Nafarroa Arena
2024/10/06 - 22:10
Peña II.ak eta Zabaletak jantzi dute CaixaBank Masterseko txapela
Peña II.a eta Zabaleta 13-22 gailendu zaizkie Altuna III.ari eta Iztuetari finalean, eta podiumeko gorenera igo dira txapela janzteko.
2024/10/06 - 21:20
Peña II.a eta Zabaleta, 2024ko CaixaBank Masterseko txapeldun (13-22)
Neurketa parekatua izan da lehen zatian (12-11), baina atsedenalditik aurrera 1 eta 11ko partziala sartu diete aurkariei.
2024/10/05 - 03:47
Altuna III.a: ''Ematen hasi direnean kosta egin zaigu, baina garrantzitsuena 22 egitea zen''
Jokin Altuna eta Martxel Iztueta CaixaBank Masterseko finalera igaro dira, finalerdietan Zabala eta Imaz garaituta (22-15). Pozik azaldu dira egindako partidarekin, egiten ari diren txapelketarekin eta finala jokatzearekin.
2024/10/05 - 03:17
Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala
Nafarroa Arenan jokatu diren finalerdietan, 22-16 eta 22-15 menderatu dituzte Etxeberria-Mariezkurrena eta Zabala-Imaz bikoteak, hurrenez hurren. Finala igande honetan izango da, urriaren 6an, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/10/05 - 02:29
Peña II.a: ''Bigarren partean hobeto irakurri dut zer egin behar nuen''
Jon Ander Peña eta Jose Javier Zabaleta pozik azaldu dira CaixaBank Masterseko finalera sailkatu ondoren, Peio Etxeberria eta Mariezkurrena garaituta (22-16). Ondo hasi ez arren, bigarren zatian hobeto aritu direla adierazi dute.
2024/10/04 - 20:56
CaixaBank Masterseko finalerdiak, ostiral honetan, ETB1en eta eitb.eus-en
CaixaBank Masterseko bi finalerdiak gaur gauean jokatuko dira Nafarroa Arenan, 22:15etik aurrera. Lehenbizikoan, Peñak eta Zabaletak Peio Etxeberria eta Mariezkurrena izango dituzte aurrez aurre. Bigarrenean, Altunak eta Iztuetak Zabalarekin eta Imazekin neurtuko dituzte indarrak.
2024/10/02 - 20:46
Jon Mariezkurrenak jokatu ahalko du, ostiralean, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan
Berriozarreko atzelariak ezin izan zuen parte hartu San Mateo Torneoan, ezker hankako aduktorean lesioa baitzuen. Dagoeneko osatuta dago eta Nafarroa Arenan izango da, Peio Etxeberriarekin batera, Peña II.a-Zabaleta aurkari. CaixaBank Masterseko finalerako txartela eskuratzea izango du helburu.
2024/09/16 - 17:29
CaixaBank Masterseko finalerdiak urriaren 4an jokatuko dira eta finala urriaren 6a, Nafarroa Arenan
2024ko CaixaBank Masterseko azken fasea aurkeztu dute, Nafarroa Arenan. Han jokatuko dira finalerdiak urriaren 4an, baita finala ere, urriaren 6an. Etxeberria-Mariezkurrena II vs Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta vs Zabala-Imaz dira finalerdietako neurketak.
2024/07/07 - 17:08
2024ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak izango ditu, eta finala uztailaren 7an jokatuko da, San Fermin egunean, Navarra Arena pilotalekuan.
2024/07/07 - 16:51
Altunak laugarren txapela bereganatu du Lau t´erdiko San Fermin torneoan
Jokin Altunak Sanferminetako Lau t'erdiko finala irabazi du, Jon Ander Peña 22-21 mendean hartuta. Peñak aurretik egin du ia partida osoa, baina azkenean txapela Amezketara joan da.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/28 - 14:49
Altuna III.a eta Ezkurdia San Fermin Torneoko finalerdietan lehiatuko dira
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak txapelketako finalaurrekorako txartelak lortu dituzte. Ezkurdiak Etxeberriari irabazi dio (22-8) eta Altunak Salaberriari (22-20).
2024/06/25 - 17:09
Peña II.a Sanferminetako Lau t'erdikoaren finalerdietarako sailkatu da, Artolaren lesioarengatik
Jon Ander Peña eta Iñaki Artola ostiralean ziren nor baino nor gehiago aritzekoak, Alegian, baina Artolak lesioa du soleoan, eta ezingo du jokatu; jaialdia bertan behera utzi dute. Baikoren finalerdian, Erik Jaka edo Unai Laso izango du aurkari Peña II.ak, hilaren 30ean, igandean.
2024/04/01 - 13:57
Harrera beroa Etxeberriari eta Zabaletari, finalaren osteko ospakizun-afarian
Etxeberriak eta Zabaletak Binakako Txapelketako finala irabazi zuten igandean, Altuna III.a eta Martija mendean hartu ostean. Ondoren, lagunekin eta familiarekin ospatu zuten garaipena, eta harrera beroa egin zieten.
2024/03/31 - 23:13
Iñaki Artolak jaso du 2024ko EITB Pilotari Onenaren saria
Iñaki Artolak Joseba Urkiola EITBko Kirol zuzendariaren eskutik jaso du 2024ko EITB Pilotari Onenaren saria.
2024/03/31 - 22:52
Jokin Altuna: ''Pena handia daukagu, baina egindako txapelketaz harro gaude''
Jokin Altuna eta Julen Martija dira 2024. urteko Binakako Txapelketako azpitxapeldunak. Partida epiko batean, Etxeberria eta Zabaleta gailendu zaizkie. Prentsaurrekoan, bi pilotariak "amaierara arte borrokatu izanaz harro" daudela adierazi dute, nahiz eta garaikurra ez irabazi.
2024/03/31 - 22:44
Etxeberria eta Zabaleta, Binakako txapeldun
Jokin Altunari eta Julen Martijari gailendu zaizkie Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan jokatutako finalean (20-22). Partida gogorra eta oso lehiatua izan da.
2024/03/31 - 22:35
Horrela jaso dituzte Peio Etxeberriak eta Zabaletak txapeldunen garaikurrak
Jose Javier Zabaletak eta Peio Etxeberriak txapela jantzi dute 2024ko Binakakoa irabazita, eta Jokin Altuna eta Julen Martija, berriz, txapeldunorde geratu dira, bigarren postua lortuta.
2024/03/31 - 22:33
Jose Javier Zalabeta: ''Ikaragarri pozik nago gaur lortutakoaz''
Jose Javier Zabaleta eta Peio Etxeberria dira Binakako txapeldunak, Jokin Altuna eta Julen Martija mendean hartuta partida oso lehiatu batean (20-22). Zabaletaren bosgarren txapela da Binakakoan, eta Zenotzeko aurrelariaren lehenengoa profesional moduan.
2024/03/31 - 22:09
Binakako Txapelketako finalaren azken tantoa eta ospakizuna
Etxeberria eta Zabaleta nagusitu dira Binakako Txapelketako finalean, Altuna eta Martija 20-22 menderatuta. Bideoan, partidako azken tantoa eta ondorengo ospakizuna.