UEFA Europa Liga
2022/02/23 - 22:40
Realak final-zortzirenetako txartela izango du jokoan Leipzigen aurka, Reale Arenan
Talde txuri-urdinak ostegunean jokatuko du Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partida. Joaneko neurketa 2-2 amaitu zen. Mikel Merino ez da deialdian sartu.
2022/02/23 - 20:29
Portu: ''Partidan egongo diren momentu ezberdinak kudeatzen eta haietara egokitzen jakin beharko dugu''
Cristian Portugues 'Portu' Realeko jokalariak, ostegunean talde txuri-urdinak Leipzigen aurka Reale Arenan jokatuko duen Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/02/23 - 19:58
Isak eta Januzaj taldekideekin aritu eta Leipzigen aurkako deialdian sartu dira
Hainbat zale txuri-urdin bertaratu dira Realaren entrenamendura, pankartekin, kantuekin eta bengalekin, jokalariei euren babesa agertzeko.
2022/02/23 - 19:30
Imanol: ''Gozatzeko gaua da eta ilusioz beteta gaude, aurkari zaila dugu aurrean, baina irabazteko gai gara''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak ostegunean Leipzigen aurka jokatuko duen Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko neurketari buruz hitz egin du.
2022/02/22 - 11:43
Europa Ligako final-hamaseirenetako bueltako partiden ordutegia
Realak Leipzig hartuko du Reale Arena futbol-zelaian 18:45ean. Jomuga, hurrengo kanporaketarako txartela erdiestea.
2022/02/18 - 01:37
Imanol: "Ez zen erraza hemen berdintzea, eta irabaztetik gertu egon gara"
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Leipzigen etxean Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partidan lortu duen berdinketari (2-2) buruz hitz egin du.
2022/02/18 - 00:09
Isakek ez du jokatu Leipzigen aurka eta zalantza da Athleticen aurkako euskal derbirako
Alexander Isak Realeko jokalaria azken orduan geratu da deialditik at, eta ezin izan du jokatu Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagoka. Suediarrak mina du ezker izterreko atzealdean.
2022/02/17 - 16:11
Isak, Sorloth, Merino eta Januzaj Alemanian ''porrot egindakoak'' direla dio Bild tabloideak bere azalean
Hedabidea Realak eta Leipzig taldeak Europa Ligan jokatuko duten final-hamaseirenetako joaneko partida berotzen saiatu da ostegun honetan azalean ateratako argazki eta titularrarekin.
2022/02/17 - 16:03
Realzaleak: ''Partida zaila da, baina itxaropentsu gaude''
250 jarraitzaile ingururen babesa izango du Realak Alemanian, Leipzig taldearen aurka jokatuko duen Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partidan.
2022/02/16 - 18:22
Realak emaitza ona lortu nahi du Leipzigen aurkako joaneko partidan
Talde txuri-urdinak Alemanian jokatuko du ostegun honetan Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagoka.
2022/02/16 - 15:22
''Egin amets'', Imanolek kazetariei zuzendu dien mezua Leipzigen neurketaren aurretik
Realak Leipzigen aurkako neurketa dauka ostegun honetan, Europa Ligan. Aurkari gogorra den arren, Imanol Alguacil txuri-urdinen entrenatzaileak mezu baikorra igorri die Zubietan bildutako kazetariei entrenamendua hasi aurretik.
2022/02/16 - 14:49
Isak: ''Hara joan eta emaitza on batekin ateratzea espero dut, baina zaila izango da''
Isak, bere entrenatzailea bezala baikor agertu da prentsaurrekoan, baina badaki ez dela erraza izango.
2022/02/16 - 14:09
Imanol: ''Kasualitatez dago Europa Liga jokatzen, Leipzig Txapeldunen Ligako taldea da''
Imanol Alguacil prentsaurrekoan baikor agertu da. Oriotarrak esan duenez, Realak apaltasunez hartu behar du Leipzig, talde handia delako.
2022/02/14 - 15:37
Europa Ligako final-zortzirenetako partidak eta ordutegiak
Realak ostegunean jokatuko du noren eta Leipzigen aurka Alemanian gaueko 21:00etan.
2022/02/09 - 18:54
Olabek Realaren egunerokotasuna aztertu eta klubaren hitz gogokoena Europa dela adierazi du
Roberto Olabe Realeko futbol-zuzendariak, klubaren egunerokotasunaz hitz egin du. Emakumezkoen zein gizonekoen mailako lehen taldeez mintzatu da, eta Sanseren egoeraren analisia ere egin du. Jokalarien kontratu berritzeak nola dauden azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/12/13 - 18:00
RB Leipzig, aurkari zaila Realarentzat
Txuri-urdinek talde alemaniarraren aurka jokatuko dute Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketa. Joaneko partida Alemaniako Red Bull Arenan jokatuko da otsailaren 17an; itzulikoa, hilaren 24an, Reale Arenan.
2021/12/13 - 14:39
Realak Red Bull Leipzigen aurka jokatuko du
Play-offetako joaneko partida otsailaren 17an izango da, eta bueltakoa, hilaren 24an, Reale Arenan.
2021/12/10 - 14:24
Realak Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak
Reale Arenako partida guztiak 18:45ean jokatuko dituzte donostiarrek, eta etxetik kanpokoak, berriz, 21:00etan.
2021/12/09 - 23:01
Zubimendi: ''Imanolek proposatutako plana bete dugu, eta ondo atera da''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak PSV Eindhovenen aurka lortu duen garaipenari (3-0) buruz hitz egin du.
2021/12/09 - 22:40
Imanol: ''Lan ona egin dute jokalariek eta harro nago lortu dugunarengatik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak PSV Eindhovenen aurka lortutako garaipenari (3-0) buruz hitz egin du.