San Mames
2024/04/10 - 22:26
Harrotasuna, 40 urte geroago bere argazkia berriro argitaratuta ikusteaz
1984an Athleticek Liga eta Kopa tituluak irabazi zituenean, gabarra itsasadarra zeharkatzen ari zen ospakizunaren argazkia hartu zuen Domi Alonsok.
2024/04/10 - 17:28
Athleticzaleek argazkia atera ahal izango dute Koparekin
Apirilaren 12, 13, eta 14an egin ahal izango dute, San Mames estadioko 20. atetik sartuta.
2024/04/07 - 03:08
San Mamesek eztanda egin du Berenguerren golaren ostean
Alex Berenguerrek eman dio garaipena Athletici, penaltien txandan azken gola sartuta. Jaurtiketa gauzatutakoan, zaleek eztanda egin dute.
2024/04/07 - 01:35
Honela bizi izan dute zaleek San Mamesen Athleticen lehenengo gola
Mallorca aurretik jarri ostean, Sancetek zuri-gorrien lehenengo gola sartu du, bigarren zatiko bosgarren minutuan.
2024/04/03 - 17:35
Valverdek urrea balio du Athleticentzat
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea da bideo honen protagonista, Athleticentzat duen garrantzia azpimarratuta. Javier Clementek eta Cuco Zigandak bere lana goraipatu dute.
2024/03/24 - 13:30
Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako datuak eta estatistikak
Euskal Herriko selekzioak eta Uruguaikoak bana berdindu dute San Mamesen jokatutako partida. Hemen Bildu ditugu neurketako datu eta estatistika interesgarrienak.
2024/03/24 - 12:01
Euskal Selekzioa - Uruguai partidako irudirik onenak
Euskal Herriko selekzioak berdindu egin du Uruguaikoaren kontra San Mamesen jokatutako partida (1-1), eta galeria honetan dituzu ikusgai partidako argazkirik onenak.
2024/03/24 - 00:54
Euskal Selekzioak 1-1 berdindu du Uruguairekin
Euskal Herriko selekzioak berdindu egin du Uruguaikoaren kontra San Mamesen jokatutako partida. Djalok sartu du Euskal Selekzioaren gola, eta Vecinok Uruguairena.
2024/03/24 - 00:51
Jagoba Arrasate: ''Taldea oso ondo lehiatu da aurkari handi baten aurka''
Euskal selekzioak eta Uruguaik bana egin dute San Mamesen jokatutako adiskidantzazko partidan.
2024/03/24 - 00:03
Euskal selekzioak eta Uruguaik jokatutako partidaren laburpena eta golak
Euskal selekzioak eta Uruguaik bana egin dute San Mamesen jokatutako adiskidantzazko partidan.
2024/03/23 - 16:04
Euskal selekzioa vs Uruguai, lehia zirraragarria San Mamesen
Jagoba Arrasateren debut eguna izango da Euskal Selekzioaren aulkian. 13 futbolarik ere estreinakoz jokatuko dute elastiko berdearekin. Eta aurkaria, futbolaren monumentu handia: Uruguai, birritan Munduko txapeldun, beste hainbeste urre Olinpiar Jokoetan, eta Marcelo Bielsa gidari dutela.
2024/03/23 - 13:27
Unai Garciak ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko Uruguairen aurka
Osasunako atzelariak min hartu zuen ezker izterreko atzealdean ostiraleko entrenamendu saioan. Urko Gonzalez de Zarate Realeko jokalariak hartu du haren lekua.
2024/03/23 - 13:10
Euskal Selekzioa-Uruguai partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Euskal Selekzioak Uruguai izango du aurkari gaur, martxoaren 23an, San Mamesen. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2024/03/22 - 16:50
Bielsa: ''Ziur ez dela partida erraza izango, neurketa gogorra izango da''
Marcelo Bielsa Uruguaiko selekzioko hautatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du martxoaren 23ko Euskal Selekzioaren aurkako partidari buruz. Zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 20:00etatik aurrera.
2024/03/21 - 12:00
Aitor Paredesek kontratua berritu du Athleticekin, 2029ra arte
Erdiko atzelariak datozen lau denboraldietarako berritu du klubarekin duen lotura, 2029ko ekainaren 30era arte, ostegun honetan iragarritakoaren arabera.
2024/03/19 - 21:51
Jagoba Arrasate: ''Ilusioz beteta nator; ez dugu nahi izatea hiruzpalau urtetik gertatzen den gauza bat''
Euskal Selekzioaren hautatzaile berriak azaldu duenez, deialdia osatzeko, kontuan izan behar izan du taldeen eta hainbat jokalariren egungo egoera; nolanahi ere, pozik azaldu da Uruguairen aurka aritzeko egindako Euskal Selekzioarekin.
2024/03/19 - 19:51
Jagoba Arrasatek hamahiru debutari dituen zerrenda bat iragarri du Euskal Selekzioa-Uruguai partidarako
Euskal Selekzioaren hautatzaile berriak Athleticeko sei jokalari deitu ditu, eta Realeko hiru, Osasunako hiru eta Alaveseko hiru, bai eta EA Sports Ligan ez dabiltzan bost futbolari ere.
2024/03/18 - 19:23
Jone Amezaga eta Ane Azkona zalantza dira Realaren aurkako derbirako
Bi jokalariek zelaia utzi behar izan zuten igandean Valencia CF taldearen aurkako neurketan orkatilan min hartuta.
2024/03/17 - 10:51
Gorka Guruzeta: ''Pozik nago finalaren aurretik etxean genuen azken partida irabazteagatik''
Athleticek 2-0 irabazi dio Alavesi, San Mamesen jokatutako derbian, eta zuri-gorrien bi golak Guruzetak sartu ditu. "Zer hobe etxean genuen azken partida garaipenarekin ospatzea baino, Mallorcaren aurkako Errege Kopako finalaren aurretik", adierazi du Guruzetak partidaren ostean.
2024/03/16 - 16:00
Bi presidenteak bat datoz: ''Partida hau oso garrantzitsua da''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Alfonso Fernandez de Troconiz Alavesekoak bat egin dute derbiari buruzko iritzia emateko orduan. Bilbotarrentzat partida garrantzitsua da Txapeldunen Ligako lehiari begira, eta gasteiztarrentzat, Lehen Mailan jarraitzea bermatzeko.