San Mames
2024/01/12 - 15:29
Imanol: ''Derbia beti izan da beroa, niretzat eta gure zaleentzat partida garrantzitsuena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde txuri-urdinak Athleticen aurka larunbatean, urtarrilaren 13an, San Mamesen jokatuko duen euskal derbiari buruz.
2024/01/12 - 15:15
Valverde: ''Derbia beti da berezia, partida garrantzitsua da eta irabazi nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Realaren kontra larunbatean, urtarrilaren 13an, jokatuko duen euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/01/12 - 13:35
Athletic eta Reala, prest San Mameseko euskal derbirako
Bi taldeak Europarako postuetan iritsiko dira urtarrilaren 13ko neurketara. Zuri-gorriak sailkapeneko laugarren postuan daude; txuri-urdinak, aldiz, seigarrenean. Partida 18:30ean hasiko da.
2024/01/09 - 17:58
Rafa Alkortak oso faborito ikusten du Athletic Realaren aurkako derbian
(Adierazpenak gazteleraz) Rafa Alkortak ondo daki zer den euskal derbi bat. 14 derbi jokatu zituen jokalari moduan, eta zortzi Athleticeko kirol zuzendari moduan. Berak argi dauka: Athletic da faboritoa.
2024/01/03 - 14:26
Iñaki Williamsek ostegun honetan egingo du bat Ghanako selekzioarekin
Athleticek ohar batean jakinarazi duenez, jokalariak buelta eman dio azken egunotako ondoezari eta bidaiatzeko moduan da.
2024/01/01 - 16:07
Iñaki Williamsek ezin du oraingoz Ghanara joan, "ondoez orokorra" duelako
Athleticek ohar batean jakinarazi duenez, tratamendua jarri diote futbolariari eta bihar, asteartea, baloratuko dute berriz, bidaiatzeko moduan dagoen ala ez jakiteko.
2023/12/27 - 14:10
Mikel Vesga: ''Oso pozik nago berritzearekin, eta klubari konfiantza hori bueltatzeko irrikitan nago''
Mikel Vesgak eta Athleticek akordioa lortu berri dute bi aldeak lotzen zituen kontratua 2027ko ekainaren 30era arte luzatzeko, beste hiru urtez. "Oso pozik nago berritzearekin, eta klubari konfiantza hori bueltatzeko irrikitan nago", adierazi du jokalariak, besteak beste, prentsaurrekoan.
2023/12/21 - 12:46
Unai Gomez: ''Nire ametsa egia bihurtu da. Oraindik ez dut sinesten''
Unai Gomezek egin du Athletici azken unean garaipena eman dion gola San Mamesen. Partida ostean, oso pozik agertu da jokalari bermeotarra, bai bere ibilbideagatik, bai taldearengatik.
2023/12/16 - 19:44
Nico Williams: ''Taldeak bikain jokatu du''
Athleticek 2-0 irabazi dio Atletico Madrili larunbat honetan San Mamesen. Guruzeta eta Nico Williams izan dira neurketako golegileak. "Oso pozik nago, taldeak bikain jokatu du", adierazi du Nikok, partida amaitutakoan.
2023/12/16 - 19:32
Jon Rahmek ohorezko sakea egin du San Mamesen Iribar omenduz
Augustako azken Masterseko irabazleak ohorezko sakea egin du San Mamesen, Athletic eta Atletico Madrilen arteko futbol partidaren aurretik, Jose Angel Iribar omenduz elastiko beltz mitikoaren erreplika bat jantzita.
2023/12/16 - 19:20
Athleticek joko bikaina erakutsiz gainditu du Atletico Madril (2-0)
Lehoiak aurkaria baino askoz gehiago izan dira partida osoan zehar, eta gol aukera ugari izan dituzte, baina Guruzeta eta Nico Williams izan dira saria aurkitu dutenak.
2023/12/14 - 19:05
Ruiz de Galarretak lesioa du eskuin hankako soleoan
Arazo fisikoak zelaietatik kanpo edukiko luke 2024ra arte, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez.
2023/12/12 - 22:12
Mikel Arruabarrenak, 2012ko Eibar-Athletic kanporaketako protagonistetakoa bera, oraingoa ere badu aztergai
2012-13 denboraldiko Errege Kopan, Eibar eta Athletic nor baino nor gehiago aritu ziren, eta talde armaginak egin zuen aurrera. Ipuruan 0-0 amaitu zen joaneko partida, eta San Mamesen Arruabarrenak sartutako golak (1-1) sailkatzea eman zion Eibarri.
2023/12/02 - 20:20
Nico Williams: ''Aste ikaragarria izan da, ezin sinetsita nago''
Nico Williams pozarren agertu da Rayo Vallecano jipoitu ostean (4-0), Athleticen azken gola sartuta, eta baita bere ibilbidea talde zuri-gorrian jarraitzeko "ametsa egia bihurtu" duelako ere, ostiralean kontratua 2027ra arte berritu ostean.
2023/12/02 - 19:35
Athleticek bolada onari eutsi dio, Rayo Vallecanoren aurka erakustaldia emanda (4-0)
Zuri-gorriek 4 eta 0 irabazi diote Madrilgo taldeari, eta EA Sports Ligako sailkapeneko bosgarren postuari eutsi diote. Guruzeta, Espino bere atean, Iñaki Williams eta Nico Williams izan dira golegileak.
2023/12/01 - 14:00
Nico Williams: ''Pozik nago nire etxean jarraitzeagatik, Athleticen familian segituko dudalako''
Nico Williams Athleticeko jokalariak adierazpen hauek egin ditu klubarekin 2027ra arte kontratua berritu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/11/24 - 15:53
Athleticek abenduaren 16an itxiko ditu klubaren 125. urteurreneko ospakizunak, hainbat ekitaldirekin
125. urteurrena agurtzeko programa aurkeztu du Athleticek San Mamesen. "Athletic Club 125 Eguna" abenduaren 16an izango da, Atletico Madrilen aurkako partidarekin bat eginez. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako. Partida hasi baino lehen, Jon Rahmek egingo du ohorezko sakea.
2023/11/19 - 17:04
10.000 korrikalariko marea zuri-gorriak Bilbo bete du 34. Herri Krosean
Athleticen 125. urteurrenaren omenezko kamiseta zuri-gorria jantzita zeramaten 10.000 korrikalarik parte hartu dute igande honetan, Bilbon, 34. Herri Krosean.
2023/11/13 - 17:47
Zupiria, 2030eko Munduko Txapelketari buruz: “Bilbo eta Donostia lanean tinko ari dira egoitzak izateko”
Frantziako Tourrak euskal ekonomian izan duen eragina aztertzen duen txostenaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak.
2023/11/11 - 10:50
Alex Berenguer: ''Zorionez, etxeko partida hauetan, jokatzen ari naiz eta golak sartzen ari naiz''
Alex Berenguerrek 97. minutuan penaltiz sartutako golak garaipena eman dio Athletici Celtaren aurka (4-3), partida ero batean. "Zorionez, etxeko partida hauetan, jokatzen ari naiz eta golak sartzen ari naiz", adierazi du Berenguerrek partida amaitu ondoren.