UEFA Europa Liga
2025/03/11 - 13:34
Markel Bergara: ''Realak aukerak ditu Manchester Uniteden aurka aurrera egiteko''
Markel Bergara Realeko jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Manchester Uniteden aurka Europa Ligan jokatuko duen final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz. Reala Ligan eta Kopan egiten ari den ibilbidea ere izan ditu mintzagai.
2025/03/07 - 20:27
Vivianek giharretako lesioa du, eta baja ia segurua da Erromaren aurkako itzuliko partidarako
Horrenbestez, Ernesto Valverde entrenatzaileak partidaren amaieran giharretako arazoaz esandakoa baieztatu da, oso zaila ikusten baitzuen erdiko atzelaria itzuliko partidarako prest egotea.
2025/03/07 - 00:57
Unai Gomez: ''Krudela da horrela galtzea''
Unai Gomez Athleticeko jokalariak Erromaren aurka Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan azken segundoan jasotako porrotaz (2-1) hitz egin du.
2025/03/07 - 00:01
Athleticek Erromaren aurka galdu du, eta buelta eman beharko dio kanporaketari San Mamesen (2-1)
Iñaki Williamsek aurretik jarri ditu bisitariak, baina Angeliñok eta Shomurodovek emaitza irauli dute, eta, ondorioz, zuri-gorriek kanporaketari buelta eman beharko diote San Mamesen.
2025/03/07 - 00:00
Aritz Elustondo: ''Badakigu bizirik gaudela, saiatuko gara aurrera egiten''
Realak 1-1 amaitu du Manchester Uniteden aurka Europa Ligako final zortzirenetako joaneko partida, Reale Arenan. Norgehiagoka amaitu ondoren, Aritz Elustondok nabarmendu du talde txuri-urdinak bizirik jarraitzen duela kanporaketan.
2025/03/06 - 21:59
Realak eta Manchester Unitedek 1-1 berdindu dute, eta kanporaketa Old Trafforden erabakiko da
Joshua Zirkzeek 57. minutuan jarri du aurretik Manchester United, baina 70. minutuan sartu du Mikel Oyarzabalek 1-1ekoa, penaltiz. Final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partidak aurrera egin ahala, Reala gero eta hobeto aritu da, eta Manchesterren saiatuko da sailkapena lortzen.
2025/03/06 - 16:55
Giro polita eta lasaia, Donostian, Realaren eta Manchester Uniteden arteko partidaren atarikoan
Neurketa 18:45ean hasiko da, Reale Arenan. Realak eta Manchester Unitedek Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketako joaneko norgehiagoka izango dute jokoan.
2025/03/06 - 15:34
Athleticzaleak, Erromaz eta futbolaz gozatzeko prest
Erromara bidaia egin dute Athleticen zaleak ilusionatuta eta pozarren agertu dira Italiako hiriburuko kaleetan. Garaipena espero dute gehienek; berdinketarekin ere konforme daude batzuk.
2025/03/06 - 11:28
Bayern Munichen aurrerapauso garrantzitsua Txapeldunen Ligako final-laurdenetara, Leverkuseni 3-0 irabazita
Alemaniako taldeak Xabi Alonsoren Leverkusen 3-0 hartu zuen mendean etxean. Inter Milanek Feyenoord menderatu zuen 0-2, Bartzelonak gauza bera egin zuen Benficarekin, eta Liverpool PSGri gailendu zitzaion, Parisen.
2025/03/06 - 09:36
Athletic eta Reala, Europa Ligako final-zortzirenei ekiteko prest
Zuri-gorriek Erromari egingo diote bisita, Italiako hiriburuko Estadio Olinpikoan; txuri-urdinek, berriz, Manchester Uniteden bisita jasoko dute, Reale Arenan.
2025/03/05 - 21:37
Alex Berenguer: ''Erromak, jokalariak banan-banan aztertuta, talde bikaina du''
Athleticek, ostegunean, Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan, Erroma izango du aurkari, Italiako hiriburuan. Aurreko egunean, Alex Berenguerrek nabarmendu du Bilboko taldearen aurkaria oso indartsua dela; Athleticek, hori bai, "anbizioz" jokatuko du.
2025/03/05 - 19:43
Igor Zubeldia: ''Saiatu behar gara gure jokoa egiten, ahalik eta ondoen egoten''
Realak, ostegunean, Europa Ligako final zortzirenetan, joaneko partidan, Manchester United hartuko du, Reale Arenan. Igor Zubeldiaren iritziz, talde txuri-urdinak bere lanean egon behar du zentratuta: "Lehiatzeko gai garela uste dut", adierazi du.
2025/02/21 - 18:30
Luka Sucicek bihurritua du eskuin belauneko lotailuan
Sucicek belauna bihurritu zuen Realaren eta Midjtylland Danimarkako taldearen arteko Europa Ligako partidaren bigarren zatiaren hasieran, eta zelaitik atera behar izan zuen.
2025/02/21 - 17:08
Xabi Prieto, Manchester Uniteden aurkako kanporaketaz: ''Amesteko unea da, taldeak ondo egingo du''
Realeko ordezkari instituzionalak talde txuri-urdinak Manchester Uniteden kontra Europa Ligan jokatuko duen kanporaketa izan du hizpide; Realak 2020-21 eta 2022-23 denboraldietan ere izan du aurkari Ingalaterrako taldea, bai eta 2013-14ko Txapeldunen Ligan ere.
2025/02/21 - 14:25
Reala - Manchester United eta Erroma - Athletic, Europa Ligako final-zortzirenetan
Athleticek San Mamesen jokatuko du itzuliko partida; Realaren kanporaketa, berriz, Old Trafford estadioan erabakiko da.
2025/02/21 - 01:08
Imanol: ''Taldeak izugarrizko minutu onak izan ditu''
Realeko entrenatzailea Europa Ligako itzuliko partidan Midtjyllanden aurka lortutako garaipenaz (5-2) aritu da, final-zortzirenetarako txartela lortu eta gero.
2025/02/21 - 00:01
Realak berriro irabazi dio Midtjyllandi, final-zortzirenetara igarotzeko gol zaparrada batekin (5-2)
Brais, Sucic (2), Oyarzabal eta Oskarsson izan dira golegileak, eta Tottenham edo Manchester United artean erabakiko da hurrengo aurkaria, ostiraleko zozketan.
2025/02/20 - 11:48
Reala, Europa Ligako final-zortzirenetarako txartelaren bila
Talde txuri-urdinak Midtjylland hartuko du Anoetan, Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko neurketan, eta joanekoan lortutako 1-2ko aldeko emaitza baliatzen saiatuko da txapelketan aurrera egiteko.
2025/02/19 - 20:40
Aritz Elustondo: ''Midtjyllanden aurka erlaxazio puntu batekin ateraz gero, sufritzea tokatuko da''
"Lehenengo segundotik, dena ematera aterako gara", adierazi du Realeko jokalariak, Midtjyllanden kontrako Europa Ligako partida hizpide. Reala 1-2 nagusitu zen joaneko neurketan, eta, ostegunean, final zortzireneterako sailkatzea lortu nahi du, zaleek babestuta.
2025/02/19 - 19:08
Imanol, berritzeaz: ''Jokin Aperribayrekin adostuta dut apirilaren bukaeran erantzungo dudala''
"Berak argi dauka, nik ere bai, eta hala izango da", azaldu du Realaren entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinak Midtjyllanden aurka jokatu behar duen partidaren bezperan. Gerora, gaztelaniaz, zehaztu du "maiatzaren hasieran" har lezakeela erabaki hori.