Suitzako Itzulia
2024/10/20 - 13:52
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2024ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 12an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/06/18 - 20:49
Demi Volleringek irabazi du Suitzako Itzuliaren azken etapa, aurkari nagusiak mendean hartuta
SD Worxeko txirrindulari herbeheretarrak, probari amaiera eman dion etapan, Champagnen, sailkapen nagusian bere atzetik sailkatu diren hiru ziklistak hartu ditu mendean: Neve Bradbury (Canyon), Elisa Longo Borghini (Lidl) eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon).
2024/06/18 - 20:22
Suitzako Itzulian izandako nagusitasuna berretsi du Volleringek, azken etapa eta sailkapen nagusia irabazita
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak, Champagneko helmugan, azken sailkapen nagusiko lehen lau postuetan izan diren gainerako hiru ziklistak menderatu ditu, alegia, Neve Bradbury (Canyon-SRAM Racing), Elisa Longo Borghini (Lidl-Trek) eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon-SRAM Racing).
2024/06/17 - 20:21
Ihesaldia, azken kilometroa eta Bradburyren garaipena Suitzako Tourreko hirugarren etapan
Australiarra Niewiadomarekin batera iritsi da helmugara, eta azken metroetan garaipena lortu du. Helmugarako 16 kilometro falta zirenean ekin diote ihesaldiari Canyoneko txirrindulariek. Volleringek hirugarren bukatu du eta lidergoari eutsi dio.
2024/06/17 - 20:21
Bradburyk eta Niewiadomak gidatu dute Canyonen erasoa, baina Volleringek maillot horiari eutsi dio, Suitzan
Canyon-SRAM Racing taldeko Neve Bradbury australiarrak eta Katarzyna Niewiadoma poloniarrak bakarka irabazi dute lasterketako hirugarren eta azken-aurreko etapa, eta, denbora-sariak zenbatuta, 2:23ko eta 2:17ko aldea lortu dute SD Worx herbeheretarrarekiko.
2024/06/16 - 20:13
Adam Yatesek irabazi du Suitzako Itzulia, eta Joao Almeidak azken eguneko erlojuaren kontrako saioa
UAE taldeko bi txirrindulariek jardunaldiko denborarik onenak egin dituzte; Almeidari etapa irabazteko balio izan dio, eta Yatesi, berriz, sailkapen nagusia ziurtatzeko.
2024/06/16 - 19:53
João Almeidak irabazi du azken erlojupekoa, eta Adam Yatesek Suitzako Itzulia
João Almeida nagusitu da 2024ko Suitzako Itzuliko zortzigarren eta azken etapan, eta Adam Yates britainiarrak irabazi du sailkapen nagusia.
2024/06/16 - 14:54
Volleringek Suitzako Itzuliko lidergoa sendotu du, 2. etapako erlojupekoa irabazita
Demi Volleringek irabazi du Suitzako Itzuliko 2. etapa, 15,7 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. 17 segundo atera dizkio Elisa Longori eta 25 Kim Cadzowri. Sailkapen nagusiko lehen postuan da Vollering, eta minutu bat eta 26 segundora du Longo eta minutu bat eta 28ra Realini.
2024/06/15 - 20:14
Suitzako Tourra: 6. etapako azken kilometroak
UAE taldeak beste erakustaldi bat eman du Suitzako Tourrean, eta Adam Yates eta Joao Almeida elkarrekin sartu dira Villars-sur-Ollongo helmugan. Ikusi 6. etapako azken kilometroak.
2024/06/15 - 19:59
Yates eta Almeida elkarrekin helmugaratu dira, UAEren garaipen argian
Bi txirrindulariek batera helmugaratzea erabaki dute. Bestalde, Ion Izagirre txirrindulari gipuzkoarra erori egin da etapa hasi eta kilometro gutxira, eta lasterketa utzi behar izan du.
