Unai Laso
2024/05/18 - 22:29
Unai Lasok Buruz Buruko finala jokatuko du bigarrenez, Javi Zabala mendean hartuta (22-12)
2022ko txapeldunak aurreikuspenak bere ditu eta errioxarrari aise gailendu zaio Labrit pilotalekuan jokatutako partidan.
2024/05/18 - 22:29
Unai Lasok Buruz Buruko txapelketako finala jokatuko du
Nafarra 22 eta 12 gailendu zaio Javi Zabala errioxarrari Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako lehen finalerdian.
2024/05/15 - 19:53
Bizkaia Torneoa aurkeztuta, bost seteko partiden nobedadearekin
2024. urteko Bizkaia Torneoa aurkeztu da, formatu aldaketarekin. Partidak ez dira 22 puntura jokatuko, 5 setera baizik. Bakoitza 6 tantotara lehiatuko da, eta berdinketaren kasuan, bosgarren seta, 3 tantora izango da. 24 pilotarik parte hartuko dute taldetan banatuta, 6 multzo desberdinetan.
2024/05/14 - 20:45
Laso eta Zabalak materiala aukeratu dute finalerdietako neurketarako
Lasok eta Zabalak material hautaketa egin dute Labriten larunbatean jokatuko den Buru buruko finalaurrekoetako partidarako.
2024/05/08 - 19:33
Javi Zabala: ''Nire helburu nagusia txapela irabaztea da''
Javi Zabalak Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatuko du, Ezkurdiak Elordiri irabazi ondoren. Errioxarrak Unai Lasoren aurka neurtuko ditu indarrak maiatzaren 18an Labrit pilotalekuan. Eskuin eskua egoera onenean ez izan arren, Aspeko pilotaria itxaropentsu agertu da partidari begira.
2024/05/07 - 23:21
Zabaletak eta Lasok materiala hautatu dute larunbateko final laurdenetako azken jardunaldirako
Zabaletak eta Lasok ez dute ezer jokatzen partida honetan, alde batetik, Laso final erdietan sailkatuta zegoen jadanik eta Zabaleta txapelketatik kanpo gelditu zen. Hala ere, biek % 100 emango dute larunbatean Labriten.
2024/04/29 - 19:11
Altuna eta Laso, asteburuko protagonistak
Amezketakoa bete-betean sartu da txapelketan, Jose Javier Zabaletari errepasoa emanda (6-22). Darioren aurka jokatuko du ligaxkako azken jardunaldian. Unai Laso, aldiz, finalerdietan da jada, Altunaren garaipenari esker.
2024/04/27 - 22:23
Unai Lasok bigarren puntua lortu du, Dariori 11 eta 22 irabazita
Nafarrak sakean oinarritu du garaipena. Errioxarrak lehen zatian ondo eutsi dio Lasori, baina 9-9 berdindu ostean, nafarra jaun eta jabe izan da.
2024/04/23 - 18:02
Dariok eta Lasok larunbatean jokatuko duten partidarako materiala hautatu dute
Labriten arituko dira nor baino nor gehiago. Puntu bana dute, aurreneko jardunaldian garaipena lortu baitzuten, eta, hortaz, larunbatean garaile irtengo denak aukera handia izango du finalerdietarako sailkatzeko.
2024/04/22 - 16:35
Unai Lasok bueltan dela erakutsi du, Altuna III.aren aurkako erakustaldian
Aldakan izandako ebakuntzaren osteko urte gogorraren ostean, Unai Lasok maila bikaina erakutsi zuen igandean, Altuna III.a zazpi tantutan utzi eta gero.
2024/04/21 - 21:16
Lasok Altuna jipoitu du lehen jardunaldia itxi duen partidan (7-22)
Nafarrak erakustaldia eman du Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Laso Altuna baino askoz gehiago izan da jokoaren arlo guztietan, eta lehen puntua eskuratu du.
2024/04/18 - 19:15
Pilotariek jantziko dituzten kamiseta berriak aurkeztu dituzte
ZUK enpresak jantziko ditu hemendik aurrera Aspeko, zein Baikoko pilotariak. Ibarran egin den aurkezpen ekitaldian Altuna, Laso, Zabaleta eta Jaka izan dira, besteak beste. Bi enpresen webgunetan eskuragarri daude kamiseta berriak.
2024/04/16 - 20:49
Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako
Altunak eta Lasok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako lehen partida igandean, eta, Elordi eta Artola Azkoitian neurtuko dira ostiralean, ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokan.
2024/04/08 - 16:53
Zabaleta eta zazpi aurrelari, Buruz Burukoaren final-laurdenetan
Nafarrarekin batera, Altuna III.a, Elordi, Ezkurdia, Artola, Peña II.a, Zabala eta Dario lehiatuko dira, ostiralean Gasteizen hasiko den final-laurdenetako ligaxkan.
2024/04/03 - 16:24
2024ko Buruz Burukoa ostiral honetan abiatuko da, Urrutikoetxea-Zabala partidarekin
Aspek Peio Etxeberria, Binakako txapelduna eta Lau t'erdiko txapeldunordea, txapelketatik kanpo uztea erabaki du; Jose Javier Zabaletak, berriz, parte hartuko du Buruz Burukoan.
2024/02/18 - 21:31
Elordi eta Rezusta play-offetara sailkatu dira, gorriak ikusita (22-19)
Lasori eta Arangureni gailendu zaizkie Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 14. jardunaldiko partidan.
2024/02/15 - 21:31
Play-offetarako azken txartela jokoan, Laso-Aranguren eta Elordi-Rezusta artean
Donostiako Atano III pilotalekuan igandean indarrak neurtuko dituzte Aspeko bikoteak eta Baikokoak. Goizen materiala aukeratu dute eta Elordik "arerioen pilotak motelegiak direla" adierazi du.
2024/02/11 - 21:34
Lasok eta Arangurenek bizirik jarraitzen dute; Ezkurdia eta Tolosa, aldiz, kanpoan geratu dira (10-22)
Lau pilotariek partida gogorra baina distirarik gabekoa jokatu dute Tafallako pilotalekuan. Baikoko bikoteak astelehenean Elordi-Rezusta bikoteak egiten duenaren zain egon beharko du; Aspekoak, aldiz, agur esan dio txapelketari.
2024/02/07 - 21:35
Play-offetarako txartela jokoan Laso-Aranguren eta Ezkurdia-Tolosaren artean
Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Aranguren aurrez aurre arituko dira igandean Tafallako pilotalekuan. Bi jardunaldi baino ez dira geratzen eta Aspekoek play-offetara sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.
2024/02/05 - 23:14
Gauza asko erabakitzeke, azken bi jardunaldiei begira
Artolak eta Imazek boadan jarraitzen dute, seigarren garaipena jarraian erdietsi dute asteburuan. Playoffak ez dira azken ardunaldira arte erabakiko.