Unai Laso
2024/11/26 - 16:34
Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
2024/11/26 - 16:19
2025eko Binakako Pilota Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean
Zortzi bikote arituko dira lehian, Elordi eta Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Final handia martxoaren 30ean izango da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2024/11/25 - 22:24
Unai Laso, Lau t'erdiko txapeldunaren biharamun gozoa
Unai Lasok Lau t'erdiko txapelketa irabazi osteko biharamuna nolakoa izan den azaldu dio EITB Mediari. Final oste oso polita bizi izan duela adierazi du, baina nabarmendu nahi izan du momentu txarrak pasa zituela partidan zehar.
2024/11/25 - 15:44
Lasoren emozioa, finala irabazi ostean
Lau t'erdiko txapeldun berria da Unai Laso nafarra, Peio Etxeberriari finalean 22-19 irabazita. Partida gogorra jokatu zuten, eta zeharo hunkitu zuten lagunen eta familiaren hitzek.
2024/11/25 - 12:02
Mariezkurrenaren aholkuak eta animoak Lasori, Lau t'erdiko finaleko une garrantzitsu eta erabakigarrienetan
Unai Laso da 2024ko Lau t'erdiko txapelduna. Lasok 22-19 irabazi dio finala Peio Etxeberriari eta txapela jantzi du. Partida gogorra izan da, momentu askotan Laso atzetik ibili da markagailuan, eta une horietan Jon Mariezkurrena botileroaren aholkuak erabakigarriak izan dira.
2024/11/25 - 11:10
Familiak eta lagunek harrera beroa egin diote Laso txapeldunari
Peio Etxeberriari Lau T'erdiko finala irabazi ostean, etxera iritsitakoan, harrera berezia egin zioten Unai Laso txapeldunari. Familiarekin eta lagunekin ospatu zuen garaipena.
2024/11/24 - 23:26
Giro bikaina izan da Bizkaia frontoian, bi nafarren arteko finalean
Bilboko pilotalekuko harmailak jendez lepo izan dira, eta Nafarroako hainbat eta hainbat zalek ikusi dute bertan Unai Lasoren eta Peio Etxeberriaren arteko final handia.
2024/11/24 - 23:23
Unai Lasok aurrenekoz irabazi du Lau t'erdikoa, finalean Peio Etxeberria mendean hartuta (22-19)
Bizkaia frontoian jokatutako finala bizi-bizia izan da. Peio Etxeberriak aurrea hartu du partidako lehen zatian, baina bigarrenean, Unai Laso indartsuago aritu da.
2024/11/24 - 22:21
Unai Laso, 2024ko Lau t'erdiko txapeldun finalean Peio Etxeberria 22-19 mendean hartuta
Bizkarretako pilotariak, 2022ko Buruz Buruko txapelduna, lehen aldiz jantzi du Lau t'erdikoaren txapela, 27 urte dituela.
2024/11/24 - 22:07
Unai Laso txapeldunak Lau t'erdiko finaleko pilota bat sinatu du, eta Instagramen zozkatuko dugu!
Adi, astelehenean, EITB Kirolakek Instagramen duen kontuari (kirolak_eitb); izan ere, Unai Laso txapeldunak sinatutako Lau t'erdiko finalaren pilota bat zozkatuko dugu bertan. Irakurri bertan utziko ditugun jarraibideak!
2024/11/24 - 21:56
Unai Lasoren pisukideak ezustekoa eman dio txapeldunari ETBren setean
Unai Laso txapeldunak Aitor Alduntzin lagun eta pisukidearen ezusteko bisita izan du ETBko setean elkarrizketa egiten ari zenean.
2024/11/24 - 21:52
Lasoren gurasoak, hunkituta eta semeaz harro
Lasoren ama eta aita pozik eta hunkituta azaldu dira semeak Lau t'erdiko finala irabazi ondoren. Hori lortzeko egin duen lan guztia nabarmendu, eta merezitako txapela dela esan dute.
2024/11/24 - 21:19
P. Etxeberria: ''Unaik merezimendu osoz irabazi dit''
Unai Lasok irabazi du 2024ko Lau t'erdiko txapela. Bizkarretako pilotariak 22-19 menderatu du Peio Etxeberria igandean Bilbon jokatutako finalean.
2024/11/24 - 21:11
Unai Lasoren azken tantoa, ospakizuna eta txapela
Baikoko pilotariak izugarrizko poza agertu du Lau t'erdiko finalean, asko sufrituta, Peio Etxeberria mendean hartuta.
2024/11/24 - 21:05
Laso: ''Partidan zehar, mamuak agertu zaizkit, baina segi egin dut, eta azkenean irabazi''
Unai Lasok 22-19 irabazi dio Peio Etxeberriari Lau t'erdiko finalean, eta bere lehen txapela eskuratu du txapelketan. Hunkituta azaldu da Baikoko pilotaria, eta gaizki hasi arren irabazi arte aurrera jarraitzen jakin duela adierazi du.
2024/11/24 - 11:50
Laso eta Etxeberria, aurrez aurre Lau t'erdiko lehen txapelaren bila
Final bana jokatu dute aurretik txapelketa honetan (Lasok 2021ean eta Etxeberriak iaz), eta borrero bera izan zuten biek: Jokin Altuna (9 urtean lehen aldiz ez da finalean izango).
2024/11/24 - 11:47
Unai Laso eta Peio Etxeberria, nor baino nor gehiago Lau t'erdiko finalean
Nafarren arteko finala izango du 2024ko Lau t'erdiko Txapelketak. Bata zein bestea gailendu, lehen txapela izango da irabazlearentzat.
2024/11/23 - 14:48
Goiuri Zabaleta: ''Laso gertuago daukat Peio baino, eta bere alde egingo dut''
Lau t'erdiko egungo txapeldunordea gustura da igandeko final handian bi nafar izango direlako aurrez aurre: Unai Laso eta Peio Etxeberria. Lasok bezala, Goirurik ere errematea du gustuko, eta Bizkarretakoaren alde egingo du.
2024/11/21 - 15:07
Unai Laso: ''Eskubiz nire burua nabarmentzen saiatzen naiz''
Unai Lasok igandean Peio Etxeberriaren kontra jokatuko duen finalaren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan. Sakean egindako hobekuntza nabarmendu du, besteak beste.
2024/11/20 - 14:33
Laso eta Etxeberria gustura, igandeko finalerako aukeratutako materialarekin
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak igandean jokatuko duten finalerako materiala aukeratu dute. Pozik agertu dira, eta partidari begira nola sentitzen diren kontatu dute.