Nafarroa Arena
2025/11/18 - 14:13
Ezkurdia atzelari bezala arituko da, Altunarekin, ostiralean hasiko den Binakako Txapelketan
Arbizuarrak txapela jantzi zuen aurreko ekitaldian, eta atzelari ibiliko da orain. Hauek dira bikoteak: Baikon, Larrazabal-Mariezkurrena II.a, Laso-Albisu, Artola-Imaz eta Jaka-Izueta; eta Aspen, Elordi-Zabaleta, Zabala-Martija, P. Etxeberria-Rezusta eta Altuna III.a-Ezkurdia.
2025/10/16 - 17:33
Muay thai borrokaren goreneko tituluak jokoan, Nafarroa Arenan
Mikel eta Ion Fernandez anaiak Thailandian nagusi den kiroleko izar dira. Txantrearrak, larunbatean, Iruñean izango den galako protagonistak izango dira. EITBk elkarrizketatu egin ditu.
2025/09/14 - 22:27
Zabalak eta Mariezkurrenak Altuna eta Imaz garaitu dituzte CaixaBank Masterseko finalean (15-22)
Bikote urdinak ondo hasi du partida, eta abantaila erosoa lortu du, baina eskertu egin du azken tantoetan nekea nabaritzen hasi direnean.
2025/09/14 - 22:05
Mariezkurrena: ''Partiduan ondo sartu gara, eta horrek asko lagundu digu''
Jon Mariezkurrena eta Javier Zabalaren adierazpenak, CaixaBank Masters txapelketa irabazi ondoren.
2025/09/14 - 21:49
2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2025/09/14 - 21:37
Zabala eta Mariezkurrena, CaixaBank Masterseko txapeldunak!
Bikote urdinak 15-22 irabazi die Altunari eta Imazi partida oso bizian. Tanto luzeak jokatu dituzte eta asko borrokatu dira txapela lortzeko.
2025/09/13 - 13:27
Erik Jakak erremate ederra egin du hanken artetik
Lizartzako pilotariak kantxan gutxitan ikusten den errematea egin du bart Nafarroa Arena pilotalekuan jokatutako Caixabank Masterseko finalerdian.
2025/09/13 - 01:59
Zabala-Mariezkurrena II eta Altuna III-Imaz bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala
Zabala eta Mariezkurrena II.a izan dira sailkatzen lehenak, Nafarroa Arenan jokatu den lehen finalaurrekoan 12-22 nagusituta. Bestalde, Altuna III.a eta Imaz nagusitu dira bigarrenean, 22-12. Hortaz, horiek izango dira Burundan Caixabank Masterseko finala jokatuko dutenak.
2025/09/09 - 17:10
Altuna ez da Masters Caixabank azken fasearen aurkezpenean izan gau eskasa igaro ondoren
Amezketarra ezin izan da bertaratu gastroenteritisak eragindako gau txar baten ondorioz. Gainerako sailkatuek materialaren aukeraketa egin dute, arazorik gabe, eta pozik agertu dira aurkeztu zaizkien pilotekin.
2025/03/30 - 23:05
3.000 zalek girotu dute Nafarroa Arena emozioz beteriko finalean
Ezkurdia eta Rezusta 22-20 nagusitu dira Artola eta Mariezkurrenaren aurka, azken unera arte oso irekita egon den partidan. 3.000 zalek girotu dute Nafarroa Arenako finala, euren faboritoak etengabe animatuz.
2025/03/30 - 22:52
Ezkurdia eta Rezusta txapeldun, partida gogor batean (22-20)
Gorriak aurretik izan dira beti markagailuan, eta 14-8 ere aurreratu dira, baina urdinek ez dute amore eman, eta, azkenean, bi tantoko aldearekin bakarrik nagusitu dira gorriak.
2025/03/30 - 22:51
Beñat Rezusta: ''Neuk irabazteak ilusio handia egiten dit, baina Josebarekin irabazteak ere bai''
Bergarako atzelariak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du Joseba Ezkurdiarekin batera igandean, finalean Artola eta Mariezkurrena II.a 22-20 menderatuta. Partida amaitutakoan, Rezustak esan du final gogorra izan dela, urduritasun eta tentsio handikoa.
2025/03/30 - 22:25
Joseba Ezkurdia, emozioari ezin eutsita: ''Txapela gurasoentzako da, beraiek dira benetako txapeldunak''
Joseba Ezkurdiak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du, Beñat Rezustarekin batera, finalean Artola eta Mariezkurrena 22-20 menderatuta.
2025/03/30 - 22:11
Azken tantoa, ospakizunak eta txapelak
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako irabazleak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 21:49
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta, 2025eko Binakako txapeldunak (22-20)
Igandean Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Ezkurdiak eta Rezustak Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena garaitu dituzte, 22-20. Arbizuko aurrelariak hirugarren aldiz jantzi du Binakako Txapelketako txapela, eta Bergarako atzelariak ere hirugarrenez irabazi du Binakakoa.
2025/03/30 - 12:46
Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?
Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/03/27 - 10:59
Rezusta, defendatuz gozatzen duen pilotaria
Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finala jokatuko du martxoaren 30ean Nafarroa Arenan. Ezkurdiarekin batera Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra lehiatuko da. Reyes Azkoitia Beñaten entrenatzaile zenarekin eta Beñat Rezustarekn egon da EITB Media.
2025/03/26 - 15:47
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finala, martxoaren 30ean, Nafarroa Arenan. Iruñeako frontoi horretan aukeratu dute final handirako materiala. Protagonistek hautatutako pilotei eta finalari buruz hitz egin dute.
2025/03/25 - 15:10
Ezkurdia, beste txapel batekin amesten
Joseba Ezkurdiak Binakako Txapelketako finala jokatuko du Beñat Rezustarekin batera, martxoaren 30ean, Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra. Arbizukoak bolada txarra izan zuen duela hilabete batzuk, baina arazoak atzean utzi ditu, eta finala jokatzeko "irrikaz" dago.
2024/10/06 - 22:16
2024ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 19ko asteburuan hasi, eta urriaren 6an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.