CRO Race 2026
Svarrek Uno-X taldeari garaipena eman dio, bigarrenez jarraian, ihesaldian nagusitu egin baita
Danimarkako txirrindulariak Labingo galtzada-harrian Antonio Tiberi italiarrari gailendu zaio (Bahrain Victorious), eta Tim Wellens (UAE) flandriarra hirugarren izan da. Horrela, Svarrek ere lasterketako lidergoa bereganatu du. Tiberi bera 4 segundora du sailkapen nagusian, eta Wellens, 12ra.
Bevortek ezustekoa eman eta CRO Race lasterketako bigarren esprinta irabazi du
Lehen jardunaldian bezala, Kroaziako lasterketaren bigarren etapa ere esprint estu batean erabaki da. Oraingo honetan, Uno-X Mobility taldeko txirrindulari daniarrak ezustean harrapatu ditu faborito nagusiak, eta profesional mailan bere lehen garaipena lortu du. Bigarren Nicolas Gojkovic (Pogi Team) kroaziarra izan da, eta hirugarren, atzoko irabazlea eta probako liderra, Juan Sebastian Molano (UAE) kolonbiarra.
Molanok irabazi du CRO Race lasterketako lehen etapa, esprint estu batean
Euskaltel-Euskadiko Axel Van der Tuuk txirrindulari herbeheretarrak metro batzuetako aldea hartu du tropelarekiko azken kilometroetan, baina talde handiak harrapatu du azken metroetan. Paul Magnier frantziarra (Soudal) bigarren izan da Segeteko helmugan, eta Tim Torn Teutenberg alemaniarra (Lidl-Trek), hirugarren.
CRO Race 2026 lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Kroaziako itzulia irailaren 22tik 27ra bitartean jokatuko da. Lasterketa Spliten hasi eta Zagreben amaituko da. Sei etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.