Lasok ez du larunbateko partida jokatuko Elordiren aurka, belaunean min hartuta dabilelako
Unai Lasok bertan behera utzi du larunbat honetan, Iruñean, Aitor Elordiren aurka jokatzekoa zuen Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako partida, eskuin belaunean min hartuta dabilelako. Orain dela bi egun egindako lan-saioan, mugimendu bat zakar eginda hartu zuen min. Errotulan tendinopatia diagnostikatu diotenez, ezin du kirolik egin, eta fisioterapia tratamendua hasiko du.
Horrenbestez, aurrelari nafarrak 22-0 galduko du neurketa, final-laurdenetako ligaxkako azken neurketan.
Larunbateko jaialdia Elordi-Zabaleta eta Peña II-Mariezkurrena II bikoteen arteko lehiarekin abiatuko da; jarraian, Agirrek eta Salaberriak Buruz Buruko Serie B Txapelketako partida jokatuko dute.
Aldaketa hori dela eta, jaialdirako sarrerak aldez aurretik erosita dituztenek dirua itzul diezaieten eska dezakete sarrerak@entradasfronton.com helbidean.