallako pilotalekuan. Baikoko bikoteak astelehenean Elordi-Rezusta bikoteak egiten duenaren zain egon beharko du; Aspekoak, aldiz, agur esan dio txapelketari.
2024/02/07 - 21:35
Play-offetarako txartela jokoan Laso-Aranguren eta Ezkurdia-Tolosaren artean
Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Aranguren aurrez aurre arituko dira igandean Tafallako pilotalekuan. Bi jardunaldi baino ez dira geratzen eta Aspekoek play-offetara sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.
2024/02/05 - 23:14
Gauza asko erabakitzeke, azken bi jardunaldiei begira
Artolak eta Imazek boadan jarraitzen dute, seigarren garaipena jarraian erdietsi dute asteburuan. Playoffak ez dira azken ardunaldira arte erabakiko.
2024/02/03 - 15:00
Etxeberria eta Zabaleta 14 eta 22 gailendu zaizkie Lasori eta Urrutikoetxeari
Garaipen horri esker, Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak euren esku dute finalerdietarako zuzenean sailkatzea. Lasok eta Arangurenek (Urrutik ordezkatzen du), aldiz, ia ezinezkoa dute aurrera egitea.
2024/02/03 - 01:53
Etxeberriak eta Zabaletak 14-22 menderatu dituzte Laso eta Urrutikoetxea, eta bigarren postua sendotu dute
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak zortzi puntu dituzte dagoeneko, Jaka eta Mariezkurrena liderrek baino bat gutxiago; Unai Lasok eta Aitor Arangurenek (Mikel Urrutikoetxeak ordezkatu du) azken tokian jarraitzen dute, hiru puntu dituztela.
2024/02/01 - 20:58
Zabaletak jokatu egingo du ostiralean Zornotzan, eta Altuna III.a baja izango da igandean Donostian
Mariezkurrena II.ak, aldiz, ostiralean erabakiko du igandean Atano III.a pilotalekuan izango den ala ez. Partida horretan, Zabalak ordezkatuko du Altuna.
2024/01/31 - 21:36
Mikel Urrutikoetxea, Lasori laguntzeko, eta frontoian gozatzen jarraitzeko gogoz
Mikel Urrutikoetxeak Aitor Aranguren ordezkatuko du berriro, ostiral honetan, Zornotzan. Unai Lasoren bizkartzain berriak ez du pilotarekiko grina galdu eta enpresako kideei laguntzeko gogoz da.
2024/01/31 - 20:26
Altunak, Mariezkurrenak eta Zabaletak ostegunean erabakiko dute jokatzeko moduan dauden ala ez
Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Jaka-Mariezkurrena eta Altuna-Martija bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago Donostian, eta, Zornotzan, Lasok eta Urrutikoetxeak Peio Etxeberria eta Zabaleta izango dituzte aurkari; pilotak hautatu dituzte, asteazkenean.
2024/01/30 - 17:41
Urrutikoetxeak ordezkatuko du Aranguren, berriro ere, ostiralean, Zornotzan
Aitor Arangurenek oraindik du minduta eskuin eskua, eta Mikel Urrutikoetxeak, larunbatean ere egin zuenez, ordezkatuko du. Binakako Txapelketako hamabigarren jardunaldian, Unai Laso eta Urrutikoetxea Peio Etxeberriarekin eta Jose Javier Zabaletarekin arituko dira nor baino nor gehiago.
2024/01/29 - 21:15
Artola eta Imaz, sekulako joko boladan
Zazpi garaipen dituzte; azkenengo bostak, jarraian lortutakoak, eta sailkapeneko bigarren postuan dira, Etxeberria eta Zabaletarekin berdinduta. Asperentzat asteburu beltza izan da, partida guztiak galdu dituzte eta Altunak eta Zabaletak arazo fisikoak dituzte.
2024/01/27 - 21:59
Laso eta Urrutikoetxea nagusi Bilbon jokatutako partida gorabeheratsuan (20-22)
Altuna eta Martija gainditu dituzte berdintasuna nagusi izan den neurketan.
2024/01/20 - 22:56
Peñak eta Albisuk 22-12 menderatu dituzte Laso eta Aranguren, eta lau puntu dituzte Binakako Txapelketan
Lasok eta Arangurenek azken postuan jarraitzen dute, bi puntu dituztela. Irabazleak, berriz, bosgarren postuan jarri dira, behin-behinean.
2024/01/13 - 21:56
Artolak eta Imazek bosgarren puntua poltsikoratu dute Laso-Aranguren bikoteari 22 eta 14 irabazita
Artola-Imaz bikoteak mendean hartu ditu Laso eta Aranguren, 22-14ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan. Hala, Artolak eta Imazek bosgarren garaipena eskuratu dute; Lasok eta Arangurenek, aldiz, sailkapeneko azken postuan segitzen dute, bi neurketa soilik irabazita.
2024/01/06 - 15:42
Jakak eta Mariezkurrenak lanak izan dituzte Laso eta Aranguren mendean hartzeko (22-19)
Gorriek txapelketako lidergoari eutsi diote Zornotzako pilotalekuan jokatutako 8. jardunaldiko partidan.
2023/12/30 - 22:10
Elordi-Rezusta bikotea, garaile Lasoren eta Aragurenen aurkako lehian (22-19)
Elordik eta Rezustak 22 eta 19 menderatu dituzte Laso eta Aranguren. Horrela, Elordi-Rezusta bikoteak laugarren garaipena pilatu du Binakako Txapelketan. Laso eta Aranguren, aldiz, sailkapeneko azken-aurreko postuan dira, 2 garaipenekin.
2023/12/25 - 21:28
Lasok eta Arangurenek txapelketako bigarren garaipena lortu dute (22-10)
Nafarrak partida bikaina jokatu onena lesiotik sendatu zenetik. Ezkurdiak, aldiz, ez du bere maila eman, eta konfiantza falta erakusti du.
2023/12/23 - 11:01
Altunak eta Martijak euren lehen puntua lortu dute (22-11)
Laso eta Aranguren menderatu dituzte Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 5. jardunaldiko partidan.