Unai Laso
2025/02/06 - 18:57
Unai Lasok ohorezko sakea egingo du larunbat honetako Athletic-Girona partidan
Bizkarreta-Gerendiaingoak, 2024ko Lau t'erdiko txapelduna bera, ohorezko sakea egingo du Athleticek eta Gironak larunbatean San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako partidan.
2025/02/03 - 14:48
Urrutikoetxeak Laso ordezkatuko du Binakako Txapelketako 13. jardunaldian
Unai Lasok minduta du ezker eskua eta ez du jokatuko otsailaren 9ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez Mikel Urrutikoetxea ariko da Iztuetarekin batera Ezkurdia-Rezusta bikotearen aurka, Eibarren.
2025/02/03 - 13:50
12. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Jon Ander Peña, Unai Laso eta Jokin Altuna izan dira Binakako Pilota Txapelketako 12. jardunaldiko hiru tanto onenen protagonistak.
2025/02/01 - 21:53
Laso eta Iztueta finalerdietatik oso gertu daude Elordi eta Zabaleta 11-22 garaitu ostean
Zabaletak partida eskasa jokatu du, hainbat pilota galduta, eta horrek erraztasunak eman dizkio Baikoko bikoteari Binakako Txapelketako bederatzigarren garaipena lortuta hanka bat finalerdietan sartzeko.
2025/01/29 - 15:05
Unai Laso: ''Lan ona egin dut azken urteotan eta merezitako kontratua da''
Unai Lasok kontratua berritu du Baiko enpresarekin, 2030era arte, aste honetan jakinarazi duenez. Erabakiarekin nola sentitzen den kontatu du pilotariak.
2025/01/27 - 19:06
Laso: ''Sei urteko kontratua sinatu dut, eskertuta nago eta orain arte moduan jarraitu behar dut lanean''
Unai Lasok kontratua berritu du Baiko Pilotarekin, 2030era arte. Nafarroako pilotariak adierazpen hauek egin ditu, kontratua sinatutakoan.
2025/01/27 - 15:11
Unai Lasok Baikorekin berritu du 2030era arte
Nafarroako pilotariak hiru urtez luzatu du Baiko Pilota enpresarekin duen lotura.
2025/01/26 - 22:03
Laugarren garaipena, Altuna eta Arangurenentzat (22-17)
Laso eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Garaipen horri esker, Jaka eta Imaz harrapatu dituzte sailkapenean.
2025/01/20 - 14:58
Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko tanto onenak
Eskuz Binakako Pilota Txapelketako 10. jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta neurketek utzitako tanto onenak bildu ditugu bideo honetan.
2025/01/19 - 21:54
Peña eta Albisu play-offeko postuetan sartu dira Laso eta Iztueta liderrak garaituta (15-22)
Peña II.ak eta Albisuk 15-22 menderatu dituzte Laso eta Iztueta Binakako Txapelketako liderrak. Hirugarren garaipenarekin, postu bat egin dute gora, eta play-offa jokatzeko postuetan kokatu dira.
2025/01/13 - 15:38
Laso eta Iztueta lidertzan dira, bakar-bakarrik
Binakakoaren 9. jardunaldiak gauzak estutu egin ditu sailkapena goiko zein beheko aldetik. Behetik, Zabalak eta Bikuñak Altuna eta Aranguren ordezkatu zituzten, baina ezin izan zuten garaipenik lortu. Etxeberriak eta Martijak, aldiz, euren lehen puntua lortu zuten.
2025/01/11 - 22:19
Laso eta Iztueta denen gainetik dira, Jaka eta Imaz menderatu ostean (17-22)
Unai Lasok eta Martxel Iztuetak 17-22 irabazi diete Erik Jakari eta Ander Imazi gaur arratsaldean, Labriten, eta lider bukatuko dute Binakako Txapelketako ligaxkako 9. jardunaldia.
2025/01/06 - 21:30
Sailkapeneko lehen postura itzuli dira Laso eta Iztueta, Senar eta Mariezkurrena 22-16 menderatuta
Partida borrokatua baina distirarik gabea jokatu dute astelehen arratsaldean Laso-Iztueta Senar-Mariezkurrena bikoteek, Eibarko Astelena frontoian. Azkenean, gorriak izan dira nagusi, 22-16, eta lehen tokian dira berriz ere Laso eta Iztueta, Ezkurdia eta Rezustaren aurretik.
2024/12/29 - 22:29
Lasok eta Iztuetak bosgarren puntua lortu dute Binakakoan, Altuna eta Aranguren mendean hartuta (22-13)
Gasteizen jokatutako neurketa gogorra izan da, eta, azkenean, Unai Lasok eta Martxel Iztuetak garaipena eskuratu dute. Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek bi norgehiagoka irabazita jarraitzen dute sailkapenean.
2024/12/26 - 22:58
Laso-Iztueta bikoteak sendo jarraitzen du; Etxeberria-Martija bikoteak, irabazi ezinik (22-18)
Unai Laso eta Martxel Iztuetak 22-18 menderatu dituzte Peio Etxeberria eta Julen Martija Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Hala, laugarren puntua lortu dute, besteek partida guztiak galdu dituzten bitartean.
2024/12/14 - 10:52
Lasok eta Iztuetak, hirutik hiru (22-5)
Gipuzkoarrak eta nafarrak Larrazabal (Peña II.aren ordezkoa) eta Albisu menderatu dituzte Zornotzan jokatutako hirugarren jardunaldiko partidan.
2024/12/13 - 10:56
Pala, Afizionatuen Mailako pilota eta Binakako Txapelketa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en
Ostiral honetan hiru kirol emanaldi ikusi ahalko dituzu EITB Median: 18:30ean palako Binakako Txapelketako finalerdiak, 19:00etan Afizionatuen mailako Euskal Herriko Elite Txapelketako finalak, eta 22:10ean pilotako Binakako Txapelketako partida.
2024/12/10 - 13:19
Artola prest da Binakakoaren 3. jardunaldiko partida jokatzeko, eta Larrazabalek Peña II ordezkatuko du
Iñaki Artolak debuta egingo du 2024-2025 Binakako Txapelketan, abenduaren 13an. Alegiakoa min hartuta egon da lehen bi jardunaldietan. Artolak bikotea osatuko du Mariezkurrena II.arekin eta Jaka-Imaz bikotea izango dute aurkari. Bestalde, Peña II baja da, eta Larrazabalek jokatuko du haren ordez.
2024/12/02 - 15:52
Amestutako estreinaldia izan du Iztueta tolosarrak
Martxel Iztueta pilotari tolosar gazteak hasiera bikaina eman dio Binakako Txapelketari, Lasorekin batera, Larrazabal eta Mariezkurrena II.aren kontra.
2024/11/30 - 22:27
Lasok eta Iztuetak aise menderatu dituzte Larrazabal eta Mariezkurrena II.a (22-9)
Unai Lasok eta Martxel Iztuetak 22-9 irabazi diete Iker Larrazabali eta Jon Mariezkurrenari Binakako Txapeleketako lehen jardunaldian, Lizarran.