Primož Roglic
2024/06/28 - 11:18
2024ko Frantziako Tourraren 1. etaparen profila eta ibilbidea: Florentzia-Rimini (206 km)
111. Frantziako Tourra Italian hasiko da; historian lehen aldiz abiatuko da lasterketa herrialde horretatik. Ibilbideak 206 kilometrokoa da, eta, guztira, txirrindulariek zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietako hiru bigarren mailakoak.
2024/06/27 - 21:21
2024ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 111. aldiz jokatuko dute, ekainaren 29tik uztailaren 21era bitartean. 2024ko Tourra Florentziatik irten eta Nizan amaituko da. 22 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Guztira, sei euskal ziklista lehiatuko dira.
2024/06/20 - 17:19
Vingegaard, Vismak Frantziako Tourrerako iragarritako taldean
Txirrindulari daniarrak irabazi ditu lasterketa mitikoaren azken bi edizioak. Aurtengo Itzuliak eroriko larri izan zuen, eta orain arte, zalantzan zegoen parte hratzeko moduan izango zen ala ez.
2024/06/09 - 17:19
Dauphineko azken etapako momenturik esanguratsuenak
Azken kilometro zirraragarriak izan ditu Dauphine Kriteriumeko zortzigarren eta azken etapak. Zenbait momentutan, Roglicek kolokan izan du sailkapen nagusiko lidergoa. Carlos Rodriguezek eskuratu du etapa.
2024/06/09 - 17:04
Primoz Roglicek irabazi du 2024ko Dauphine Kriteriuma
Esloveniarra izan da onena Frantziako lasterketan. Zortzigarren eta azken etapako garailea Carlos Rodriguez izan da, eta Matteo Jorgenson helmugaratu da jarraian; estatubatuarrak gauzak zail jarri dizkio Roglici, baina sailkapen nagusian bigarren amaitu du azkenean, 8 segundora.
2024/06/08 - 17:24
Dauphine Kriteriumeko 7. etapako azken igoerako unerik esanguratsuenak
Dauphine Kriteriumak atzean utzi du 7. etapa. Lasterketako etapa nagusia Samoëns 1600 mendatean amaitu da. Txirrindulariek lehia bizia izan dute, eta Oier Lazkano eta Mikel Landa euskal txirrindulariak onenen artean ibili dira.
2024/06/08 - 17:20
Roglic nagusitu da Samoenseko gailurrean, eta Lazkanok laugarren postuan bukatu du
Movistar taldeko txirrindulari arabarra irabazlearengandik bi segundora sartu da, gainerako faborito nagusiekin batera. Bestalde, Remco Evenepoelek 1:46 galdu ditu helmugan.
2024/06/07 - 20:28
Seigarren etapako erasoaldiak, azken kilometroa, helmugaratzea eta Roglicen garaipena
Dauphine Kriteriumeko azken etapa Primoz Roglicek irabazi du, Evenepoel atzean utzita. Honela izan dira etapako azken kilometroa eta helmugaratzea.
2024/06/07 - 20:03
Primoz Roglicek Le Collet d'Allevarden irabazi du, Dauphinen, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da
BORA-Hansgrohe taldeko esloveniarrak Lidl-Trek taldeko Giulio Ciccone italiarra menderatu du azken metroetan, eta Remco Evenepoel (Soudal), orain arteko liderra, 42 segundora helmugaratu da. Sailkapen nagusian, Roglicek 19 segundora du Evenepoel, eta Lazkano zortzigarren dago.
2024/06/06 - 21:03
Dauphineko 5. etapa neutralizatu dute, Evenepoel eta beste 30 ziklista tartean izan diren eroriko batengatik
Vismako Steven Kruijswijk eta Dylan van Baarle ospitalera eraman dituzte; Remco Evenepoel (Soudal) eta Primoz Roglic (BORA) lurrera joan direnen artean izan dira. Helmugarako 21 kilometro gelditzen zirela neutralizatu dute etapa.
