Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen
Ostiral honetan, azaroak 29, jarriko da martxan 2025eko Binakako Pilota Txapelketa, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek Beasainen jokatuko duten partidarekin, astearte honetan Iruñean egindako aurkezpenean azaldutakoaren arabera. Txapelketako finala martxoaren 30ean jokatuko dute, Nafarroako hiriburuan, Nafarroa Arenan.
Zortzi bikote lehiatuko dira txapelketan, eta hauexek dira: Altuna III-Aranguren, Ezkurdia-Rezusta, Etxeberria-Martija, Elordi-Zabaleta, Laso-Iztueta, Artola-Mariezkurrena II, Jaka-Imaz eta Peña II-Albisu.
Lehen jardunaldiko gainerako partidak larunbat eta igande honetarako aurreikusi dituzte: azaroaren 30ean jokatuko dira Altuna III-Aranguren vs Etxeberria-Martija eta Larrazabal-Mariezkurrena II vs Laso Iztueta neurketak, Eibarren eta Lizarran, hurrenez hurren, eta abenduaren 1ean Basaurin jokatuko da Jaka-Imaz vs Peña II-Albisu norgehiagoka.
Iñaki Artola baja da lehen jardunaldiko lehiarako, min hartuta baitago, eta Iker Larrazabalek ordezkatuko du. Hortaz, Laso-Iztueta bikoteak Larrazabal eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari estreinako jardunaldian.
Berritasun nagusia Martxel Iztueta da, debuta egingo baitu txapelketan. Gainera, Aitor Aranguren Baiko pilota enpresako pilotariak Aspen jokatuko du, utzita, eta Jokin Altunarekin osatuko du bikotea.
14. jardunaldiko ligaxka
Baikok eta Aspek hautatutako bikoteak final laurdenetako ligaxkan lehiatuko dira, asteburu honetatik aurrera. Hamalau jardunaldi izango ditu ligaxka horrek; hau da, bikote guztiek bina aldiz jokatuko du gainerako bikoteen aurka. Lehenengo bi sailkatuek zuzenean lortuko dute finalaurrekoetako ligaxkarako sailkatzea, eta final laurdenetan hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren postuetan bukatzen dutenek, ordea, play-offa jokatuko dute, finalerdietarako beste bi sailkatuak erabakitzeko. Finalaurrekoetako bi onenek jokatuko dute txapelketako final handia.
2024an Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak lortu zuten txapelak janztea.
Play-offak eta finalerdiak
Play-offak otsailaren 20an (3. eta 4. postuan geratu diren pilotarien arteko neurketa), 21ean (5. eta 6. postuan amaitu duten pilotarien arteko lehia) eta 23an (20eko partidako galtzailea eta 21eko irabazlea) jokatuko dituzte; finalerdiak, berriz, honako egun hauetan izango dira: martxoaren 1ean, 2an, 9an eta 16an, Bilbon, Gasteizen, Eibarren eta Donostian, hurrenez hurren, eta martxoaren 8an eta 15ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lasok eta Albisuk finalerdietarako txartela eskuratu dute Larrazabal eta Mariezkurrena menderatuta (22-19)
Lasok eta Albisuk gogotik lan egin behar izan dute Larrazabal eta Mariezkurrena mendean hartzeko 22-19, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Garaipen honi esker, finalerdietara sailkatu dira.
Zabala eta Martija gogor aritu behar izan dira Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (15-22)
Zabalak eta Martijak 15-22 menderatu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. 14-14 berdindu ostean, hortik aurrera partida urdinena izan da.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Lasok eta Albisuk erakustaldia eman dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (5-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk zortzigarren garaipena eskuratu dute Martxel Iztuetaren eta Erik Jakaren aurka Ogetan. Urdinek hasieratik partidaren gidaritza izan dute, eta 5-10ekoaren ostean, ez diete aurkariei inolako aukerarik eman partida amaitu arte.
Etxeberriak eta Rezustak asko kostatako garaipena lortu dute Zabalaren eta Martijaren aurrean (22-21)
Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak 22-21 irabazi diete Javi Zabalari eta Julen Martijari, Adarragan. Partida oso gogorra eta estua izan da. Gorriak 12-18 galtzen joan dira, baina, azkenean, markagailua irauli eta bigarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan.
Tanto ikusgarria egin behar izan dute Elordik eta Zabaletak garaipena lortzeko (21-22)
Elordik eta Zabaletak izugarrizko garaipena lortu dute Binakako Txapelketan Altuna eta Ezkurdia 21-22 garaituta. Buelta eman diote 18-13ko kontrako markagailuari, eta partida erabaki duen azken tantoa ikusgarria izan da!
Peñak Artola ordezkatuko du larunbatean, alegiarrak ezker eskua minduta baitu
Alegiako aurrelariak ezker eskuan minarekin bukatu zuen joan den larunbatean Donostian jokatutako partida. Agirrek Peñaren lekua hartuko du Serie B txapelketan.
Sei jardunaldiren faltan, sei bikote lau punturekin berdinduta daude
Binakako txapelketaren lehen fasearen erdia pasa ondoren, sailkapena pil-pilean dago. Altuna-Ezkurdia, Larrazabal-Mariezkurrena. Zabala-Martija, Elordi-Zabaleta, Jaka-Iztueta eta Artola-Imaz lau garaipenekin berdinduta daude.
Altuna eta Ezkurdia laugarren garaipena duten seikotean sartu dira, Peio Etxeberriari eta Rezustari 22-15 irabazita
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak 22 eta 15 irabazi diete Peio Etxeberriari eta Beñat Rezustari binakako txapelketaren zortzigarren jardunaldia itxi duen partidan. Gorriak laugarren garaipena duten seikotean sartu dira. Urdinak, berriz, larri daude salkapenean.
Jakak eta Iztuetak Larrazabal eta Mariezkurrena mendean hartu dituzte Tolosan (22-17), eta laugarren puntua eskuratu dute
Irabazleek 10 eta 15eko markagailua irauli zuten partida zoro batean, 11 eta 0eko partzial bati esker. Neurketaren bigarren zatia zirraragarria izan zen. Atzelarien arteko borroka itzela izan zen, eta Jakak bere erremateetan gehiago asmatu zuen.