Pello Bilbao
2023/07/14 - 19:23
Kwiatkowskik bereganatu du garaipena Grand Colombierren, eta Pogacarrek zortzi segundo jan dizkio Vingegaardi
Michal Kwiatkowskik irabazi du Frantziako Tourreko 13. etapa, helmugara bakarka iritsita. Faboritoen arteko lehian, aldiz, Tadej Pogacarrek zazpi segundo atera dizkio Jonas Vingegaardi; ondorioz, esloveniarra danimarkarrarekiko bederatzi segundora dago, orain, sailkapen nagusian.
2023/07/14 - 17:40
Pello Bilbao: ''Itzela da euskal txirrindularitzan bizitzen ari garen momentua''
Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa bereganatu eta gero, euskal txirrindularitza bizitzen ari den momentua itzela dela azpimarratu du Pello Bilbaok. "Bi euskaldunek bi etapa irabazita, Izagirrerrekin horrelako momentua bizi ahal izatea poztasun handikoa da" gaineratu du.
2023/07/13 - 21:42
Jon Izagirre, beste behin, maisu
Jon Izagirre jaun eta jabe izan da Frantziako Tourreko 12. Etapan, eta bakarrik helmugaratu da Tourreko bere bigarren garaipena eskuratzeko.
2023/07/13 - 19:21
Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa bereganatu du bakarka ihes eginda
Ormaiztegiko txirrindulariak lortzen duen Tourreko bigarren etapa da, 2016an irabazi zuenaren ondoren. Garaipen bikaina erdietsi du; maila handiko ihesaldi batean sartu da, eta, oraindik 30 kilometro geratzen zirela, aurrera jo du, eraso ederra eginez.
2023/07/13 - 10:54
Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais (168,8 km)
Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte mendi ertaineko etapa honetan: lehen hirurak hirugarren mailakoak eta ondorengo biak bigarren mailakoak, azkena helmugarako ia 30 kilometrora.
2023/07/12 - 19:35
Philipsen, laugarren aldiz garaile aurtengo Tourrean
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 11. etapa, esprintean Groenewegen eta Bauhaus mendean hartuta. Ondorioz, belgikarrak lau etapa irabazi ditu aurtengo edizioan.
2023/07/12 - 15:40
Pello Bilbao: ''Oso pozik. Kostatu da, baina merezi izan du esfortzu guztiak honetara heltzeko''
Pello Bilbaok Tourreko 11. etapa hasi baino lehen 10. etapako bere garaipenari buruz hitz egin du, eta Bahrainekin berritu duen kontratuaz ere aritu da.
2023/07/12 - 14:42
Pello Bilbaok 2026ra arte luzatu du kontratua Bahrain taldearekin
Frantziako Tourraren 10. etapan, Issoiren, garaipena lortu eta biharamunean iragarri du taldeak txirrindulari gernikarraren inguruko erabakia.
2023/07/12 - 11:27
Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Clermont-Ferrand-Moulins (179,8 km)
Jardunaldi historikoa izango da: Moulinsera iristean, Tourrak Frantzia kontinentaleko prefektura guztietatik igarota egongo da.
2023/07/12 - 00:48
Julen Bilbao, Pelloren aita: ''Hegaluzetxoa prestatu dut, tomatearekin, ospatzeko''
EITB Pello Bilbaoren aitarekin izan da Teleberri albistegia hasi denean; lehen albistea haren semearen garaipen historikoa izan da.
2023/07/12 - 00:31
Pello Bilbaok erakustaldia eman du, 10. etapan, garaipena eskuratzeko
Gernika-Lumoko txirrindulariak etapa bikaina egin du, eta merezita helmugaratu da aurreneko postuan. Gainera, sailkapen nagusiko bosgarren postuan jarri da.
2023/07/11 - 21:54
Pello Bilbaok 2023ko Frantziako Tourraren 10. etapa irabazi du
Bahrain-Victorius taldeko Gernika-Lumoko txirrindularia Issoiren nagusitu da, 2023ko Tourraren hamargarren etapan.
2023/07/11 - 21:18
Poz handia hartu dute Bahrain Victorious taldeko kideek, Pello Bilbaok Tourreko etapa irabazi ostean
Pello Bilbaok Frantziako Tourreko 10. etapa irabazi izanak poz handia eman die Bahrain Victorious taldeko kide guztiei.
2023/07/11 - 21:00
Xavier Florencio, Bahraineko kirol-zuzendaria: ''Garrantzitsuena etapa hau irabaztea zen, eta lortu dugu''
Xavier Florencio, Bahraingo kirol-zuzendaria, pozik agertu da, gainerako taldekideekin batera, Pello Bilbaoren garaipenagatik, eta duela gutxi hildako Gino Mader taldekidea gogoratu du.
2023/07/11 - 20:36
Pello Bilbao: ''Nire esprintik onena bota dut, Ginoren omenez''
Pello Bilbaok Tourreko 10. etapan lortutako bere garaipenari buruz hitz egin du, eta Gino Maderren omenez egin duela esprinta azaldu du.
2023/07/11 - 20:06
Pello Bilbao, podiumean Frantziako Tourreko 10. etapa irabazi eta gero
Pello Bilbao gernikarrak irabazi du Frantziako Tourreko 10. etapa, Vulcania eta Issoire artean. Bizkaitarra azkarrena izan da talde txiki bateko esprintean.
2023/07/11 - 20:03
Mikel Landa: ''Pellok oso ondo egin du gaur, eta merezi du''
Mikel Landa, Bahraineko euskal txirrindulariak, bere taldekide Pello Bilbaoren Tourreko 10. etapako garaipenaz hitz egin du.
2023/07/11 - 19:31
Pello Bilbaori Tourreko 10. etapako garaipena eman dion esprinta
Bideo honetan Frantziako Tourreko 10. etapako azken kilometroa ikus dezakezu. Helmugako esprintak Pello Bilbaori etapako garaipena eman dio.
2023/07/11 - 19:18
Pello Bilbao, garaile Issoireko helmugan
Gernikako txirrindularia talde txiki bateko esprintean nagusitu da, eta bosgarren jarri da sailkapen nagusian.
2023/07/11 - 11:02
Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Vulcania-Issoire (167,2 km)
Igoera eta jaitsiera luzez betetako ibilbidea izango da, itzuli gogorra txirrindularientzat, eta kosta egingo zaie ihesaldiko taldean sartzea.