Suitzako Itzulia
2024/06/10 - 19:50
Bryan Coquard gailendu da 2024ko Suitzako Tourreko 2. etapako azken kilometroan
Bryan Coquardek irabazi du Suitzako Tourreko bigarren etapa. Cofidiseko frantziarra esprintean gailendu da. Bideo honetan, azken kilometroa.
2024/06/10 - 18:51
Erorikoa, tropeleko erdian, Suitzako Itzuliaren bigarren etapan, helmugarako 18 kilometro gelditzen zirela
Errepideko eskuinaldean zegoen putzi bat saihestu nahirik, txirrindulari batzuk lurrera joan dira.
2024/06/10 - 18:13
Welay Hagos Berheren erorikoa, 2024ko Suitzako Itzuliaren bigarren etapan
Jayco AlUla taldeko txirrindulari etiopiarra helmugarako 50 bat kilometro gelditzen zirela jausi da, tropelaren erdian zihoala.
2024/06/09 - 20:49
Lampaert belgikarra da Suitzako Itzuliko lehen liderra, erlojuaren kontrako saioa irabazita
Bigarren Stefan Bisseger (EF Education) suitzarra izan da, hiru segundora, eta hirugarren Ethan Hayter (Ineos), laura.
2024/06/09 - 20:45
Lampaert nagusi Suitzako Itzuliko estreinako erlojupekoan
Yves Lampaertek irabazi du Suitzako Itzuliko lehen etapa, erlojupekoa, eta liderraren elastikoa jantzi du. Hiru segundo atera dizkio Stefan Bisseggerri eta lau Ethan Hayterri.
2024/06/08 - 19:34
2024ko Suitzako Itzuliko ibilbidea eta profilak
Ekainaren 9a eta 16a bitartean jokatuko da, zortzi etapa izango ditu, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte guztiak.
2024/06/08 - 19:18
Skjelmose, Carapaz, Bernal, Adam Yates eta Ion Izagirre, Suitzako Itzulia irabazteko hautagaien zerrendan
Lasterketaren 87. ekitaldia igandean hasiko da, ekainaren 9an, eta ekainaren 16an amaituko da. EITBk zuzenean emango du proba, arratsaldero, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/03/02 - 13:17
Maila goreneko txirrindularitza lasterketa onenak, EITB Median
Giroa, Tourra, Paris-Niza, Itzulia, Indurain Saria, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Amstel, Fleche, Lieja, Alpeetako Tourra, Romandiako Tourra, Dauphine, Suitzako Tourra, Burgosko Itzulia, Donostiako Klasikoa, Getxoko Zirkuitua, Poloniako Tourra eta Paris-Tours, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.
2023/10/17 - 18:34
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2023ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 15ean hasiko da. Gizonezkoak bi egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2023/06/30 - 23:05
Maderren heriotzaren ondoren, Tourrak segurtasuna indartu du eta koltxoiak jarriko ditu toki batzuetan
Besteak beste, 17. etapan koltxoiak jarriko dituzte Col de la Lozeko jaitsieran, txirrindulariak eroriz gero amildegietatik erori ez daitezen edo arroken kontra jo ez daitezen.
2023/06/20 - 21:31
Marlen Reusserrek irabazi du Suitzako Itzulia, eta Fisher-Blackek azken etapa
Sailkapen nagusiko liderrak bere lehen postua defendatu behar izan du Kasia Niewiadomaren ihesaldiak garaipena arriskuan jarri diolako.
2023/06/19 - 21:27
Gasparrini italiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko 3. etapa
Lasterketa amaitzeko etapa baten faltan, Marlen Reusser dago sailkapen nagusiko lehen tokian, Demi Volleringen eta Elisa Longo Borghiniren aurretik.
2023/06/18 - 19:37
Skjelmosek, Ayusok eta Evenepoelek osatu dute 2023ko Suitzako Itzuliko podiuma
Mattias Skjelmose Jensen izan da 2023ko Suitzako Itzuliko irabazlea. Juan Ayusok bigarren postua eskuratu du azken etapako erlojupekoa irabazita, eta Evenepoel izan da hirugarrena.
2023/06/18 - 19:32
Skjelmosek irabazi du 2023ko Suitzako Itzulia, eta Ayuso izan da onena azken erlojupekoan
Mattias Skjelmose da 2023ko Suitzako Itzuliko irabazlea azken etapako erlojupekoa hirugarren amaitu ostean. Juan Ayusok bereganatu du garaipena 8. etapan eta sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu du lasterketa. Remco Evenepoelek (hirugarren) osatu du podiuma.
2023/06/18 - 16:59
Marlen Reusser da Suitzako Itzuliko lider berria, erlojupekoa irabazita
Suitzarrak denborarik onena egin du 25,7 kilometroko erlojuaren kontrako saioan. Demi Vollering bigarren izan da 8 segundora, eta Elisa Longo hirugarren, 16 segundora.
2023/06/17 - 22:54
Blanka Vas hungariarra da Suitzako Itzuliko liderra, lehenengo etapa esprintean irabazita
Movistar taldeko Arlenis Sierra kubatarra bigarren izan da, Eleanora Gasparrini hirugarren eta Demi Vollering laugarren.
2023/06/17 - 19:11
Evenepoelen ihesaldia eta 7. etapako azken kilometroa
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulariak erasoa jo du helmugarako 17 kilometro falta zirenean eta bakarrik egin du etapako azken fasea garaipena lortzeko.
2023/06/17 - 19:02
Evenepoelek irabazi du Suitzako Itzuliko 7. etapa eta Mäderri eskaini dio garaipena
Remco Evnepoel izan da Suitzako Itzuliko zazpigarren etapako garailea. Belgikarrak helmugarako 20 kilometro falta zirenean jo du erasoa, geroago atzean utzi ditu aurkari guztiak eta lehena izan da helmuga gurutzatzen.
2023/06/17 - 17:16
Minutuko isilunea gorde dute Gino Mäderren oroimenez, Suitzako Itzuliko 7. etaparen atarian
Suitako Itzuliko txirrindulariek eta arduradunek minutuko isilunea gorde dute 7. etapa hasi baino lehen, ostiralean hildako Gino Mäder txirrindulariaren omenez. Mäder ostegunean lehiatutako 5. etapan izandako erorikoaren ondorioz hil zen.
2023/06/17 - 12:58
Bahrain Victorious taldeak Suitzako Itzulia uzteko erabakia hartu du Gino Mäderren heriotzaren ostean
"Gino Mäderren heriotzaren ostean, Bahrain Victoriousek erabaki du Suitzako Itzulian ez jarraitzea", jakinarazi du taldeak komunikatu baten bidez. Tudor eta Intermarche taldeek ere lasterketa utzi dute.