UEFA Europa Liga
2024/11/07 - 09:31
Athleticek galdu gabe jarraitu nahi du Europa Ligan eta Reala bigarren garaipenaren bila doa
Zuri-gorriek Ludogorets izango dute aurkari Bulgarian, txapelketako 4. jardunaldiko partidan; neurketa 18:45ean jokatuko da. Horrez gain, txuri-urdinek Viktoria Plzenen kontra jokatuko dute, Txekiako Errepublikan, 21:00etan.
2024/11/06 - 20:51
Imanol Alguacil: ''Aurrean daukagun arerioa ez da samurra eta izugarrizko partida egin beharko dugu''
Realaren entrenatzaileak Viktoria Pilsenen aurkako Europa Ligako partidari buruz hitz egin du. Txapelketako 4. jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da bihar, azaroak 7, Doosan Arenan, Bulgarian.
2024/11/06 - 18:59
Julen Agirrezabala: ''Hiru puntuak eskuratzeak taldeari konfiantza handia emango lioke''
Athleticen atezainak Ludogoretsen aurkako Europa Ligako partidaren gainean hitz egin du. Txapelketako 4. jardunaldiko neurketa izango da Bulgarian azaroaren 7an jokatuko dena. Zuri-gorriek hirugarren garaipena bereganatu nahi dute Europa Ligan.
2024/11/04 - 14:46
Sancetek bihurritua dauka ezker orkatilako barrualdeko alboko lotailuan
Oihan Sancet Athleticeko jokalariak min hartu zuen Betisen aurkako Ligako partidan, azaroearen 3an. Klubak ez du zehaztu Nafarroakoak jokatu ezinda emango duen epea, baina ez da prest egongo Ludogoretsen kontrako Europa Ligako neurketarako.
2024/10/29 - 20:29
Realak ez die sarrerarik salduko Ajaxeko zaleei, eta Ajaxek UEFAra jo du
Anderlechteko ultrekin gertaturikoa kontuan izanik, Gipuzkoako klubaren erabakiaren helburua da Reale Arenan inolako istilurik ez gertatzea. Europa Ligako Reala-Ajax partida azaroaren 28an jokatuko dute, Donostian.
2024/10/25 - 02:43
Julen Agirrezabala: ''Nire geldiketekin taldeari lagundu ahal izan diot''
Errenteriar atezainak partida bikaina egin du, Europa Ligan, San Mamesen, Slavia Pragaren aurkako neurketan. Agirrezabala giltzarria izan da talde zuri-gorriak hiru puntuak eskuratzeko.
2024/10/25 - 01:17
Nico Williamsen golak eta Agirrezabalaren geldiketek hiru puntuak eman dizkiote Athletici, Slaviaren aurka
Ernesto Valverderen taldeak 33. minutuan egin du 1-0ekoa, Nico Williamsen bidez, eta gogotik lan egin behar izan du garaipena eskuratzeko; hori lortuta, zuri-gorriek 7 puntu dituzte Europa Ligan, liga faseko hiru jardunaldi jokatuta.
2024/10/25 - 00:17
Jon Pacheco: ''Hiru puntu horiek behar genituen, eta helburua lortu dugu''
Jon Pacheco Realeko jokalariak bere taldeko lehen gola sartu du Makabiren aurkako neurketan, Europa Ligako ligaxkako 3. jardunaldian. Erdiko atzelari nafarrak buruz egin du gola, korner baten ostean.
2024/10/24 - 23:01
Realak Makabi Tel Aviv menderatu du, 1-2, eta gora egin du sailkapenean, Europa Ligan
Jon Pachecok, 19. minutuan, eta Sergio Gomezek, 64.ean, Realaren bi golak sartu dituzte; Makabik 82.ean sartu du 1-2koa. Gipuzkoako taldeak merezita irabazi du, aurkariak baino hobeto jokatu baitu, eta partida kontrolpean izan duelako.
2024/10/24 - 10:23
Realak lehen garaipena bereganatu nahi du Europa Ligan, eta Athletic bigarrena jarraian lortzen saiatuko da
Talde zuri-urdinak Maccabi Tel Aviv izango du aurkari liga faseko hirugarren jardunaldian. Partida Belgraden jokatuko da, 18:45ean. Bestalde, zuri-gorriek Slavia Praga hartuko dute San Mamesen, 21:00etan.
