Primož Roglic
2024/04/05 - 01:55
Steff Cras, larrien Itzuliko erorikoaren ondorioz: pneumotoraxa, eta hainbat saihets-hezur eta orno hautsita
TotalEnergies taldeko txirrindulari belgikarrak, taldeak zehaztu duenez, eskuineko birikan du pneumotoraxa, eta bi orno ditu hautsita. Olaeta mendatea jaisten ari zirela jausi da, laugarren etapan izandako eroriko larrian.
2024/04/04 - 23:08
Meintjesek irabazi du Legution, eta Skjelmose da Itzuliaren lider berria; eroriko larria izan da etapan
Primoz Roglicek, Jonas Vingegaardek, Remco Evenepoelek eta Jay Vinek, besteak beste, lasterketa utzi behar izan dute, Olaeta jaisten ari zirela izandako erorikoaren ondorioz. Vine eta Vingegaard daude larrien, ospitalean.
2024/04/04 - 20:28
Meintjesek irabazi du Legution, Roglicek, Vingegaardek eta Evenepoelek lasterketa utzi behar izan duten etapan
Lidl-Trekeko Mattias Skjelmose da 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren lider berria; izan ere, Roglicek, Evenepoelek eta Vingegaardek eroriko larria izan dute. Mikel Retegi (Kern Pharma) eta Joseba Lopez (Caja Rural) laugarren eta seigarren helmugaratu dira. Denborek ez dute balio izan.
2024/04/04 - 19:31
Honelakoa izan da Vingegaard, Evenepoel eta Roglicen erorikoaren sekuentzia 2024ko Itzulia 4. etapan
2024ko Itzuliko 4. etapan, Olaeta mendateko jaitsieran, Vingegaard beste 11 txirrindularirekin batera erori da, tartean Primoz Roglic esloveniarra, lasterketako liderra, eta Remco Evenepoel belgikarra. Guztiek lasterketa utzi dute.
2024/04/04 - 19:08
Vingegaardek, Roglicek eta Evenepoelek eroriko larria izan dute Itzuliko 4. etapan, eta lasterketa utzi dute
Vismako danimarkarra anbulantziaz eraman dute, immobilizatuta; erorikoa Legutioko helmugarako 34 bat kilometro gelditzen zirela jazo da.
2024/04/04 - 00:59
Quinten Hermansek irabazi du Itzuliaren 3. etapa; Roglicek eta Ayusok erorikoak izan dituzte
Belgikarrak Altsasun izandako esprintean lortu du garaipena, eta Alex Aranburu hirugarren postuan sailkatu da. Primoz Roglic liderrak eta Juan Ayusok erorikoak izan dituzte, baina helmugaratu dira.
2024/04/03 - 22:39
2024ko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
Itzuliko 3.etapa esprintean amaitu da, eta Quinten Hermans (Alpecin) izan da irabazlea. Azken kilometroaren aurretik eroriko handi bat izan da tropel erdian. Hemen ikus daiteke bertan gertatutakoa.
2024/04/03 - 19:41
Quinten Hermansek irabazi du Altsasun, esprintean; Alex Aranburu hirugarren helmugaratu da
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren helmugan. Ez dago aldaketarik sailkapen nagusian, eta Primoz Roglicek lider jarraitzen du; esloveniarrak erorikoa izan du, bai eta Juan Ayusok ere.
2024/04/03 - 18:45
Primoz Roglicek erorikoa izan du Itzuliko 3. etapan
Primoz Roglic esloveniarrak erorikoa izan du 2024ko Itzuliko etapan, Altsasuko helmugarako 38 kilometro falta zirela. Borako txirrindulariak bizikleta hartu, eta lasterketan jarraitu du.
2024/04/02 - 22:02
Paul Lapeira nagusi izan da Kanbon, eta Roglicek lidertzari eutsi dio
Frantziarra azkarrena izan da azken metroetan jokatutako esprintean. Ion Izagirrek erorikoa izan du eta ia minutu erdi galdu du lider esloveniarrarekiko.
2024/04/02 - 19:43
Itzuliko 2. etapako azken kilometroa
Paul Lapeira frantziarra gailendu da Itzuliko 2. etapa erabaki duen esprintean. Alex Aranburuk bosgarren egin du.
2024/04/01 - 22:15
Primoz Roglic da Itzuliko lehenengo liderra, Iruneko erlojupekoan erakustaldia emanda
Esloveniarrak, azken metroetan okerreko bidea hartu duen arren, denborarik onena egin du eta aldea atera die Evenepoel eta Vingegaard sailkapen nagusiari begira dituen aurkari nagusiei.
2024/04/01 - 22:05
Primoz Roglic da liderra, erlojupekoan erakustaldia emanda
Esloveniarrak okerreko bidea hartu du helmugarako metro gutxira, baina hala eta guztiz ere, denborarik onena egin du gainontzeko aurkari guztien aurretik. Euskal txirrindularien artean, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izan dira onenak.
2024/04/01 - 20:23
Patxi Vila, Roglicek 1. etapa irabazi ostean: ''Honetarako gabiltza lanean''
Esloveniarra da Itzuliko lehen liderra, Iruneko erlojupeko saioan erakustaldia emanda. Patxi Vila BORA-hansgrohe taldeko zuzendariak bere txirrindulariak egindako lana txalotu du.
2024/04/01 - 20:11
Ikusi Roglicek Irungo erlojupekoan egindako azken kilometroa
Primoz Roglicek bereganatu du 2024ko Itzuliko lehen etapa, Irunen jokatu den 10 kilometroko erlojupekoan gailenduta. Ikusi hemen esloveniarrak egindako lanaren azken kilometroa
2024/04/01 - 17:14
Roglicek okerreko bidea hartu du helmugara sartzeko bidegurutzean, Irungo erlojupekoan
Primoz Roglic txirrindulari esloveniarra, Itzulia irabazteko faborito nagusienetakoa, autoek hartzen duten saihesbidea hartu du helmugarako bidegurutzea hartu beharrean, eta segundo batzuk galdu ditu helmugan. Hala ere, uneko denborarik onena ezarri du
2024/04/01 - 16:07
Vingegaard, Evenepoel eta Roglic, euskal errepideetan
Frantziako Tourra irabazteko lau faboritoetatik hiru euskal errepideetan izango dira. Tadej Pogacar da egongo ez den bakarra.
2024/04/01 - 13:10
Vingegaard-Roglic-Evenepoel, Tour zaporea duen lehia 2024ko Itzulian
Tourrean Tadej Pogacar ere espero da, Itzulian izena emateari uko egin dion nazioarteko txirrindulari handietako bakarra.
2024/03/22 - 16:15
Dena prest 2024ko Itzulirako
2024ko Euskal Herriko Itzulia apirilaren 1a eta 6a bitartean jokatuko da, eta munduko txirrindulari onenak ikusi ahalko ditugu euskal errepideetan; Evenepoel, Vingegaard eta Roglic, esaterako. EITB Mediak horren jarraipen zabala egingo du.
2024/03/22 - 10:28
2024ko Itzuliaren aurkezpena, zuzenean, eitb.eus-en
Euskal Herriko Itzuliaren aurkezpen ekitaldia gaur egingo da Irunen (Ficoban), eta zuzenean eskainiko dugu gure webgunearen bidez.