Unai Laso
2025/11/24 - 19:58
Laso eta Albisu Artolaren eta Imazen aurkako neurketaren bigarren erdian nagusi izan dira (22-14)
Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidaren lehen erdia oso parekatua izan da, baina bigarrenean Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk Iñaki Artola eta Ander Imaz aise menderatu dituzte.
2025/11/18 - 16:07
Ezkurdiak eta Altuna III.ak batera jokatuko dute Binakako Txapelketa
Ezkurdia eta Altuna III.ak batera jokatuko dute Binakakoan, Ezkurdia, gainera, atzelari izango da. P. Etxeberria-Rezusta; Zabala-Martija; Elordi-Zabaleta; Jaka-Iztueta; Larrazabal-Mariezkurrena II.a; Artola-Imaz eta Laso-Albisu izango dira gainontzeko bikoteak.
2025/11/18 - 14:13
Ezkurdia atzelari bezala arituko da, Altunarekin, ostiralean hasiko den Binakako Txapelketan
Arbizuarrak txapela jantzi zuen aurreko ekitaldian, eta atzelari ibiliko da orain. Hauek dira bikoteak: Baikon, Larrazabal-Mariezkurrena II.a, Laso-Albisu, Artola-Imaz eta Jaka-Izueta; eta Aspen, Elordi-Zabaleta, Zabala-Martija, P. Etxeberria-Rezusta eta Altuna III.a-Ezkurdia.
2025/11/13 - 15:30
Unai Laso: ''Finala polita izango dela uste dut, partida irekia ikusten dut''
Unai Laso pilotaria asteburuan bueltatuko da kantxara, bost hilabetez jokatu ezinda egon ostean, belauneko lesio baten ondorioz. Igandeko finala nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
2025/11/11 - 18:46
Laso, Artola, Larrazabal, Jaka, Altuna III.a, Elordi, Etxeberria eta Zabala, Binakakoaren aurrelariak
Baikok eta Aspek azaroaren 21ean hasiko den Binakako Txapelketarako aukeratu dituzten aurrelariak iragarri dituzte, astearte honetan. Baikon, Peña II.a laukotetik kanpo geratu da.
2025/11/04 - 16:32
Unai Laso asteburuan berragertuko da, Irunen
Ekainean, eskuin belaunean ebakuntza egin zioten Unai Lasori, eta orduz gero, osatze-lanetan jardun du pilotari nafarrak. Asteburuan izango da bueltan kantxan.
2025/09/24 - 21:33
Unai Lasok ez du 2025eko Lau t'erdiko Txapelketan jokatuko
Bizkarretako aurrelaria eskuin belaunean egin zioten ebakuntzaren ostean osatzen dabil orandik, eta bilakaera "ona" ari da izaten, baina, Baikok iragarri duenez, "belauna ez du, oraindik, lehiaketzeko moduan".
2025/09/14 - 21:49
2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2025/06/13 - 17:32
Lasori ebakuntza egin diote belaunean
Aurrelariak mina zuen eskuin belaunean, eta ostiral honetan egin diote ebakuntza, Gasteizen.
2025/05/30 - 16:13
Unai Lasori ebakuntza egingo diote ezker belaunean
Bizkarretako pilotariak ezker belaunean tendinopatia errotulianoa daukala jakinarazi du Baikok.
2025/05/25 - 23:31
2025eko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2025eko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da, eta ekainaren 1ean bukatuko da. Finala Bizkaia frontoiak hartuko du.
2025/05/20 - 00:21
Lasok ez du jokatuko Buruz Buruko Txapelketako 3. eta 4. posturako partida
Unai Lasok eskuin belaunezurreko tendinopatia du, eta ezingo du jokatu Larrazabalen aurkako Buruz Buruko 3. eta 4. posturako lehia. Peio Etxeberriak ordezkatuko du Laso maiatzaren 25eko neurketan.
2025/05/19 - 21:56
Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako hiru tantorik onenak
Jokin Altunak egin ditu tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan, asteburuan.
2025/05/17 - 23:07
Jokin Altuna izango da buruz buruko finalean, Unai Laso modu ikusgarrian menderatu eta gero (22-9)
Altuna III.ak 22 eta 9 irabazi dio Unai Lasori Atano III.a pilotalekuan jokatu den lehen finalerdian. Amezketarrak 15 eta 0eko partziala eginda bideratu du garaipena; Laso, berriz, txapeldunaren nagusitasunari nola aurre egin asmatu ezinda ibili da.
2025/05/17 - 22:42
Altunak kantxatik atera du Unai Laso, Buruz Buruko bere seigarren finalera sailkatzeko (22-9)
Amezketarrak 15 eta 0eko partziala eginda bideratu du garaipena; Laso, berriz, txapeldunaren nagusitasunari nola aurre egin asmatu ezinda ibili da.
2025/05/13 - 15:06
Materiala aukeratuta, Lasok eta Altunak gogotsu espero dute larunbateko finalaurrekoa
Unai Lasok eta Jokin Altunak Eskuz Banakako Pilota Txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute larunbat honetan, Donostian, Atano III.a frontoian. Gaur hautatu dute materiala.
2025/05/05 - 16:43
Lasok ez du larunbateko partida jokatuko Elordiren aurka, belaunean min hartuta dabilelako
Baikok ohar batean azaldu duenez, tendinopatia du eskuin belauneko errotulan, eta atseden hartu beharko du pilotari nafarrak, Elordiren aurkako Buruz Buruko final-laurdenetako neurketa bertan behera utzita.
2025/04/28 - 19:27
Elordik egin du asteburuko tanto onena
Amaitu egin da Buruz Buruko Txapelketako fial-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia. Elordi vs Etxeberria (21-22) eta Artola vs Laso (13-22) partidek itxi dute 2. jardunaldia. Hemen bildu ditugu neurketa horietako 3 tanto onenak.
2025/04/26 - 22:54
Laso Artola baino gehiago izan da, eta eskura dauka finalerdietarako txartela (13-22)
Unai Lasok 13-22 irabazi dio Iñaki Artolari Labriten, eta bigarren puntua bereganatu du jarraian buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan.
2025/04/22 - 15:16
Artola eta Laso prest daude Labriteko partida garrantzitsuari aurre egiteko
Iñaki Artola eta Unai Laso nor baino nor gehiago ariko dira apirilaren 26an, Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Materiala hautatu dute, Iruñeko pilotalekuan. Irabazleak finalerdietan egoteko aurrerapauso handia emango du.