2024/06/06 - 20:31
Horrelakoa izan da Dauphine Kriteriumeko bosgarren etapa neutralizatzera behartu duen eroriko larria
Helmugarako 21 kilometro gelditzen zirela, txirrindulariak Cote de Bel-Air jaisten ari zirela, eroriko latza izan da tropelean, eta hainbat ziklista izan dira tartean, besteak beste Remco Evenepoel eta Primoz Roglic. Hala, etapa neutralizatu egin dute, helmugaraino.
2024/06/05 - 21:15
Evenepoelek irabazi du Dauphine Kriteriumeko erlojupekoa, eta maillot horia janztea lortu
Joshua Tarling (INEOS) bigarren sailkatu da, eta Primoz Roglic (BORA) hirugarren. Oier Lazkanok (Movistar) bosgarren egin du etapan, eta sailkapen nagusian ere bosgarren dabil.
2024/06/05 - 20:11
Remco Evenepoelek irabazi du Dauphine Kriteriumeko erlojupekoa, eta lasterketako lider berria da
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrak garaipena eskuratu du, 34,4 kilometroko banakako erlojupekoan. INEOSeko Joshua Tarling sailkatu da bigarren, 17 segundora, eta BORAko Primoz Roglic izan da hirugarren, 39 segundora. Oier Lazkanok bosgarren postua lortu du.
2024/06/03 - 19:46
Magnus Cort Nielsen da lider berria, Oier Lazkano bosgarren izan den etapa irabazita
Danimarkarra esprintean gailendu da, tropel nagusiak Brusno Armirail iheslaia helmugarako 50 metrora harrapatu ostean. Lazkano zazpigarren da sailkapen nagusian.
2024/06/02 - 20:38
2024ko Dauphine Kriteriumeko ibilbidea eta profilak
Lasterketak zortzi etapa izango ditu, ekainaren 2tik 9ra bitartean, eta ETB1en eta eitb.eus-ek zuzenean izango dira ikusgai.
2024/06/02 - 19:20
Dauphiné Kriteriumeko lehen etapako azken kilometroa
Aurtengo Dauphiné Kriteriumeko lehen etapa Mads Pedersenek poltsikoratu du. Lidl-Trekeko txirrindulari danimarkarra esprintean gailendu da. Bideo honetan ikusgai azken kilometroa.
2024/06/02 - 19:18
Mads Pedersenek irabazi du Dauphine Kriteriumeko aurreneko etapa, esprintean, eta lehenengo liderra da
Lidl-Trek taldeko danimarkarra izan da azkarrena Saint-Pourçain-sur-Sioule herriko helmugan, Decathlon taldeko Sam Bennett irlandarra menderatuta. Pedersenek (2019ko errepideko munduko txapelduna) 2024ko denboraldian eskuratutako zortzigarren garaipena izan da.
2024/06/01 - 15:13
Evenepoelen eta Roglicen itzulera, igande honetako Dauphine Kriteriumean
Frantziako Tourraren atariko lasterketak bi txirrindularien sasoi puntua zein den ikusteko balioko du, apirilaren 4an Itzulian izandako eroriko larriaren ostean.
2024/05/03 - 21:14
Pogacar esloveniarra izango da Giroko faborito nagusia, gainerako izen handien faltan
Italiako Giroko 107. edizioa bihar, larunbata, hasiko da, faborito argi batekin: Tadej Pogacar. UAE Team Emirates taldeko txirrindularia izango da faborito, beste izen handi batzuen faltan. "Corsa Rosa" zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/04/13 - 20:17
Gaur jokatuko da Amstel Gold Race lasterketa, Van der Poel faborito nagusia dela
Flandriako Tourrean eta Paris-Roubaixen erakustaldia eman ondoren, Mathieu van der Poel munduko txapelduna faborito argia da 58. ediziorako. Proba zuzenean ikusi ahal izango da etxe honetan, 14:00etatik aurrera.