Down Under Tourra
2025/10/12 - 21:13
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2025eko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2025/01/26 - 12:10
Jhonatan Narvaezek irabazi du Tour Down Under lasterketa
Ekuadorreko txirrindularia (UAE Emirates-XRG) Australiako txapelduna izan da, Javier Romo (Movistar Team) eta Finn Fisher-Black (Red Bull-Bora-Hansgrohe) txirrindularien aurretik. Azken etapa, berriz, Sam Welsfordentzat izan da (Red Bull-Bora Hansgrohe).
2025/01/25 - 13:14
Narvaez ekuadortarrak lidergoa kendu dio Movistarreko Javier Romori, etapa nagusia irabazita
Onley britainiarrari eta Fisher-Black zeelandaberritarrari gailendu zaizkie azken metroetan. Narvaezek 9 segundoko aldea du orain sailkapen nagusian Javier Romorekin, amaierarako etapa baten faltan.
2025/01/22 - 10:35
Welsfordek Down Under Tourreko lidertza sendotu du, bigarren garaipena jarraian lortuta
Sam Welsfordek irabazi du Australiako lasterketako bigarren etapa, esprintean nagusituta. Australiako txirrindularia lehen etapan ere izan zen nagusi. Arne Marit izan da bigarren, eta Bryan Coquard, hirugarren.
2025/01/21 - 13:49
Welsford, Down Under Tourreko lehen liderra
Sam Welsfordek irabazi du lehen etapa, esprintean nagusituta. Onena izan da azken metroetan eta liderraren elastikoa jantzi du. Matthew Brennan izan da bigarren eta Matthew Walls hirugarren.
2024/10/20 - 13:52
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2024ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 12an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/01/21 - 12:56
Stephen Williamsek irabazi du Down Under Tourra, azken etapa ere irabazita
Britainiarrak bikain defendatu du liderraren elastiko laranja, Unley eta Mount Lofty artean jokatutako seigarren eta azken etapa bereganatuz.
2024/01/14 - 13:05
Sarah Gigantek irabazi du Down Under Tourra, azken etapa ere irabazita
Txirrindulari australiarrak irabazi du emakumezkoen Down Under Tourreko zortzigarren edizioko titulua, hirugarren eta azken etapan garaipena lortuta.
2023/10/17 - 18:34
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2023ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 15ean hasiko da. Gizonezkoak bi egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2023/01/22 - 12:07
Vinek irabazi du Down Under Tourra, eta Pello Bilbao hirugarren izan da
Bosgarren eta azken etapan Simon Yatesek bereganatu du garaipena. Jay Vinek lidertzari eutsi dio, helmuga bigarren postuan gurutzatuta. Pello Bilbao zazpigarren izan da, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu du lasterketa.
2023/01/21 - 12:12
Coquardek irabazi du Tour Down Under lasterketako 4. etapa, eta Vinek lidertzari eutsi dio
Bryan Coquardek bereganatu du garaipena laugarren etapan, esprintean Bettiol eta Page gaindituta. Pello Bilbaok postu bat galdu du sailkapen nagusian, eta hirugarren da orain, Jay Vine liderrarekiko 15 segundora.
2023/01/20 - 12:26
Pello Bilbaok Down Under Tourreko hirugarren etapa bereganatu du
Gernikarra sailkapeneko bigarren postura igo da, eta Jay Vine liderrarengandik 15 segundora.
2023/01/18 - 14:56
Bauhaus nagusitu da Down Under Tourreko lehen etapan
Bahrain Victorius taldeko txirrindulari alemaniarrak Caleb Ewan eta Michael Matthews gainditu ditu azken esprintean.
2023/01/17 - 19:44
Bettiolek irabazi du atarikoa eta bera da Down Under Tourreko lehen liderra da
Txirrindulari italiarra lehenengoetakoa izan da irteera puntuan, eta ondo balioatu du bere ibilbidean zehar apenas euririk egon ez izana.
2023/01/17 - 18:50
Grace Brownek Down Under Tourreko azken etapa eta sailkapen nagusia bereganatu ditu
Australiarrak 13 segundoko aldea atera dio Amanda Pratt herrikideari behin betiko sailkapenean.
2022/10/09 - 20:24
2022ko UCI World Tourreko egutegia
Gizonezkoen lehen lasterketa otsailaren 20an hasi zuten UAE Tourrarekin; emakumezkoen World Tourreko kideek, berriz, martxoaren 5ean ekin zioten lehiari Strade Bianche lasterketan.
2021/10/11 - 19:35
2021eko UCI World Tourreko egutegia
Australiako urtarrileko bi lasterketak bertan behera geratu eta gero, lehenengoa Arabiar Emirerri Batuetako Tourra izango da, otsailean.
2020/11/27 - 13:51
Down Under Tourra eta Cadel Evans lasterketak, bertan behera pandemiagatik
Down Under lasterketako emakumezkoen proba urtarrilaren 14tik aurrera jokatu behar zen, eta gizonezkoena 19tik aurrera.
2020/09/18 - 10:55
Faboritoen irudi ikusgarriak asfaltatu gabeko bidean
18. etapako azken kilometroetan txirrindulariek asfaltatu gabeko bide bati egin zioten aurre. Portek gurpila zulatu eta Roglicek lasterketa kontrolatu behar izan zuen buruan jarriz.
2020/03/30 - 15:31
Egutegi berri baten bila
Italiako Giroa eta udaberriko lasterketa handiak udazkenean jokatu daitezke, UCIk aurreratu duen bezala.