2024/06/15 - 15:12
Vollering da Suitzako Itzuliko lehen liderra, estreinako etapa irabazita
Demi Volleringek irabazi du 2024ko Suitzako Itzuliko lehen etapa, eta liderraren elastikoa jantzi du. Herbeheretarrak 22 segundo atera dizkio Gaia Realini bigarrenari eta 46 segundo Elise Chabbey hirugarrenari.
2024/06/14 - 18:39
João Almeidak seigarren etapa irabazi du, Adams Yates taldeburuaren aurretik
João Almeidak (UAE Emirates) irabazi du Suitzako Itzuliko seigarren etapa, elurragatik 42 kilometro bakarrik izan dituena. Portugaldarrak garaipena lortu du Blatten gainean, Adam Yates taldeburu eta lasterketako liderraren aurretik.
2024/06/14 - 18:30
Almeida nagusitu da Blattenen, eta Yatesek abantaila handitu du
Van den Broek, Bisseger eta Foldager izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak, 10 kilometroko azken igoerara arte lasterketaren buruan izan baitira. Hiru kilometro eta erdi falta zirenean, Yatesek erasoa jo du buruan jartzeko.
2024/06/13 - 19:39
Adams Yatesen erasoa bosgarren etapako azken etapan, Carin, irabazi eta maillot horia sendotzeko
UAE taldeko txirrindulari britainiarrak ondo baino hobeto baliatu du Joao Almeida taldekideak egindako lan bikaina; portugaldarra, hori gutxi balitz bezala, bigarren postuan helmugaratu da.
2024/06/13 - 19:19
Adam Yates Cariko igoera gogorrean nagusitu da lidergoa indartzeko
Bi kilometroren faltan, Yatesek erasoa jo du bere jarraitzaileengandik ihes egiteko, sailkapen nagusiko abantaila indartuz eta maillot horia mantenduz.
2024/06/12 - 23:03
Torstein Traenek, San Gottardok, Adam Yates lider berriaren erasoa gainditu du, eta etapa irabazi
Lasterketako lehen etapa menditsuan, 1. mailako mendate gogor batean, Bahrain-Victoriouseko norvegiarrak garaipena eskuratu du, eta UAE taldeko britainiarra, aldiz, maillot horiaz jantzi da.
2024/06/12 - 21:50
Torstein Traenek irabazi du San Gottardon, eta Adam Yates horiz jantzi da, Suitzako Itzulian
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari norvegiarrak bakarka eskuratu du garaipena lasterketako laugarren etapan; ekitaldi honetan lehen aldiz, jardunaldia mendatean amaitu da. Traen eguneko ihesaldian izan da, eta, amaieran, Adam Yates lider berria baino 23 segundo arinago helmugaratu da.
2024/06/11 - 19:22
Thibau Nysek irabazi du Suitzako Itzuliaren hirugarren etapa, eta Bettiol sailkapen nagusiko lider jarri da
Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikarrak indar handia erakutsi du gogorrak izan diren etapako azken metroetan, eta garaipena eskuratu. Bettiol hirugarren helmugaratu da, eta maillot horia janztea erdietsi du, Yves Lampaerti (Soudal) aurreneko postua kenduta.
2024/06/11 - 19:06
Thibau Nysen erasoa, Ruschlikoneko helmugan, Suitzako Itzuliaren hirugarren etapa irabazteko
Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikarra jardunaldiko indartsuena izan da, azken metroetan erakutsi duenez, eta, horrenbestez, garaipena eskuratu du. EF Education taldeko Alberto Bettiol italiarra jarri da sailkapen nagusiko aurreneko postuan.
2024/06/11 - 00:32
Bryan Coquardek esprintean irabazi du Suitzako Itzuliko bigarren etapa
Michael Matthews eta Arnaud de Lie gainditu ditu helmugan. Etapak 160 kilometro inguruko ihesaldi luzea izan du. Lampaertek sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.