Unai Laso
2024/07/06 - 13:26
Lasok eta Imazek mendean hartu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren (22-17) sanferminetako atariko kanporaketan
Unai Lasok eta Ander Imazek osatuko dute Baikoren hirugarren bikotea Binakako San Fermin Torneoan, Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Aranguren 17-22 menderatu baitituzte Iruñean, Labrit pilotalekuan.
2024/07/01 - 17:30
Ostiralean abiatuko da 2024ko sanferminetako binakako txapelketa
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten, eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/30 - 22:11
Jon Ander Peñak finala jokatuko du, Unai Lasori 22 eta 11 gailenduta
Tolosarrak erakustaldia eman du Elgetako pilotalekuan, 5 eta 2 galtzen hasi den arren. Finalean Jokin Altuna izango du aurkari, uztailaren 7an, Nafarroa Arenan.
2024/06/29 - 12:58
Lasok mendean hartu du Jaka (22-12), eta finalaurrekoan izango da
Una Lasok 22-12 irabazi dio Erik Jakari San Ferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren final-lardunetako partidan. Peña II.aren aurka neurtu beharko ditu indarrak finalaurrekoan.
2024/06/22 - 22:23
Lasok aise menderatu du Agirre, eta final-laurdenetan da (22-8)
Unai Lasok 22-8 garaitu du Asier Agirre, uste baino errazago, Haron jokatutako 4 t' erdiko San Fermin Torneoko partidan, eta finalerdietarako txartela lortu du.
2024/06/18 - 17:21
Iaz baino bi bikote gehiago, aurtengo Caixabank Masters txapelketan
Uztailaren 19an hasi eta urriaren 6an amaituko da Caixabank Masters eskuz binakako pilota txapelketa. Nobedadeen artean, iaz baino bi bikote gehigok jokatuko dute.
2024/06/15 - 23:16
Sollube taldeak Bizkaia Torneoko finala jokatuko du
Bizkaia Torneoko lehen finalerdian, Sollube Ganekogortari gailendu zaio, eta abuztuaren 20ko finalerako sailkatu da. Lau t'erdikoan, Peñak mendean hartu du Agirre, eta binakakoan, Lasok eta Mariezkurrenak Artola eta Imaz garaitu dituzte.
2024/06/03 - 23:04
Buruz Buruko finalak utzitako daturik esanguratsuenak
Jokin Altunak Buruz Buruko bere hirugarren txapela irabazi du, Unai Laso finalean 22-5 mendean hartuta. Emaitzaz gain, partidak beste datu esanguratsu batzuk utzi ditu historiarako.
2024/06/03 - 13:26
2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2024/06/02 - 22:34
Nekane Altuna: ''Ikaragarria da egiten ari dena, eta gaur ere disfrutatu dugu pilo bat''
Nekane Altuna izan zen Jokin Altunari pilotan irakatsi zion lehena. Buruz Burukoaren finalaren eta bere nebaren inguruan hitz egin du.
2024/06/02 - 22:33
Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena
2024ko Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena Jokin Altunak egin du dejadaz. Amezketarrak 12-1ekoa jarri du markagailuan tanto horrekin.
2024/06/02 - 22:22
Jokin Altuna, jaun eta jabe Buruz Burukoaren finalean (22-5)
Amezketarrak ez dio aukerarik eman Unai Laso nafarrari, eta bere ibilbideko bederatzigarren txapela jantzi du, Buruz Burukoan hirugarrena.
2024/06/02 - 22:19
Unai Laso: ''Segi egingo dut lan honekin, eta seguru iritsiko naizela beste final batera''
Unai Lasok bigarren postua eskuratu du 2024ko Buruz Buruko Txapelketan Jokin Altunaren aurka. Finalaren inguruko adierazpen hauek egin ditu.
2024/06/02 - 21:45
Buruz Burukoaren finaleko azken tantoa (22-5)
Jokin Altunak bere ibilbideko bederatzigarren txapela irabazi du, Buruz Burukoan hirugarrena, Bilbon jokatutako finalean, Unai Laso 22 eta 5 mendean hartuta. Partidako azken tantoa jaso dugu bideoan.
2024/06/02 - 21:43
Altuna, Laso eta Artola, 2024ko Buruz Buruko Txapelketaren podiumean
Jokin Altunak irabazi du Buruz Buruko Txapelketa, Bizkaia frontoian, Unai Laso mendean hartuta (22-5). Hirugarren postua Iñaki Artolarentzat izan da, finalaurrekoa Altunaren aurka galdu zuen pilotariarentzat. Jose Angel Iribarrek txapeldunaren kamiseta eman dio Altunari.
2024/06/02 - 21:43
Jokin Altuna: ''Hirugarren txapela irabaztea ikaragarria da''
2024ko Buruz Burukoaren txapeldunak hitz bereziak izan ditu familiarentzat eta zaleentzat. Hunkituta agertu da bere ibilbideko bederatzigarren txapela eta Buruz Burukoan hirugarrena irabazita.
2024/06/02 - 21:26
Jokin Altunak Buruz Buruko bere hirugarren txapela jantzi du, Unai Lasori 22-5 irabazita
Amezketarra jaun eta jabe izan da Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean. Lasok txapelketa osoan galdutako lehen partida izan da.
2024/06/02 - 19:52
Unai Lasoren amama bilbotarra, urduri finalaren aurretik
Unai Lasoren amonetako bat Bilboko San Adrian auzoan bizi da, eta bilobak Jokin Altunaren aurka jokatu behar duen finala ikustera joan da. Aitortu duenez, oso urduri jartzen da bilobaren partidetan.
2024/06/02 - 17:54
Altunaren eta Lasoren zaleek argi dute nork irabaziko duen finala
Jokin Altunak eta Unai Lasok hainbat zaleren bultzada izango dute Buruz Burukoaren finalari begira, eta argi dute nork irabaziko duen neurketa.