2024/10/23 - 23:18
Imanol Alguacil: ''Ez da erraza izango, jokalari onak, trebeak eta ausartak dituzte''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, Makabi Tel Aviven aurkako neurketaren atarian, Europan irabazteak zer ekarriko duen badakiela esan du, eta taldeak irabazteko ahal bezain beste egingo duela adierazi du.
2024/10/23 - 21:11
Galarreta: ''Bihar hiru puntuak lortzen saiatuko gara''
Iñigo Ruiz de Galarretak asteazken honetan jakinarazi duenez, Athletic Clubek San Mamesen jokatuko duen Slavia Praga taldearen aurkako partidaren helburua jokoan dauden hiru puntuak lortzea da. Europan berriz jokatzeko aukera "ametsa" dela adierazi du.
2024/10/23 - 20:21
Realak eta Athleticek Europa Ligan jokatutako partidetako laburpenak eitb.eus-en izango dira ikusgai
eitb.eus-eko erabiltzaileek aukera izango dute 2024-25 denboraldiko Europa Ligan Realak eta Athleticek jokatuko dituzten partiden laburpenez gozatzeko, txapelketako liga faseko hirugarren jardunalditik aurrera, ostegun honetan hasita, alegia (urriak 24).
2024/10/23 - 17:45
Aperribay: ''Imanolek Realean jarraitu nahi duela esan digu, eta badaki guk ere berak segitzea nahi dugula''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak EITB Mediari esan dionez, Imanol Alguacil entrenatzaileak talde txuri-urdina zuzentzen jarraitu nahi du, eta klubaren helburua da orioko teknikariak karguan segitzea da. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/10/16 - 23:57
Athleticek Erromako istiluen gaineko txostena jaso du; klubeko bi bazkide identifikatu dituzte
Guztira, "agintari eskudunek" egindako txostenean, hamabost lagun daude identifikatuta: Herri Norte Taldeko hamar kide, eta Girondins Bordeleren Ultramarineko bost kide. Athleticek "euren jardunaren ondorio ekonomikoak erreklamatuko dizkie" egileei.
2024/10/16 - 20:30
UEFAk Athletic zigortu du isun ekonomikoarekin eta kanpoko partidetarako sarrerak saltzeko debekuarekin
Klubak 30.000 euroko isuna ordaindu beharko du Europa Ligako Erromaren aurkako partidako istiluengatik. Momentuz, ez da indarrean sartuko etxetik kanpoko neurketetarako sarrerak saltzeko debekua. Beste norgehiagokaren baten istiluak baleude, debekua gauzatu egingo da.
2024/10/11 - 15:28
Anderlechtek datozen hiru partidetan bere zaleei ezingo die sarrerarik saldu, Anoetan izandako istiluengatik
Belgikako taldeak, bestalde, 30 eguneko epea du Realarekin harremanetan jartzeko bere jarraitzaileek Reale Arenan eragindako kalteak konpontzeko.
2024/10/10 - 16:48
Igor Zubeldia: ''Badakigu zer den Errege Kopa bat irabaztea, eta bigarrena ere nahi dugu''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du ostegun honetan, Zubietan. Besteak beste, Errege Koparen inguruan mintzatu da. Jove Espanyol San Vicente Alicanteko taldea izango du aurkari lehen kanporaketan.
2024/10/10 - 16:35
Dani Garcia: ''Ez nuke nahi Athletic aurkari izan, baina finala San Mamesen jokatzea itzela litzateke''
Dani Garcia Olympiacoseko jokalariak eta Eibarko zein Athleticeko futbolari ohiak elkarrizketa egin du EITB Median. Grezian daramatzan lehen hilabeteei buruz hitz egin du. Horrez gain, Athleticez ere mintzatu da, eta San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finalari ere erreferentzia egin dio.
2024/10/09 - 17:00
Pablo Marin: ''Dena eman didan taldearekin gola sartzea izugarria da''
Pablo Marin Realeko jokalariak Anderlechten kontra sartutako golaz hitz egin du prentsaurrekoan. Horrez gain, nola sentitzen den kontatu du, taldea nola ikusten duen aztertzeaz gain.