Tadej Pogacar
2023/04/19 - 18:27
Pogacarrek irabazi du Flèche Wallonne klasikoa, eta Landa hirugarren izan da
Tadej Pogacarrek bereganatu du garaipena Belgikako klasikoan, Huyko igoeran erabateko nagusitasuna erakutsita. Skjelmosek gurutzatu du helmuga bigarren postuan, eta Mikel Landak osatu du podiuma hirugarren amaituta.
2023/04/17 - 19:20
Ziklismo modernoaren sei handiak
Asegaitzak, lehiakorrak eta irabazleak. Pogacar, Vingegaard, Van der Poel, Van Aert, Roglic eta Evenepoel, egungo ziklismoaren sei izar handiak.
2023/04/17 - 19:18
Flèche Wallonne 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Txirrindularirik onenetako batzuk irtengo dira asteazkenean, hilaren 19an, Belgikako klasikoan; eitb.eus-ek eta ETBk zuzenean emango dute, 14:30etik aurrera. Tadej Pogacar eta Tom Pidcock dira faborito nagusiak gizonezkoen lasterketan, eta Demi Vollering eta Marta Cavalli, emakumezkoetan.
2023/04/16 - 22:51
Tadej Pogacar, jaun eta jabe Amstel Gold Racen
Helmugarako 29 kilometro falta zirela hasi du bakarkako helmugarako bidea. 36 kilometrora jo du erasoa esloveniarrak baina orduan Healyk eta Pidcockek gurpilean eutsi diote. Azkenean, bakarrik gurutzatu du helmuga Ardenetako lehen lasterketan.
2023/04/16 - 21:17
Pogacarren erasoak eta Amstel Gold Race klasikoko unerik esangursatsuenak
Tadej Pogacarrek erakustaldia eman du 2023ko Amstel Gold Racean. Esloveniako txirrindulariak garaipena bereganatu du, jaun eta jabe izanda. Bideo honetan dituzu ikusgai lasterketako unerik onenak.
2023/04/16 - 18:58
Pogacarrek bereganatu du garaipena gizonezkoen Amstel Gold Race Klasikoan, erakustaldia emanda
Tadej Pogacar esloveniarrak irabazi du Herbehereetako klasikoa. Ihes eginda iritsi da azken metroetara, eta garaipenak ez dio alde egin.
2023/04/15 - 14:01
2023ko Amstel Gold Race klasikoa: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Lasterketa ETBn eta eitb.eus-en izango da ikusgai, igandean, 14:45etik aurrera.
2023/04/03 - 00:06
Tadej Pogacar eta Lotte Kopecky nagusitu dira Flandriako Itzulian
Esloveniarrak 6:12:07ko denborarekin bukatu du lasterketa, eta belgikarra 4:06:11an iritsi da helmugara.
2023/04/02 - 19:20
2023ko Flandriako Tourreko unerik esanguratsuenak eta azken kilometroa
2023ko Flandriako Tourra ikusgarria izan da. Ikuskizun bikaina eskaini dute txirrindulariek. Bideo honetan dituzu ikusgai unerik garrantzitsuenak, faborito nagusien arteko erasoaldiak eta azken kilometroa.
2023/04/01 - 13:19
2023ko Flandriako Itzulia: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Mathieu van der Poel, Wout van Aert eta Tadej Pogacar izango dira, igandean, Belgikako klasiko handian, nazioarte mailan ospe handienetakoa duen egun bateko lasterketan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute proba. Oier Lazkano ere parte-hartzaileen zerrendan dago.
2023/03/24 - 19:17
Van Aertek irabazi du E3 Saxo klasikoa Van der Poel eta Pogacar mendean hartuta
Wout van Aert da E3 Saxo Classiceko irabazlea. Belgikarra ihes eginda iritsi da Mathieu van der Poelekin eta Tadej Pogacarrekin batera, eta nagusi izan da hiruren arteko esprintean. Van der Poel izan da bigarren eta Pogacar hirugarren.
2023/03/22 - 22:22
Munduko txirrindulari onenak euskal errepideetan barrena ibiliko dira 2023ko Frantziako Tourrean
Bilbon hasiko da 2023ko Tourra eta lehen etapa Bilbon bertan amaituko da. Bigarren etapa, aldiz, Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da. Bestalde, hirugarren etapak Zornotzan izango du abiapuntua eta helmuga Baionan egongo da. Munduko txirrindulari onenak ibiliko dira euskal errepideetan.
2023/03/18 - 20:26
2023ko Milan-San Remo lasterketako laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai 'Classicissima' lasterketako 114. edizioko momentu onenak.
2023/03/18 - 19:15
Van der Poel nagusitu da Milan-San Remo lasterketan
Van der Poel bakarrik iritsi da helmugara, 15 segundoko aldearekin bigarrenarekiko, ia sei ordu eta erdiko lasterketaren ondoren.
2023/03/16 - 18:49
Milan-San Remo 2023: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Larunbatean, hilaren 18an, Italiako klasiko ospetsua jokatuko dute. Ibilbideak 294 kilometro izango ditu. Besteak beste, Pogacar, Van Aert, Van der Poel, Pello Bilbao eta Alaphilippe izango dira Milango irteeran.
2023/03/13 - 16:47
Pogacar, nahieran; eta Roglic, irabazle-sena berreskuratuta
Tadej Pogacar eta Primoz Roglic esloveniarrak goi-goi mailan aritu dira eta dir-dir egin dute: Pogacar Paris-Nizan eta Roglic Tirrenon.
2023/03/12 - 18:35
Pogacarrek erakustaldia eman du Paris-Nizako 8. etapan
Tadej Pogacarrek bereganatu du garaipena 8. etapan eta 2023ko Paris-Niza irabazi du. Esloveniarrak hiru etapa garaipen lortu ditu aurtengo edizioan.
2023/03/12 - 16:49
Pogacarrek irabazi du Paris-Niza azken etapan garaipena bereganatuta
Tadej Pogacar da Paris-Niza lasterketako 81. edizioko irabazlea. Esloveniarra garaile izan da azken etapan. 2023ko Paris-Nizako zortzi etapetatik hiru irabazi ditu Pogacarrek.
2023/03/11 - 17:33
Pogacar, Vingegaard eta Gaudu, nor baino nor gehiago Paris-Nizako 7. etapako azken igoeran
Paris-Nizak atzean utzi du jada bere 7. etapa eta bideo honetan dituzu ikusgai Couilloleko igoerako momentu onenak.
2023/03/11 - 16:23
Pogacar nagusitu da Paris-Nizako 7. etapan eta lidertza sendotu du
Tadej Pogacarrek bere bigarren etapa garaipena bereganatu du 2023ko Paris-Niza lasterketan. 7. etapan esloveniarrak 2 segundo atera dizkio Gauduri eta 6 Vingegaardi.